Harrotu zentroan ikusgai dago LGTBI+ begirada bat Iruñeko Planetarioari erakusketa, unibertsoa eta mitologiak ikuspegi inklusibotik ezagutzeko aukera ematen duena

Harrotu zentroan ikusgai dago LGTBI+ begirada bat Iruñeko Planetarioari erakusketa, unibertsoa eta mitologiak ikuspegi inklusibotik ezagutzeko aukera ematen duena
Azaroan zehar egonen da ikusgai erakusketa, hizkuntza ezberdinetara egindako itzulpenak, online gehitutako edukiak eta formatu berritua du
Expo Harrotu

 

LGTBI+ begirada bat Iruñeko Planetarioari erakusketa Harrotu LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren Zerbitzuan egonen da ikusgai azaroan. Erakusketak astronomiaren, LGTBIQA+ aniztasunaren, mitologien eta artearen arteko loturak ikusarazten ditu. Joan Martí i Ventura eta Simón Perera del Rosario LGTBI+ begirada bat kultur proiektuaren zuzendari eta komisarioak dira Iruñeko Udalaren laguntzarekin antolatu den erakusketaren komisarioak.

Erakusketa San Gregorio kaleko 28. zenbakian dago ikusgai, goizez, asteartetik larunbatera 10:30etik 13:30era, eta astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:30era. Hirugarren edizio honek hainbat hizkuntzatara egindako itzulpenak, online gehitutako edukiak eta formatu berritua ditu, eta astronomiaren esplorazioan sakontzen du ikuspegi inklusibo eta askotariko batetik. Asteartean egin zen inaugurazioan Javier Armentia astrofisikari, zientzia dibulgatzaile eta Iruñeko Planetarioko zuzendari ohiak parte hartu zuen.

LGTBI+ begirada bat Iruñeko Planetarioari erakusketak ibilbide bat proposatzen du hainbat kulturatako mitologietan barrena. Kultura horiek, era berean, harremana dute kosmosarekin, haren elementu eta fenomenoekin, eta aniztasun afektibo, sexual eta generokoarekin, eta erakusketak arau zis-heterosexualaren pean ahaztuak edo minimizatuak izan diren zenbait kontakizun azaleratzen ditu. Erakusketak kosmosean bidaiatzera gonbidatzen du, galaxia, konstelazio, izar eta planeta artean, eta aztertzen du hainbat kulturak nola interpretatu zuten unibertsoa LGTBIQA+ aniztasunean aberatsa den ikuspegi batetik. 

Erakusketako kontzeptu bakoitzak lau elementu ditu: astronomiari buruzko testu bat, mitologiari buruzko testu bat, astronomiako elementu bat eta gertakari mitologikoa irudikatzen duen artelan baten erreprodukzioa. Proiektu honen helburuen artean honako hauek dira nabarmenenak: herritarrak sexu eta genero aniztasunari buruz informatu eta sentsibilizatzea genealogia historiko batetik abiatuta, eta LGTBI+ pertsonen parte-hartzea, protagonismoa, ikusgaitasuna eta ekarpenak gizarte-esparru guztietan sustatzea.

Erakusketak, gainera, hainbat material ditu online. Hala, erakusketaren bertsio hedatua eskaintzen dute, kartel eta erakusteko elementu gehiagorekin, eta erakusketaren euskarazko, katalanezko eta galizierazko bertsioak ere badaude bertan, baita irakurketa errazeko bertsioa ere, era guztietako jendeak eskura izateko aukera izan dezan. Erakusketak queer istorio interesgarriak dituzten astronomiako objektu berriak erakusten ditu, eta Asiako eta Ozeaniako kulturak ere barne hartzen ditu. 

 

LGTBI+ BEGIRADA BAT IRUÑEKO PLANETARIOARI

  • Azaroan Harrotu zentroan (San Gregorio k. 28)
    o    Bisita-ordutegia: asteartetik larunbatera 11:30etik 13:30era, eta astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:30era.  
¿Te ha sido útil esta página?