Hemen da berriro ‘Martxan’ programa, ariketa fisikoa egiteko eta memoria lantzeko 65 urtetik gorakoendako azken lauhilekorako jarduera-egitasmoa

Hemen da berriro ‘Martxan’ programa, ariketa fisikoa egiteko eta memoria lantzeko 65 urtetik gorakoendako azken lauhilekorako jarduera-egitasmoa
Jarduerak zozketa bidez esleituko dira eta Ermitagaña, Iturrama, Arrotxapea, Txantrea eta Alde Zaharrean eginen dira
Fitxategi
foto programa En Marcha


Iruñeko Udalak 65 urtetik gorakoendako memoria eta ariketa fisikoko jarduerak eskaintzen dituen Martxan programa berrabiaraziko du ikasturtearen hasierarekin. Jarduerak irailaren 16tik abenduaren 19ra eginen dira Ermitagañan, Iturraman, Txantrean, Arrotxapean eta Alde Zaharrean. Parte hartu nahi dutenek irailaren 2tik 6ra bitartean eman beharko dute izena, 948243566 telefonora deituz edo Julio Caro Baroja plazako bulegora bertaratuz. Behin izena emateko epea amaituta, zozketa eginen da plazak esleitzeko.

Programak bi jarduera mota biltzen ditu; batzuk memoria dute ardatz eta beste batzuk ariketa fisikoan oinarritzen dira. Biak astean bi egunetan egiten dira. Pertsona berak batean edo bietan eman dezake izena. Lauhileko osorako jarduera bakarra hartuz gero, kostua 43,68 eurokoa da, eta bi jardueretara joanez gero, 87,36 eurokoa. Hala ere, %50 merkeago izanen da adinekoen udal apartamentuen erabiltzaileendako, % 33ko desgaitasuna dutenendako eta zailtasun ekonomikoak dituztenendako. 

Astelehenetik ostegunera eginen dira jarduera guztiak, 09:30etik 11:00etara, auzoaren eta hautatutako jardueraren arabera. Alde zaharreko Plazara! zentro komunitarioak ariketa fisikoa eskainiko du astelehen eta asteazkenetan, eta astearte eta ostegunetan memoria lantzea. Txantrean, berriz, astearte eta ostegunetan izanen da ariketa fisikoa, eta memoria-ariketak astelehen eta asteazkenetan, guztiak Salestarrak zentro komunitarioan. Ermitagañan, Jose Maria Iribarren kiroldegian kirola izanen da astearte eta ostegunetan; eta Ermitagaña zentro komunitarioan eskainiko dira memoria-jarduerak. Arrotxapean, astelehen eta asteazkenetan ariketa fisikoa izanen da, eta astearte eta ostegunetan memoria, Jus la Rocha Civivoxean; Iturraman, berriz, alderantziz: astelehen eta asteazkenetan memoria, eta astearte eta ostegunetan ariketa fisikoa, San Joan Bosco zentroan edo Iturrama Civivoxean. Lekua baieztatzeke dago.  

20 leku izanen dira talde bakoitzean, eta horietatik 3 Kirol eta Gizarte Errezetaren programako erabiltzaileendako gordeko dira. Plazak zozketa bidez esleituko diren arren, izena ematerakoan ikastaroaren kuota kobratuko da. Lekurik izan ezean, beste auzo batean eskainiko litzaioke, eta, aukera hori baztertzen badu, dirua itzuliko zaio. 
 

 

MARTXAN

  • Behin-behineko izen-ematea egiteko epea: irailak 2 – 6 
  • Izena-emateko modua: 948243566 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:30era. Bestela, Julio Baroja plaza, z.g. helbidera bertaratuta, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. 
  • Lekuak zozketaz esleituko dira.
  • Jarduerak: 
    • Ariketa fisikoa
    • Memoria
  • Non: 
    • Alde Zaharra: Plazara! zentro komunitarioa
    • Arrotxapea: Juslarrocha Civivoxa
    • Txantrea: Salestarrak Zentro Komunitarioa
    • Iturrama: San Joan Bosco Zentroa edo Iturramako Civivoxa (baieztatzeke) 
    • Ermitagaña: José María Iribarren kiroldegia eta Ermitagaña zentro komunitarioa 
  • Ordutegia: astean bi egunez, astelehenetik ostiralera, 09:00 – 11:30.
  • Kuota:
    • Jarduera bakarra: 43,68 euro
    • Bi jarduera: 87,36 euro
¿Te ha sido útil esta página?