Helduendako bederatzi proposamen eszenikok eta familiartean gozatzeko erakusketa-ikuskizunaren hiru saiok osatzen dute Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen VIII. Jaialdia

Helduendako bederatzi proposamen eszenikok eta familiartean gozatzeko erakusketa-ikuskizunaren hiru saiok osatzen dute Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen VIII. Jaialdia
Kondestablearen programak beste ekitaldi hauek barne hartzen ditu: inaugurazio-bisita erakusketara, izaki bitxien instalazio bat eta upcycling-ari buruzko familiarteko sormen-lantegia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Mikrostable Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen Jaialdiak hamabi bat proposamen eszeniko garaikide antolatu ditu aurten Kondestablearen jauregian. Iruñeko Udalak antolatuta, La Nave Producciones Teatrales SL taldearekin eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, zikloaren zortzigarren edizioa izanen da asteburu honetan, eta aurretik, joan den asteburuan, lau proposamen aurkeztu ziren Lizarran.

Ostiraletik igandera arte, Jaialdiaren Sail Ofizialak hiru saio eskainiko ditu, 19:30ean, 20:00etan eta 20:30ean: sarrerak hamar euroan daude eskuragarri, eta aurrez eman behar da izena. Proposatzen diren bederatzi lanak 18 urtetik gorakoendako dira, eta etengabe taularatuko dira Kondestablearen jauregiko hainbat gunetan. Programazio osoa gaur (asteartea) aurkeztu dute Maider Beloki Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak eta Iñigo Gómez Eguíluz Alorreko zuzendariak.

Zikloaren barruan, halaber, bederatzi lan horiek taularatzeaz gain, Neoren ontzia. Begiratu dezagun errealitatea beste modu batez erakusketa-instalazioa jarriko da ikusgai: Théâtre de L’Alambre-ren (Madril-Belgika) sorkuntza da, eta ostiraletik igandera arte eskainiko da, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Inaugurazio-bisita ostiralean izanen da, 18:00etan, Didier Maes erakusketaren sortzailearen eskutik: izaki surrealistak birsortzen ditu erakusketak, hala nola Helifantea, Ovieja, Brocavantea eta Sicópatoa.

Erakusketa hobeki ezagutzeko, azaroaren 26an, igandearekin, Didier Maesek familiendako saio berezia antolatu du, hiru ordu hauetan: 11:30ean, 12:00etan eta 12:30ean. Sarrerak hiru euroan daude eskuragarri, baina aurrez izena eman behar da erakusketa-ikuskizunaz gozatzeko: 5 urtetik gorakoendako dago zuzenduta, eta Erakusketa-ikuskizun onenaren 2025eko FETEN saria irabazi zuen. Ikuskizunak, antzerki-performancearen eta bisita gidatu inprobisatuaren erdibidean, bidaia paregabea proposatzen du Neo Darwin Charles Darwinen heren-herenilobaren arkan barna.

Zikloak, halaber, familiak izan ditu kontuan; izan ere, 6 eta 12 urte bitarteko haurrek, heldu batek lagunduta, Théâtre de L’Alambre (Madril-Belgika) konpainiaren sormen-lantegiaz gozatzen ahalko dute: poesia eta birziklapena uztartzen ditu, izaki mutanteak hezurmamitzeko “Maleta Hitza” izeneko teknika baliatuta. Animalien Bir-tziklopedia lantegia urriaren 25erako (larunbata) antolatu dute, 11:00etan, eta doan da, aurrez izena emanda.

Bederatzi sorkuntza txiki
2025eko Mikrostable Jaialdiko Sail Ofiziala urriaren 24an (ostirala) hasiko da, hiru antzerki-proposamen hauekin: El mono habitado euskal konpainiaren Diario del enemigo (Etsaiaren egunerokoa) objektu-antzerkia, Begoña Martín Treviño eta Raúl Camino Sanzen eskutik; M&M konpainia galiziarraren Miedo (Beldurra) txotxongilo-antzerkia, María Zárate eta Marcos Diosen eskutik, eta Tinoní Creaciones konpainia madrildarraren Pronto llegará (Laster helduko da) antzerki musikala, Ana Dachs eta Julián Salgueroren eskutik.

