Harrotuk ostegunean emanen die hasiera neguko jarduerei LGTBI+ irakurketa-klubarekin

Harrotuk ostegunean emanen die hasiera neguko jarduerei LGTBI+ irakurketa-klubarekin
Ahalduntze pertsonal eta kolektiborako jarduerak programatu dituzte, bai eta antzerkia, hitzaldiak, argazki-erakusketa bat eta hainbat topaketa ere

foto

 

Harrotu LGTBI+ kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren Zerbitzuak neguko programazioa jarri du martxan Eguberrien ondoren. Datozen hiru hilabeteetan zerbitzu horrek LGTBI+ pertsonen ahalduntze pertsonal eta kolektiboa lortzera bideratutako hainbat jarduera eskainiko ditu, eta horrekin batera sexu-aniztasunari buruz sentsibilizatzeko eta prestakuntza emateko ekintzak eginen ditu, herritar orori zuzenduta. Lehenengo jarduera ostegunean eginen da Harroturen bulegoan (San Gregorio k. 28). Irakurketa-klubaren saio bat izanen da, eta bertan Leslie Feinbergen Stone Butch Blues lana landuko da. Hitzordua 18:00etan izanen da, eta aldez aurretik izena eman behar da.

Urtarrilean, irakurketa-klubaz gain, ‘Harrotuko armairua’ jardueraren saio bat antolatu dute, arroparekin markatutako genero-rolak apurtzea xede duena. Jarduera urtarrilaren 18an izanen da, 17:00etan, Harrotun. Bestalde, urtarrilaren 25ean, Kondestable Civivoxean, lehenengo, Elisa Collen Nosotras vinimos tarde liburuaren aurkezpena eginen da, 17:00etan; eta ondoren, 18:30ean, Fantasía, furia y futuro: procesos creativos queer y su poder de transformación y resignificación izeneko hitzaldia antolatu da, non Elisa Coll idazleak eta La Furia (Nerea Loron) gizarte langileak beren bizipenei buruz lehenengo pertsonan hitz eginen baitute.  Urtarrileko jarduerak amaitzeko, 30ean, LGTBI+ pertsonek Elkarri Laguntzeko Taldearen (ELT) bilera eginen da, 18:00etan, Harrotun. 

Otsaila eta martxoa
Urtarrila bezala, otsaila irakurketa-klubarekin hasiko da. Hilaren 1ean bertan elkartuko dira eta Pedro Lemebelen Tengo miedo torero liburua izanen dute hizpide. Otsailaren 16an, "Denok bat: berdintasuna gorpuzten” lantegi kolektiboa eginen da; 22an, LGTBI+migratzaileen topaketa intersektorial bat, eta 23an, pertsona bisexualen arteko topaketa bat. Hilabete horretako 27an berriz ere bilduko da LGTBI+ pertsonek Elkarri Laguntzeko Taldea (ELT). Gainera, otsailaren 20an Kiroleko LGTBIfobiaren aurkako Eguna izanen da. 

Martxoko programazioari hasiera emateko, hilaren 1ean bertan Eraikuntza identitarioak argazki-erakuseta inauguratuko da, trans pertsonek jasaten dituzten gorputz-prozesuak jasotzen dituena. Erakusketa Harrotuko bulegoan egonen da ikusgai. Halaber, martxoaren 7an, irakurketa-kluba bilduko da Miquel Misséren A la conquista del cuerpo equivocado liburuaz aritzeko. Martxoaren 14an Ene Be antzezlana taularatuko da Nafarroako Antzerki Eskolan, 18:00etan, eta, ondoren, hitzaldi bat eginen da Garazi San Martín artista eta aktorearen eskutik. Hurrengo egunean, martxoaren 15ean, lesbiana eta bisexualen topaketa eginen da, eta 22an trans pertsonen topaketa; biak Harrotun, 18:00etan. Elkarri Laguntzeko Taldea (ELT) martxoaren 26an elkartuko da. 

Harroturen neguko programazioa martxoaren 31n amaituko da Trans Ikusgaitasunaren Egunaren ospakizunarekin.

 

HARROTUREN NEGUKO JARDUERAK
Norbera ahalduntzeko programa

  • LGTBI+ pertsonek Elkarri Laguntzeko Taldea: urtarrilak 30, otsailak 27 eta martxoak 26. 18:00etan. Nahitaezkoa da izena ematea
  • Harrotuko armairua: urtarrilak 18. 17:00etan.
  • Sormen lantegia “Denok bat: berdintasuna gorpuzten”: otsailak 16. 18:00etan. Nahitaezkoa da izena ematea.

LGTBI+ kolektiboaren ahalduntzea sustatzeko programa

  • Efemerideak: otsailak 20, Kiroleko LGTBIfobiaren aurkako Eguna. Martxoak 31: Trans Ikusgaitasunaren Eguna.
  • Letraren araberako topaketak: otsailak 23 (bisexualak), martxoak 15 (emakume bisexualak) eta martxoak 22 (trans). 18:00etan.
  • Topaketa intersekzionalak: otsailak 22: LGTBI+ migratzaileen topagunea. 18:00etan.

LGTBI+ jarduera soziokulturalen programa

  • Irakuirle, LGTBI+ irakurketa-kluba: urtarrilak 11, otsailak 1 eta martxoak 7 18:00etan. Nahitaezkoa da izena ematea.
  • Ene Be antzerkia + hitzaldia: martxoak 14, 18:00etan. Sarrera doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta.
  • Nosotras vinimos tarde liburuaren aurkezpena, Elisa Collen eskutik: urtarrilak 25, 17:00etan.

Oinarrizko LGTBI+ sentsibilizazio- eta prestakuntza-programa

  • Argazki-erakusketa: Eraikuntza identitarioak: martxoan. 18:00etan.
  • Hitzaldia: Fantasía, furia y futuro: los procesos creativos queer y su poder de transformación y resignificación: urtarrilak 25. 18:30ean.

Boluntarioendako programa

  • Harrotu adi duzu
¿Te ha sido útil esta página?