Haur-literaturako ‘Ipuingarria izango da’ jaialdiak udazkeneko ipuinak antolatuko ditu asteburuan, ahozkotasuna, ilustrazioa, musika eta poesia uztartuta

Haur-literaturako ‘Ipuingarria izango da’ jaialdiak udazkeneko ipuinak antolatuko ditu asteburuan, ahozkotasuna, ilustrazioa, musika eta poesia uztartuta
Kondestablearen jauregian eta Labaren egoitzan (Gazteluko plaza) ipuin-kontalariak, ilustrazio-lantegiak eta doako ikuskizunak eskainiko dira



Haur-literaturako Ipuingarria izango da jaialdia asteburuan izanen da, Kondestablearen jauregian eta Labaren egoitzan (Gazteluko plaza). Jaialdia festa gisara antolatzen da, eta bertan ipuin-kontalariek, ilustratzaileek, idazleek eta musikariek parte hartuko dute, ahozkotasuna, ilustrazioa, musika, poesia eta ipuinak uztartuta. Jaialdiaren bosgarren edizioa da, eta haurrei eta helduei zuzendutako ipuin-kontalarien saioak eta ilustrazio-lantegiak barne hartzen ditu, baita doako jarduera batzuk ere; Karrikirik antolatzen ditu, Iruñeko Udalarekin elkarlanean.

Udalak 5.730 euro jarri ditu honako hauek ordaintzeko: ipuin-kontalarien saioetan eta programatutako jarduera irekietan parte hartzen duten pertsonen eta artisten ordainsariak eta zikloa ekoizteak eragindako gastuen zati bat (kartelak diseinatzeari eta laburpen-bideoak grabatzeari dagozkien gastuak). Halaber, antolatzaileen eskura jarriko ditu Kondestable Civivoxeko bi areto, aurreikusitako jarduerak ikastetxeekin egiteko (ipuin-kontalariak eta ilustrazio-lantegiak), baita jarduerak egiteko beharrezko ekipamendu teknikoa ere.

Ipuin-kontalarien saioak eta ilustrazio-lantegiak ostegunean eta ostiralean eginen dira, 10:00etatik 13:00etara, Kondestablearen jauregiko bi aretotan; guztira, lau txanda izanen dira bakoitzeko. Laban, berriz, hiru urtetik gorakoendako Ipuin hegalariak saioa eginen da ostiralean, 17:30etik 18:30era, Maider Alcelayren eskutik. Ondoren, 19:30etik 20:30era, Maider Alcelayk helduendako ipuinak kontatuko ditu.

Larunbatean, berriz, 10:30etik 11:30era, haurrendako euskarazko album irudidunen Etxepare saria aurkeztuko da Labaren egoitzan. Jarraian, 12:00etatik 13.00etara, Ameli ipuin-kontalariaren Ortzi-mugan ipuin musikatua eginen da. Eta arratsaldez, bi ekitaldi: 17:30ean, Kiribil konpainiak Kirikiño haur-ikuskizuna aurkeztuko du, eta 19:30ean, Ameli ipuin-kontalariaren ipuin musikatuen beste saio bat. 
Azaroaren 9an, igandearekin, Yolanda Arrietak ipuin-kontalarien beste saio bat eskainiko du 11:00etatik 12.00etara, eta 12:15etik aitzina, kristalean egindako pintura.



HAUR-LITERATURAKO IPUINGARRIA IZANGO DA 2025 JAIALDIA

KONDESTABLEAREN JAUREGIA
•    Azaroak 6, osteguna. 10:00 – 13:00
o    Ipuin-kontalariak: Eneko Haritza (4 saio)
o    Ilustrazio-lantegiak: Gaston (4 saio)
o    Saioak: 10:00 – 10:30, 10:45 – 11:15, 11:45 – 12:15, 12:30 – 13:00

•    Azaroak 7, ostirala. 10:00 – 13:00
o    Ipuin-kontalariak: Maider Galartza (4 saio)
o    Ilustrazio-lantegiak: Maite Gurrutxaga (4 saio)
o    Saioak: 10:00 – 10:30, 10:45 – 11:15, 11:45 – 12:15, 12:30 – 13:00

LABAREN EGOITZA (Gazteluko plaza)
•    Azaroak 7, ostirala:
o    17:30 – 18:30: Ipuin hegalariak. Maider Alcelay (3 urtetik gorakoendako)
o    19:30 – 20:30: Maider Alcelay (helduendako ipuinak)

•    Azaroak 8, larunbata:
o    10:30 – 11:30: Etxepare saria
o    12:00 – 13:00: Ortzi-mugan. Ameli ipuin-kontalaria: musikaz girotutako ipuinak
o    17:30: Kiribil konpainia. Kirikiño haurrendako ikuskizuna.
o    19:30: Ameli ipuin-kontalaria, musikaz girotutako ipuinak

•    Azaroak 9, igandea:
o    11:00 – 12:00: Yolanda Arrieta (ipuin-kontalaria)
o    12:15etik aurrera, kristalean egindako pintura
 

 

¿Te ha sido útil esta página?