Hauteskunde hauetan aldaketak izanen dira hauteslekuetan: lekualdatzeak eta bikoizteak kontuan hartuta lehen 23 hautesleku zirenak 26 izatera pasako dira eta aldaketak izan dira mahaietan eta ataletan

Hauteskunde hauetan aldaketak izanen dira hauteslekuetan: lekualdatzeak eta bikoizteak kontuan hartuta lehen 23 hautesleku zirenak 26 izatera pasako dira eta aldaketak izan dira mahaietan eta ataletan
Herritarrek dagoeneko kontsultatzen ahal dute maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetan eta hauteskunde autonomikoetan mahaikide izanen ote diren
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeak hauteskunde-mahaien kopurua eta hiriko hauteslekuak aldatu ditu datozen udal-hauteskundeetarako eta hauteskunde autonomikoetarako. Pandemiaren ostean, tokiko erakundeak boto-emaile zerrenda luzeenak eta mahai gehien zituzten hauteslekuak birbanatzea erabaki zuen, une jakinetako jende-pilaketak ekiditeko.

Maiatzaren 28an jarriko da abian antolamendu berri hori. Alde batetik, Ermitagaña, Iturrama eta Patxi Larrainzar ikastetxeetako mahaietako batzuk Navarro Villoslada BHIra, Iturramako Civivoxera eta Biztintxuri IPra lekualdatuko dituzte, hurrenez hurren. Bestalde, hurrengo hauteskundeetan ohikoak izan diren bi hautesleku desagertuko dira. Biurdana BHIko 9 mahaiak Caro Baroja IIra pasako dira, irisgarritasuna hobetze aldera, beheko solairuan egonen baitira, eta Ana María Sanz IIko 8ak Padre Moret - Irubide BHIra eramanen dira.

Azkenik, hainbat hauteslekutan mahai kopurua aldatu eginen da. Blanca de Navarra IPn 9 mahai egonen dira, azkeneko hauteskundeetan baino bat gehiago, hor sartzen ez zen eta Hegoalde IPn bozkatzen zuen Askatasunaren plazako atala hartuko baitu; Víctor Pradera IPn 9 mahairen ordez 7 egonen dira, atalen barne-birbanaketa dela eta, eta Elorri IPn, 14 mahai izatetik izatera igaroko dira, Iruñean erroldatutako Erripagañako bizilagunek jada ez baitute Hegoalde IPn bozkatuko, Mendillorrin dagoen ikastetxe horretan baizik.

Aldaketa horiek guztiak Hauteskunde Batzordeak etxeetara bidaltzen dituen errolda-txarteletan jasoko dira, eta, aurten bereziki, arretaz irakurri beharko dira.  Informazio hori hauteskundeetako datuak kontsultatzeko online gaitu den webgunean ere eskuratzen ahalko da.


Non bozkatu eta mahaikide izatea egokitu zaizun kontsultatzea
Jada egin daiteke gaur goizean Iruñeko 279 hauteskunde-mahaien osaera zehazteko egin den Osoko Bilkura Bereziaren zozketaren banakako kontsulta. Horrela, pertsona bakoitzak hauteskundeetan rol bereziren bat betetzea egokitu zaion egiaztatzen ahalko du. Kontsulta horren bidez, halaber, maiatzaren 28an bakoitzari zein hauteslekutan, mahaitan eta ataletan bozkatzea dagokion ere jakitena ahalko da.

Bozkatzeko eskubidea dutenek Udalaren webgunearen atariaren bidez ezagutzen ahalko dute zein den beren egoera. Halaber, 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta ere egin daiteke kontsulta (948420100era, Iruñeaz kanpotik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada). Azken hauteskundeetan bezala, erroldako zerrendak ez dira jendaurrean ikusgai jarriko; hortaz, bide horietako batera jo beharko da. Informazioa eskuratu nahi duenak NAN-zenbakia eta lehen abizena erabili beharko ditu. Bertan, honako informazio hau egonen da eskuragarri: identifikazio-datuak, botoa zein hauteslekutan eman, hautesbarrutia, hauteskunde-atala eta -mahaia.

Arratsaldetik aurrera hasiko dira zozketa bidez izendatutako 2.311 pertsonei (837 mahaikide eta gainontzeko ordezkoak) jakinarazpen ofizialak igortzen, eta mahaietako kideek, mahaiburuek edo ordezkoek zazpi eguneko epea izanen dute jakinarazpena jaso eta hortik aitzina, alegazioak aurkezteko.
 

Hautesle Erroldaren kontsulta

  • Telefonoz: 010era deituta, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara; eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era.
  • Interneten: www.pamplona.es/eu 
     

Iruñeko hauteslekuak eta hauteskunde-mahaiak

Hizkuntza Eskola Ofiziala: 7 mahai

San Francisco IP: 11 mahai

Vázquez de Mella IP: 7 mahai

Gurutzeko plazako BHI: 11 mahai

Blanca de Navarra IP: 9 mahai (2019an baino bat gehiago)

Caro Baroja BHI: 9 mahai

José María Huarte IP: 16 mahai

Ermitagaña IP: 11 mahai

Navarro Villoslada BHI: 12 mahai (Ermitagaña IPtik datozenak, non 23tik 11ra murriztu baitira)

Iturrama IP: 16 mahai

Iturramako Civivoxa: 6 mahai (Iturrama IPtik datozenak, non 22tik 16ra murriztu baitira)

José María Iribarren IP: 8 mahai

Azpilagaña IP: 12 mahai

Nicasio Landa IP: 4 mahai

Amaiur Ikastola: 12 mahai

Hegoalde Ikastola: 17 mahai

Víctor Pradera IP: 7 mahai (2019an baino 2 gutxiago)

Padre Moret - Irubide BHI: 8 mahai

Bernat Etxepare IP: 7 mahai

Doña Mayor de Navarra IP: 13 mahai

Cardenal Ilundáin IP: 9 mahai

Rochapea IP: 8 mahai

Patxi Larrainzar IP: 16 mahai

Buztintxuri IP: 10 mahai (Patxi Larrainzar IPtik datozenak, 26tik 16ra murriztu baitira)

San Jorge IP: 14 mahai

Elorri IP: 19 mahai (2019an baino 5 gehiago)

 

 

¿Te ha sido útil esta página?