Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Iruñeko Udalarekin elkarlanean, BIKO-TEKA lantegiaren bederatzigarren edizioa eginen du urtarrilean; BIKO-TEKA ilustrazio- eta narrazio-lantegi bat da, bikoteka haurrendako album ilustratuak sortzea helburu duena. Izen-ematea abenduaren 6ra arte dago zabalik administrazioa@ibbygaltzagorri.eus helbidean.
Lantegia doakoa da, urtarrilaren 27tik 31ra eginen da, 37 orduko iraupena izanen du eta Ziudadelako Arma Aretoan eginen da. Lantegia Maite Mutuberria ilustratzaileak eta Íñigo Astiz idazleak zuzenduko dute. Parte hartu nahi dutenek bakarka edo bikoteka aurkeztu dezakete beren hautagaitza. Hautagaitza bakarka aurkezten dutenen kasuan, lantegiaren zuzendaria arduratuko da bikoteak osatzeaz. Informazio gehiago behar izanez gero, interesdunek webgunera jo, www.ibbygaltzagorri.eus, helbide elektronikora idatzigaltzagorri@ibbygaltzagorri.eus edo 943 471 487 telefonora dei egin dezakete.
Lantegiaren asmoa da interesdunek bikoteka eta bost egunez idazketa eta ilustrazioa lantzea, euskarazko album irudidunak sortzeko. Lan-sistema horri esker, taldeko kideei elkar ezagutzeko aukera ematen zaie. Galtzagorri elkarteak lantegietara haurrendako euskarazko literatur-sistema bertatik bertara ezagutzen duten pertsonak ekartzeko ahalegina egiten du beti. Edizio honetan Teresa Benítez ‘A fin de cuentos’ argitaletxeko editoreak eta Eneko eta Xabi Salaberria ‘1545’ argitaletxeko editoreek bisitatuko dute lantegia. Jarduera album irudidunen Etxepare sariaren laguntzarekin egiten da beti, eta lehiaketa horretan parte-hartzea sustatzera dago bideratuta.
Lekua eskatzeko beharrezkoa da agiriak aurkeztea. Ilustrazioaren arloko espezialista bakoitzak proiektu bereko hiru lan aurkeztuko ditu, argitaragabeak edo ez (irudi-kate bat sortu beharko dute lan horiekin). Idazketaz arduratuko direnek gehienez orrialde bateko luzera duen testu labur bat bidali beharko dute (argitaratua edo ez). Bikoteka aurkeztuko direnek euren proiektuaren zirriborro bat aurkeztu beharko dute.
Nolanahi ere, nahitaez aurkeztu beharko dira curriculuma, NANaren kopia, helbide elektronikoaren helbidea eta harremanetarako telefono zenbaki bat. Maite Mutuberria ilustratzaileak eta Íñigo Astiz idazleak aukeratuko dute izena eman dutenen artean nork parte hartuko duen lantegian. Hautatutako pertsonek abenduaren 16tik 22ra bitarteko astean jasoko dute jakinarazpena.