Haur Eskolei buruzko ikerketa soziolinguistikoaren arabera, inkesta bete duten familien % 70ek dio nahiago dituela ingelesa barne hartzen duten ereduak

Haur Eskolei buruzko ikerketa soziolinguistikoaren arabera, inkesta bete duten familien % 70ek dio nahiago dituela ingelesa barne hartzen duten ereduak
Egungo eskaintzarekin, inkesta bete dutenen % 66k gaztelania ingelesarekin ereduaren alde egiten du; % 22k, euskararen alde, eta % 7k, gaztelania hutsaren alde
escuelas infantiles

0-3 urteko adingabeak dituzten familien udal haur-eskoletako eskaeraren ikerketa soziolinguistikoaren ondorioa da haien % 70ek nahiago duela gaztelaniazko edo euskarazko irakaskuntzaren, baita hiru eledunaren hizkuntza osagarri modura ingelesa hartzen duen eredua. Egungo eskaintzari dagokionez, inkesta bete duten familien % 66k gaztelania ingelesarekin ereduaren alde egiten du; % 22k, euskararen alde, eta % 7k, gaztelania hutsaren alde.
 

Iruñeko Udalak bi helbururekin eskatu zuen inkesta: 0tik 3urtera bitarteko  haurren eskolatzearen egungo egoera auzoka ezagutzea eta hizkuntza-lehentasunak biztanleria-sektoreka ezagutzea. Ikerketak, zeinean 1.000 familia elkarrizketatu baitziren telefonoz, informazioa jaso zuen hizkuntza-eskaintzari, 0tik 3 urtera bitarteko zerbitzuekiko gogobetetasunari, ikastetxeek eskaintzen dituzten berariazko zerbitzuei edo adin horretako haurrak eskolatzeko arrazoien gaineko datuei buruz.
 

Familiek haur-eskoletarako lehenesten duten hizkuntza-hautuari buruzko galderei erantzun diete, egun dagoen eskaintza handituko luketen proposamen posibleak ere barne zirela, modu horretan benetako eskaera zein den ezagutu ahal izateko. % 55 gaztelaniarekin batera ingelesa eskaintzen duen ereduaren alde agertu dira; % 13, euskara hutsezkoaren alde; % 10ek nahiago du euskara ingelesarekin; % 8k, gaztelania euskararekin; % 6k, gaztelania hutsean; % 5ek, eredu hirueleduna ingelesarekin; % 2k, beste aukera batzuen alde egin dute, eta % 1ek ez du erantzun. Egun haurtzaindegi edo haur eskola pribatu batera joaten direnak dira gaztelania ingelesezko jarduerekin konbinatzen duen aukera gehien lehenesten dutenak (% 77). Bestalde, udal haur-eskoletara doazenak dira euskara gehien lehenetsiko luketenak (% 30).
 

Inkestaturiko 1.000 familiek Iruñeko hamar udal haur-eskoletako hizkuntza-eredua baloratu dute, halaber, seme-alabak horietako batera joaten diren ala ez albo batera utzita. % 43k dagoen eskaintzarekin oso pozik edo nahikoa pozik dagoela adierazi du (% 11 oso pozik, eta % 32, nahikoa pozik); % 35, berriz, zertxobait pozik daude, ez daude sobera pozik edo ez daude batere pozik, (% 18 ez sobera edo batere ez, eta % 17 zertxobait). % 23k ez daki  nola erantzun galderari. Seme-alabak udal haur-eskoletan eskolatuta dituzten familien kasuan % 59ra igotzen da hizkuntza-eskaintzarekin oso pozik edo nahikoa pozik daudenen kopurua, eta Nafarroako Gobernuaren haur-eskoletara eramaten dituztenen artean % 61eraino.
 

Haur-eskoletako egungo egoera
 

2019-2020ko ikasturte hasierako matrikulazio-datuek erakusten dutenaren arabera, 371 haur matrikulatu dira euskarazko haur-eskoletan; 305, gaztelania ingelesezko jarduerekin eskaintzen duten eskoletan, eta 265, gaztelaniazkoetan. Horren arabera, arretaren % 60 gutxi gora behera gaztelaniaz ematen da (gaztelania ingelesarekin barne hartuta) eta % 40 euskaraz. Iruñeko Udalaren Haur Eskolek 941 haur hartzen dituzte gutira.
 

