Hasi da ikasturtea Udalaren hamaika haur-eskoletan, irailaren 1era bitarte pixkanaka sartuko diren 0 eta 3 urte bitarteko 845 haurrekin

Hasi da ikasturtea Udalaren hamaika haur-eskoletan, irailaren 1era bitarte pixkanaka sartuko diren 0 eta 3 urte bitarteko 845 haurrekin
Eskola bakoitzean Prebentzio eta Antolaketako Kontingentzia-plan bat dute, non jasotzen baitira ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak

 escuelas infantiles municipales

Astelehen honetan hasi da 2020-2021eko ikasturtea Udalaren hamaika haur-eskoletan. Ikasturtea koronabirusaren alerta sanitarioak markatuta abiatu da, eta hori dela-eta berariazko kontingentzia-planak ezarri behar izan dira eskola bakoitzean, non jaso baitira haurrentzako zein bertako 241 langileentzako prebentzio- eta babes-neurriak. Astelehen honetako datuen arabera, 0 eta 3 urte bitarteko 845 haur daude matrikulatuta ikasturte berri honetarako.
 

eta haurrak pixkanaka hasiko dira eskoletan. Lehenengo egun hauetan aurreko urtean ere matrikulatuta zeuden eta eskola ezagutzen duten haurrak hasiko dira. Irailaren 1ean ekainean eta uztailean egindako onartze-prozesuan izena emandako haur berriak hasiko dira. Guztira, Udalaren haur-eskolek 964 postu eskaintzen dituzte (848 egonaldi osoan eta 116 egonaldi erdian), eta horietatik 547 leku libre eskaini ziren izen-emate aldian. Izena emanda dauden 845 haur horiei gehituko zaizkie, pixkanaka, dauden itxaron-zerrendetatik sartuko diren umeak.
 

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoak Prebentzio eta Antolaketako Kontingentzia-plan eredu bat prestatu du, non jaso baitira zentro bakoitzean izan behar diren antolakuntza-, segurtasun- eta higiene-neurriak bertako hezkuntza-jarduera aurrera eramateko. Dokumentu dinamiko bat da, eta egokituz joanen da COVID-19aren krisi sanitarioaren bilakaerarekin bat. Plan honek aukera ematen die zentroetako bakoitzari zeinek bere Kontingentzia-plan espezifikoa izateko, eskola bakoitzaren berezitasun propioei egokitua.
 

Eskola bakoitzera egokitutako kontingentzia-planak
 

Kontingentzia-planaren ereduak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, Osasun Departamentuarekin koordinaturik, ezarritako protokoloa du oinarri. Pandemiaren bilakaeraren arabera izan daitezkeen zenbait egoera aurreikusten ditu: 1. egoera, hau da, gaur egungo normaltasun berria; 2. eta 3. egoerak, non egoera epidemiologikoak okerrera eginen luke; eta 4. eszenatokia, non eskolak itxi beharko liratekeen agintari sanitarioen ildoei jarraituta.
 

Bertan jaso dira, halaber, honako hauei dagozkien antolakuntza-neurri guztiak: langileen prebentzioa, maskararen erabilera, zentrora sartu eta ateratzearen kudeaketa, ikasgelen kudeaketa, barneko joan-etorrien kudeaketa, patioaren eta jostaldi-orduaren kudeaketa, komunen, garbiketaren eta desinfekzio-lanaren kudeaketa, jantokiaren kudeaketa, zentroko langileen kudeaketa, zentrotik kanpoko langileen kudeaketa, COVID-19aren aurrean zaurgarri izan daitezkeen pertsonekin jokatzeko moduak, koronabirus kasu baten aurrean jarraitu beharreko protokoloa, kolaborazioa eta koordinazioa.
 

Neurri koordinatuak
 

Planak helburu du hezkuntza-komunitatearen segurtasuna bermatzea, arriskuak ahal den neurrian murriztuz. Hori dela-eta, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Osasun departamentuek ezarritakoaz gain, Udalak eta Erakunde Autonomoak beste neurri osagarri batzuk ezarri dituzte, segurtasuna indartzeko. Neurri horien artean daude eskoletako eremuak eta espazioak seinalatzea, haurrei eta langileei tenperatura neurtzea Iruñeko Udaleko Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuaren protokoloarekin bat, garbiketa-plan bereziak, aldizka froga serologikoak eta, hala badagokio, PCRa egitea Haur Eskoletako langileei (froga horiek egin izan dira ekainaren amaieran zentroak berriz ireki zirenetik), eta ikasturtea modu mailakatuan hastea.
 

Planak prestatzeko prozesu honetan Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren zuzendaritzak, hau da, erakundeko lehendakaria, zuzendari-kudeatzailea eta zuzendari teknikoa, eskoletako langileria-batzordeekin elkartu dira. Bilera horietan lantzen ari ziren gauzen xehetasunak azaldu dira, eta agirietan sartzeko proposamenak jaso.

¿Te ha sido útil esta página?