
Aldapako San Fermin jaiak asteburu honetan ospatuko dira, eta Udalaren ohiko programazioaren barruan, aurten ere talde hauek girotuko dituzte festak: Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak, La Pamplonesak, Duguna – Iruñeko Dantzariak taldeak eta txistularien eta gaiteroen udal-taldeek. Hauek izanen dira ekitaldi nagusiak: Konpartsaren irteera larunbat arratsaldean; egun horretan bertan La Pamplonesak arratsaldez emanen duen kontzertua; eta Duguna – Iruñeko dantzariak taldearen ezpata-dantza igandean, 13:15ean. Aurretik, Duguna Arrotxapeko Zamargileen zubitik aterako da Alde Zaharrerantz. Programa osatze aldera, bi egunetan goizeko dianak joko dituzte txistularien eta gaiteroen udal-taldeek, eta Konpartsak, La Pamplonesak eta udal-dantzariek Aldapako San Fermin jaietako prozesioan parte hartuko dute igandean, 12:15ean.
Larunbatean emanen zaio hasiera udal-programazioari, goizeko 09:00etan: gaiteroen eta txistularien udal-taldeek dianak joko dituzte. Gaiteroak Udaletxe plazatik abiatu eta kale hauetan barna ibiliko dira: Kale Berria, Aduanako zokoa, Kale Nagusia, Hilarión Eslava k., San Frantzisko k. eta Florencio de Ansoleaga k; kale horietan barna ibili ondoren, Udaletxe plazara itzuliko dira berriro. Txistulariek, berriz, ibilbide hau eginen dute: Calceteros k., Pozo Blanco k., Comedias k., Sarasate pasealekua, San Gregorio k., San Migel k., Zapatería k., Pozo Blanco k. eta Gazteluko plaza.
Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa izanen da larunbat arratsaldeko lehen protagonista. 17:00etan abiatuko da autobus-geltokitik, eta ibilbide hau eginen du: Yanguas y Miranda k., Gartzia Ximenez k., Orreaga etorb., Karlos III.a etorb., Ahumada Dukearen k., Estafeta k., Telleria k., San Agustin k., Xabier k., Dormitalería k., San Jose plaza, Redín k., Zaldi Zuriaren zokoa, Barquilleros k., Aldapa k., Jauregiko Aldapako k., Merkatuko k., San Domingo k., Udaletxe plaza eta San Saturnino k.; ibilbidea Kale Nagusiko Ezpeletaren jauregian amaituko da 20:30ean.
Ondoren, La Pamplonesak hartuko du lekukoa, udal-bandak kontzertua emanen baitu Gazteluko plazan, 19:00etan: Carlos Sancho Cantúsen zuzendaritzapean, Manuel Turrillas Ezcurrak, Silvanio Cervantes Iñigok eta beste musikagile batzuek sortutako pasodobleak, jotak, kalejirak eta biribilketak tartekatuko ditu taldeak.
Igandeko programazioa
Dianek emanen diote hasiera igandeko udal-programazioari. Goizeko 09:00etan txistulari- eta gaitero-taldeek aurreko eguneko ibilbidea eginen dute, baina alderantziz. Txistulariak Udaletxe plazatik abiatuko dira Kale Berrirantz; gaiteroak, berriz, Calceteros kaletik aterako dira, Gazteluko plazaraino.
Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa Ezpeletaren jauregitik abiatuko da, 11:00etan, eta honako ibilbide hau izanen du: Hilarión Eslava k., San Frantzisko plaza, Kale Berria, Udaletxe plaza, San Domingo k., Merkatuko k., Jauregiko Aldapako k. eta Maiatzaren Biaren kalea; hain zuzen ere, kale horretan eginen du bat prozesioarekin. 11:30ean, Duguna taldeko dantzariak Arrotxapeko Zamargileen zubitik abiatuko dira, eta martxan jarri aurretik, ohi bezala, banderari eraginen diote. Taldea kalejiran abiatuko da San Domingo aldapatik gora, Aldapako San Fermin plazaraino. Bertan, ezpata-dantzari txikiek dantza eginen dute santuaren ohoretan.
12:15ean, berriz, prozesioa abiatuko da, Aldapako San Fermin (Korazonistak) elizatik Maiatzaren Biaren kalerantz, La Pamplonesak, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak eta Dugunak lagunduta. Kale hauetan barna ibiliko da segizioa: Carmen k., Aldapa k., Zakatineko zokoa, Curia k., Navarrería k., Carmen k. eta Maiatzaren Biaren k.; hala, abiapuntura bueltatuko dira guztiak. Prozesioaren bukaeran, dantzari-taldeak arkua eginen dio San Fermini.
Prozesioa bukatu eta gero, Dugunak ezpata-dantza dantzatuko du Udaletxe plazan: eguneko azken ekitaldia izanen da, 13:15ean. Ezpata-dantza dantzariek, udaletxerantz begira, buruzagia goratuko dute ezpata-saretaren gainean, agur gisara. Jarraian, ezpata-dantzari txikiek, kapitainak lagunduta, zortzikoa dantzatuko dute berriro, eta hura bukatu eta gero, sareta desmuntatu eta emanaldia bukatuko da.
FIESTAS DE SAN FERMÍN DE ALDAPA 2026
IRAILAK 26, LARUNBATA
09:00: Dianak Alde Zaharreko kaleetan barna, Udaletxe plazatik abiatuta
17:00–20:30: Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Bake plazatik abiatuta
19:00: La Pamplonesaren kontzertua. Gazteluko plaza
IRAILAK 27, IGANDEA
09:00: Dianak Alde Zaharreko kaleetan barna, Udaletxe plazatik abiatuta
11:00: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Kale Nagusiko Ezpeletaren jauregitik abiatuta
11:30: Duguna – Iruñeko Dantzariak udal-dantza taldea, Arrotxapeko Zamargileen zubitik abiatuta
12:15: Aldapako San Ferminen prozesioa, Korazonisten plazatik abiatuta
13:15: Ezpata-dantza Udaletxe plazan, Dugunaren eskutik