Ikasturte hasieran 301 haur zeuden itxaron-zerrendan, ez baitzuten lekurik lortu. Horietatik 85 euskarazko haur-eskoletarako itxaron zerrendan zeuden; 102, gaztelaniazkoetarako, eta 114, gaztelania ingelesezko jarduerekin konbinatzen dutenetarako. Gauzak horrela, itxaron zerrendaren % 28  euskarazko haur eskolei zegokien, eta beste % 72a gaztelaniakoei edo gaztelania ingelesarekin osatzen dutenei.
 

Familien erdiek baino gehiagok eskola publikoan egin zuten behin-behineko izen-ematea
 

Inkestaturiko 1.000 familietatik % 34k Udalaren eskola publikoetara eramaten dituzte seme-alabak, % 31k ez ditu inongo haur-eskolatara eramaten, % 26k eskola edo haurtzaindegi pribatura eramaten ditu, eta %9k, Nafarroako Gobernuaren haur-eskoletara. Inkestaren unibertso berarekin jarraituz, familien % 57k eskola publikoan egin zuen behin-behineko izen-ematea eta % 43k ez zuen behin-behineko izen-ematerik egin. Ikastetxe pribatuetara joaten direnen % 23k sare publikoan egin zuen behin-behineko izen-ematea.
 

Inkesta ahalegindu da jakiten zergatik familien % 43 (inkestaturiko 1.000 horietatik 434) ez zen iritsi bere haurrak eskola publiko batean aurrematrikulatzera. % 42k adierazi du eskaintza publikoa ez zela haien gustu edo beharretara doitzen, ordutegi, hizkuntza, zerbitzu eta abarrei dagokienez. % 38k batez ere urte bateko haurrak dituztenek, nahiago du haurrak etxean gelditzea. % 13k uste zuen betekizunak aintzat hartuta ez zuela lekurik lortuko, eta beraz, ez zuten saiakerarik egin.
 

Familien % 92 oso pozik edo nahikoa pozik daude udal haur-eskolekin
 

Seme-alabak udal haur-eskoletara eramaten dituzten familien % 92 oso pozik edo nahikoa pozik daude jasotzen duten arretarekin. Beren seme-alabak hamar udal haur-eskoletara eramaten dituztenetatik % 82k egonaldi osoan uzten ditu eta jantoki-zerbitzua erabiltzen du gainera; % 18k, egonaldi erdian, eta beraz, ez dira bazkaltzen gelditzen. Haurrak Iruñeko udal haur-eskoletan matrikulatuta dituzten 341 familia horietatik % 36k gaztelaniarekin batera ingelesezko jarduerak dituen eredura bideratzen dituzte; beste % 36k, euskarazko eredura, eta % 28k, gaztelania hutsekora.
 

Inkesta seme-alabak haur-eskoletan eskolatzeko adinean dituzten 1.000 familiari telefonoz eginiko elkarrizketen bidez gauzatu da. Udal erroldaren arabera Iruñean 0tik 3 urtera bitarteko 6.464 haur daude. Erroldaren arabera 5.531 familiatan banatzen dira adin txikiko horiek, batez beste 1,17 haur familiako; elkarrizketatutako 1.000 familien laginari eginiko galdeketan lortutako batezbesteko bera, alegia.
 

Landa lana urtarrilaren 29tik otsailaren 12ra bitarte egin zuten. Telefono-inkesten iraupena 5-10 minutu bitartekoa izan zen eta euskaraz eta gaztelaniaz egin ziren. Galdeketen % 64 haurraren amarekin egin ziren, eta % 36 aitarekin. Laginaren errakuntza-tartea % 2,9koa da.
 

Udalak hiru eskaintza eskatu zituen Iruñeko 0tik 3 urtera bitarteko haurren gurasoen Haur Hezkuntzako eskaeraren ikerketa soziologikoa inkesta bidez egin eta Udalaren egungo eskaintzarekin nola uztartzen den aztertzeko. Kontratu txiki moduan izapidetu zen, hiru enpresari egin zitzaien eskaintza eta esleipena Mercatec-i eman zitzaion, 13.300 euro + BEZaren truke. Kontratua 2020ko urtarrilaren 20an sinatu zen.

¿Te ha sido útil esta página?