Gaur hasi da ikasturte berria Iruñeko Udalaren Haur Eskolen sarean. 0 eta 3 urtera bitarteko 1.053 haur hasiko dira egunotan Udalak kudeatzen dituen 12 eskoletako ikasgeletara joaten. Iaz baino bi gehiago dira. Izan ere, ikasturte honetan Lezkairuko haur-eskola berria abiatuko da eta Mendebaldeakoak, 1995ean eraiki zenak, berriz ere irekiko ditu ateak esku-hartze integral baten ondoren. 687 haurrendako egun hauek esperientzia berri eta garrantzitsu bat dira: ikasgela bat zapaltzen duten lehen aldia izanen da.
Gaur goizean, Enrique Maya alkatea izan da Lezkairuko Haur Eskolan, Fernando Sesma Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariarekin eta Juan Ramón Rábade Haur Eskolen Erakunde Autonomoko zuzendari kudeatzailearekin batera, ikasturtea ofizialki inauguratzeko. Eskolako zuzendariak lagunduta, espazioak bisitatu eta ikasle berriak ezagutu dituzte.
Eskola berriak sareak eskaintzen dituen bi hizkuntza-ereduak ditu (gaztelania eta euskara), ingelesezko jarduerekin osatuta. Udala pixkanaka handitzen ari da sare osoan atzerriko hizkuntzaren osagarria duten bi ereduen ezarpena, familien eskaera eraginkorrari erantzunez (2020an egindako Ikerketa Soziolinguistikoa). Ikasturte honetan 555 leku eskaini dira modalitate horretan. Bi ereduen garrantziari dagokionez, gaztelania gailentzen da, matrikulen % 75,77rekin, 810 leku betez.
Berriz ere Iruñeko Udalak doakotasunaren alde egin du apustu. Haurrak Udalaren sarean eskolatzen dituzten familiek betekizun-baremo bat igaro behar dute, eta behin berrikusita, lekua doan da. Hilean egin behar duten ordainketa bakarra egonaldi osoko lekuetako jantokiari dagokio. Udal-ordezkariek eskolako sukaldeak bisitatu dituzte, non menu osasungarriak egiten baitira, segurtasun, osasun eta elikagaien ekoizpenean gertutasun irizpideei jarraikiz. Sareko haurren % 90,4k egunero gozatuko du eskoletako menuaz, egonaldi osoan eskolatuta daudelako. Egonaldi erdian –eskolan bazkaldu gabe– eskainitako 101 lekuetatik 16 bete gabe geratu dira (5 Hello Azpilagañan eta 11 José María Huarten).
266 profesionalez osatutako plantilla batek emanen die arreta familiei eta haien seme-alabei ikasturte honetan, besteak beste hezitzaileek, psikologoek, gizarte-laneko figurek, sukaldeko, garbiketako eta bulegoetako langileek eta eskola bakoitzeko zuzendariek.
Ikasturtea 2023ko ekainaren 30ean amaituko da. 11 hilabete dituzte sormenezko ikaskuntza eta haurren garapen integrala lantzeko, umeen ezaugarri ebolutiboak eta haien beharrak kontuan hartzen dituen ikuspegi pedagogiko bat aplikatuz. Aurten ohiko matrikula bidez esleitutakoak baino 11 leku gehiago daude: aniztasunari eta inklusioari lotutakoak dira. Hilabete horietan, eskolatutako haur guztiek hezkuntza-jardueren eskaintza oso osoa eta askotarikoa izanen dute, jasangarritasuna eta naturaren zaintza bereziki nabarmendu nahi dituena.
SAREAREN “ARGAZKIA” 2022-2023KO IKASTURTEAN
Ikasturtea:
• Iruñeko Udalaren sareko eskola kopurua: 12. Aurten nabarmentzekoa da Lezkairuko eskola berriaren inaugurazioa eta Mendebaldeakoa berriz ere ireki izana.
• Eskolatzea doan mantentzen da familiendako. Bakar-bakarrik jantokia ordaindu behar da egonaldi osoko lekuetan.
• Matrikulak, guztira: 1.053
• Matrikula berriak: 687
• Aurreko urteetatik jarraitzen duten ikasleak: 366
• Sarean, guztira, 1.069 leku daude. 16 leku libre geratu dira, denak egonaldi erdian (5 Hello Azpilagañan eta 11 José María Huarten)
• Leku horiez gain, ikasturte honetan beste 11 haur sartuko dira sarean aniztasuna eta inklusioa laguntzeko bidearen barruan.
• Sareko langileak: 266 profesional (hezitzaileak, psikologoak, gizarte-laneko figurak, sukaldeko, garbiketako eta bulegoetako langileak eta eskola bakoitzeko zuzendariak)
• Ikasturtearen hasiera: 2022ko abuztuaren 16a
• Ikasturte bukaera: 2023ko ekainaren 30a
Haur-eskola bakoitzeko haurrak:
|
HAUR ESKOLA |
ESKAINTZA, GUZTIRA |
MATRIKULATUAK |
AURREKO URTEETAKO IKASLEAK |
MATRIKULA BERRIAK |
LEKU LIBREAK |
|
DONIBANE HE |
102 |
102 |
31 |
71 |
|
|
MENDEBALDEA HE |
82 |
82 |
17 |
65 |
|
|
PRINTZEAREN HARRESI HE |
102 |
102 |
38 |
64 |
|
|
MENDILLORRI HE |
102 |
102 |
36 |
66 |
|
|
GOIZ EDER HE |
96 |
96 |
35 |
61 |
|
|
HAURTZARO HE |
82 |
82 |
35 |
47 |
|
|
IZARTEGI HE |
82 |
82 |
40 |
42 |
|
|
LEZKAIRU HE |
110 |
110 |
19 |
91 |
|
|
HELLO EGUNSENTI HE |
58 |
58 |
29 |
29 |
|
|
HELLO BUZTINTXURI HE |
86 |
86 |
39 |
47 |
|
|
HELLO AZPILAGAÑA HE |
123 |
118 |
46 |
72 |
5 |
|
JOSÉ Mª HUARTE HE |
44 |
33 |
1 |
32 |
11 |
|
|
1069 |
1053 |
366 |
687 |
16 |
Haurrak, hizkuntza-ereduka
|
|
Lekuak |
Ehunekoa, guztizkoaren gainean |
|
Gaztelaniaz |
384 |
36,4 |
|
Gaztelaniaz, ingelesezko jarduerekin |
410 |
38,9 |
|
Euskaraz |
130 |
12,3 |
|
Euskaraz, ingelesezko jarduerekin |
129 |
12,2 |
|
GUZTIRA |
1.053 |
100 |
Egonaldiaren arabera
Egonaldi osoa: 952 leku (beteta)
Egonaldi erdia: 101 leku (16 bete gabe)