Hauek Festak Hauek! guneak haur eta gazteendako doako jarduera ugari eskaintzen ditu Askatasun plazako espazio tradizionaletan

Hauek Festak Hauek! guneak haur eta gazteendako doako jarduera ugari eskaintzen ditu Askatasun plazako espazio tradizionaletan
Gunearen programazioa osatzeko, txotxongilo-ikuskizunak daude, kalejira bat 21:00etan, eta Askatasun plaza eta Merindadeen plaza lotzen dituen tren txiki bat
foto


Hauek Festak Hauek! gunea Askatasun plazan dago, haurrei eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta beraiendako berariaz prestatutako hogeita hamar jarduerez gozatu ahal izanen dute, doan Jolasen, lantegien eta atrakzioen bidez, gunera joaten diren pertsonen parte-hartze aktiboa lortu nahi da. Izan ere, festetan aisialdi-espazioez bezainbatean, erreferente bihurtu da familientzat, eta parte-hartzea etengabe handitu da.

Jarduerak gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen dira, eta behar desberdinak jorratzen dituzte: jolas lasaiagoak, abentura-jolasak eta lantegiak, helduen laguntzarekin, motibatzeko eta parte-hartzea handitzeko. Gurasoek, gazteek eta haurrek parte hartzeko moduko giro ludikoa sortzea da helburua. Postu bakoitzeko denborak txandakatzea errazteko pentsatuta daude, pertsona guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Hauek Festak Hauek! gunea egunero zabalik dago, goizean, 11:30etik 14:00etara, eta, arratsaldean, 18:00etatik 21:00etara. Hainbat atrakzio eta jolas daude, hala nola zirkuituak pedaldun kart-ekin, aire-mahaiak eta futbolinak, puzgarriak, txalupak, animalien tren txikia, ohe elastikoak, jumpinga edo familia-photocall bat. Plazaren atzeko aldean honako hauek daude: puzgarriak, ludoteka, koltxonetak, sormen-jolasak, egurrezko jolasak, kanikak, txapak, ateak, erraztatzailea, rokodromo puzgarria eta mini-golfa.

Guneko programazioa osatzeko, 20:00etan txotxongilo-ikuskizunak izanen dira Askatasun plazako alboetako batean. Gaur, asteartea, ‘Los Tres Cerditos y el Lobo Feroz’ ikuskizuna egonen da ikusgai, eta bihar, asteazkenarekin, ‘Gorgorito y Garrafito en la India’, biak Maese Villarejoren eskutik. Ostegunean, ‘Harritzeko ipuinak: Tartalo eta sorgina’ ikuskizuna, euskaraz, Bihar Taldearen eskutik. Ostiralean antzerkiaren txanda izanen da: ‘El Viajero y el Guardavía’ ikuskizuna, Teatro Firuleteren eskutik; larunbatean, ‘Etxe sorginduaren misterioa’ ikuskizuna, euskaraz; eta, igandean, ‘Perro Bruno y el Ladrón de Bicicletas’.

Egunero, 21:00etan, Askatasun plazatik abiatuta (Karlos III.aren etorbidearen hasieran) kalejira desberdin bat, uztailaren 13ra arte (larunbat hori barne). Gaurtik hasita, honako kalejira hauek egonen dira: ‘Trasto Cars’ (Xip Xap); ‘Ambulantes’ (La Escalera de Tijera); ‘La Goleta Fantasma’ (Caleidoscopio Teatro); ‘Jauja’ (Los titiriteros de Binéfar); eta ‘Bichitos’ (Scura Splass). 

Horrez gain, tren txiki batek Askatasun plazako haur-parkea eta Merindadeen plaza lotuko ditu, 11:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara, uztailaren 14ra arte. 


HAUEK FESTAK HAUEK! ASKATASUN PLAZA; UZTAILAREN 14RA ARTE

  • 0tik 17 urtera bitarteko haur eta gazteei zuzendua.
    • Goizez: 11:30etik 14:00etara
    • Arratsaldez: 18:00etatik 21:00etara

¿Te ha sido útil esta página?