Urriaren 25ean (larunbata), zikloa aurrera doa, antzerki- eta dantza-proposamen hauekin: Diversitat Teatral konpainia katalanaren Miradas (Begiradak) antzezlana, Glória José eta Emili Corralen eskutik; A través del espejo (Ispiluaren bitartez) dantza-ikuskizuna, Ainhoa Eguizabal konpainia nafarraren eta Uxue Olazaranen eskutik, eta Serendipity Teatro konpainia madrildarraren Luna de miel (Eztei-bidaia) antzezlana, Estefanía Doménech eta Juan Ángel Meleroren eskutik.

Urriaren 26an (igandea) bukatuko da zikloa, eta, hain zuzen ere, egun horretan hiru diziplinaz gozatzeko aukera izanen da: To scape antzezlana, Judit Saula aktore katalanaren eskutik; Mujer de rojo sobre fondo gris (Gorriz jantzitako emakumea hondo grisean) dantza-ikuskizuna, Sonia Franco artista madrildarraren eskutik, eta Airean zirku-ikuskizuna, Alain Flores Mendia nafarraren eskutik.


MIKROSTABLE 2025. KONDESTABLE CIVIVOXA

ERAKUSKETA / INAUGURAZIO-BISITA (edozein adinetako ikusleendako)

  • Neoren ontzia. Begiratu dezagun errealitatea beste modu batez

    • Théâtre de L’Alambre konpainiaren (Madril-Belgika) erakusketa / instalazioa

    • Urriak 24 – 26: 09:00 – 14:00 eta 17:00 – 22:00

    • Inaugurazio-bisita Didier Maes erakusketaren sortzailearekin: urriaren 24an (ostirala), 18:00etan

SAIL OFIZIALAREN PROGRAMAZIOA (18 urtetik gorakoendako)

  • Urriak 24, ostirala. 19:30ean, 20:00etan eta 20:30ean (10 euro, aldez aurretik izena emanda 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunean)

    • Diario del enemigo (Etsaiaren egunerokoa) objektu-antzerkia, Miedo (Beldurra) txotxongilo-antzerkia eta Pronto llegará (Laster iritsiko da) antzerki musikala.

  • Urriak 25, larunbata. 19:30ean, 20:00etan eta 20:30ean (10 euro, aldez aurretik izena emanda 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunean)

    • Miradas (Begiradak) antzezlana, A través del espejo (Ispiluaren bitartez) dantza-ikuskizuna eta Luna de miel (Eztei-bidaia) antzezlana

  • Urriak 26, igandea. 19:30ean, 20:00etan eta 20:30ean (10 euro, aldez aurretik izena emanda 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunean)

    • To scape antzezlana, Mujer de rojo sobre fondo gris (Gorriz jantzitako emakumea hondo grisean) dantza-ikuskizuna eta Airean zirku-ikuskizuna

UPCYCLINGARI BURUZKO FAMILIARTEKO SORMEN-LANTEGIA (6 eta 12 urte bitarteko haurrendako, heldu batek lagunduta)

  • Urriak 25, larunbata. 11:00etan

    • Animalien bir-tziklopedia. Poesia eta birziklapena uztartzen dituen sormen-lantegia, Théâtre de L’Alambre (Madril-Belgika) konpainiaren eskutik

    • Doan, aurrez izena emanda 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunean.

FAMILIARTEKO SAIO BEREZIA (5 urtetik gorakoendako)

  • Urriak 26, igandea. 11:30ean 12:00etan eta 12:30ean

    • Théâtre de L’Alambre (Madril-Belgika) konpainiaren Neoren ontzia. Begiratu dezagun errealitatea beste modu batez erakusketa-ikuskizuna 2025ko Fetén sariaren irabazlea.

    • 3 euro, aldez aurretik izena emanda 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunean

¿Te ha sido útil esta página?