Hasi da 2025eko Iruña Stock azoka: berrogeita hamar bat saltokik deskontuak eskainiko dituzte neguko denboraldiko produktuetan

Hasi da 2025eko Iruña Stock azoka: berrogeita hamar bat saltokik deskontuak eskainiko dituzte neguko denboraldiko produktuetan
Kanpainarekin bat egin duten dendek bereizgarri bat izanen dute erakusleihoan, eta larunbatera arte eskainiko dituzte beherapenak
pamplona stock web

 

Gaur abiatu da aurtengo Iruña Stock azoka, eta merkatariek hainbat produktutan eskainiko dituzte deskontuak neguko denboraldia biribiltzeko: modan, oinetakoetan, etxerako gauzetan, jakietan eta osagarrietan nagusiki. Iruñeko Udalak eta hiriko merkatarien elkarteek antolatzen dute, eta aurten 47 saltokik egin dute bat kanpainarekin. Larunbatera arte iraunen du, eta hiriko hainbat auzotan eginen dute.

Auzo hauetan hain zuzen: Alde Zaharrean, Donibanen, Ermitagañan eta Mendebaldean, Martín Azpilicueta inguruan, Sanduzelain, Zabalguneetan, Arrotxapean eta Iturraman. Bat egin duten saltoki gehienak Alde Zaharrean daude (21 orotara), eta beste asko, Donibanen eta Ermitagaña eta Mendebaldean (9 denda). Azokaren helburua da amaitzear den denboraldiko produktuak biltegietatik ateratzea, udaberri-udako produktuei tokia egiteko. Hala, kanpaina horri esker, luzatu egiten da ohiko merkealdia.

Iruña Stock azokan parte hartuko duten saltoki guztiek kartel bat izanen dute bereizgarri erakusleihoan. Baimena dute salgaiak kalera ateratzeko, baina ezin izanen dute lokalaren fatxadak dituen metro linealak baino gehiago okupatu, ezta fatxadatik kanporantz bi metro baino gehiagoko tartea hartu ere. Halaber, Udalak debekatu egin du karpak eta megafonia edo elektrizitatea behar duten elementuak instalatzea (berariazko baimena izan ezean), bai eta establezimendura sartzea oztopatzen duten gauzak jartzea ere. 

Hasieran toki bakar batean egiten zen azoka, eta saltokiek nork bere postua jartzen zuten hor, baina azken urteetan dendetan bertan egiten dute Iruña Stock azoka, ohiko ordutegian. 
 

2025EKO IRUÑA STOCK AZOKA. PARTE HARTUKO DUTEN SALTOKIAK

  • Alde Zaharra

    • Slide Shop (Txapitela kalea 8)

    • General Óptica (Txapitela kalea 9)

    • Tihista gizonendako moda (Calceteros kalea 3)

    • Tejanos (Zapatería kalea 7)

    • Sombreros Albero (Zapatería kalea 13)

    • BSC Shoes (Zapatería kalea 36)

    • Mirate (Zapatería kalea 21)

    • Ibili Calzado Saludable (Zapatería kalea 45)

    • Basoco zapata-denda (Zapatería kalea 52)

    • Diminutos Gigantes (San Nikolas kalea 56)

    • Casa Garatea (San Gregorio kalea 10)

    • Artazcoz gizonendako moda (Kale Nagusia 5)

    • La Zapatillera (Kale Nagusia 17)

    • Skaner Shop (Kale Nagusia 10)

    • Fulber Lois (Kale Nagusia 13)

    • Bolsos Cebrián (San Lorentzo kalea 9)

    • Cristina Tollar (Gazteluko plaza 36)

    • Zarranz Moda (Estafeta kalea 9)

    • Karmele Berri (Navarrería kalea 7)

    • La Trastienda de Navarrería (Navarrería kalea 21)

    • Medina lentzeria (Kale Nagusia 5)

  • Donibane, Ermitagaña eta Mendebaldea

    • Bayón Moda (Baiona etorb. 42)

    • Asiry Outlet (Baiona etorb. 24)

    • Adorno (Ermitagañako kalea 4) 

    • Chala... Moda y Lencería (Antso Ramirez kalea 1)

    • Pili Zugaldia emakumeendako moda (Ermitagañako kalea 4) 

    • Tribeca (Ermitagañako kalea 1) 

    • Conchi mertzeria-lentzeria (Irunlarrea kalea 13A)

    • Moda D’Ellas (Baiona etorb. 5)

    • Moda D’Ellas (Antso Ramirez kalea 1)

  • Martín Azpilcuetako eremua

    • Bayona Etxetresna elektrikoak (Baiona etorb. 40)

    • Coviran (Martín Azpilcueta kalea 3)

    • Milar – San Juan (Martín Azpilcueta kalea 14)

    • Iturralde paper-denda (Martín Azpilcueta k. 12)

    • Lizarraga (Martín Azpilcueta kalea 13)

  • Sanduzelai

    • Deiherri harategia (Gortari kalea 1)

    • Neroli Naturo-estetika zentroa (Fleming Doktorearen kalea 7 atzealdea)

    • Calzados Iruña (Simonena Doktorearen kalea 2)

  • Zabalguneak

    • Donde Siempre (Teobaldoen kalea 13)

    • Fildor mertzeria (Paulino Caballero kalea 45)

    • Flores Bosquecillo (Navas de Tolosa kalea 27)

    • Lía Carriedo (Askatasun plaza 4)

  • Arrotxapea

    • Tissue Atelier (Jaurrieta kalea 3 behea)

    • Txaro Moda (Bernardino Tirapu kalea 61)

    • Rotxa Oinetakoak (Bernardino Tirapu kalea 55)

  • Iturrama

    • Virginia fruta-dena (Serafín Olave kalea 33 behea)

    • Federopticos Riezu (Iñigo Arista kalea 14 behea)
       

¿Te ha sido útil esta página?