Harrotu, LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte-hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren Zerbitzuak hamar bat jarduera eskaintzen ditu uda honetarako programazioan. Asteazkenetik aurrera eta irailaren 28ra arte, topaketek, hitzaldiek, lantegi batek, erakusketa batek eta antzezlan batek osatuko dituzte, besteak beste, programazioaren bost atalak: ahalduntze pertsonala, LGTBI+ ahalduntze kolektiboa, jarduera soziokulturalak, sentsibilizazioa eta boluntariotza.
Programa bihar arratsaldean hasiko da ‘Harrotu adi duzu’ izeneko saioarekin. Iruñeko LGTBIQ+ taldeak eta pertsonak elkartzen dira bertan, elkarrekin hitz egiteko eta lan sareak osatzeko. Arratsaldeko seietan da hitzordua, Harrotun, San Gregorio kalean. Jarduera guztiak, antzezlana izan ezik, Alde Zaharreko lokal horretan egin ohi dira.
Ahalduntze pertsonalerako programaren barruan, GAM LGTBI+ da hurrengo proposamena: LGTBI+ pertsonek elkarri laguntzeko taldea. Prozesu horretan, autoezagutza eta autozaintza lantzen dira, LGTBI+ ikuspegitik norberaren ahalduntzean aurrera egiteko. Programa horrek hiru hitzordu izanen ditu, uztailaren 27an, abuztuaren 31n eta irailaren 28an, arratsaldeko seietatik aurrera.
Programa horren barruan, irailaren 20an (asteazkena), 17:00etatik 19:00etara, ‘Bi errealitateak: Bisexualitatea eta Bifobia’ lantegia eginen da, Elisa Coll idazle eta aktibistaren eskutik. Lantegi horretan, sexu-indarkeriaren arazoa aztertuko da (emakume bisexualei bereziki eragiten dien arazoa), komunikabideetan duen irudikapen estereotipatua, eta informazio falta, horrek isolamendu handiagoa eragiten baitu.
Ahalduntze-programa
Uda letren bidezko topaketak egiteko garai aproposa izaten da; hiru asteazkenetan eginen dira, 18: 00etatik 20: 00etara. Lehenbizikoa abuztuaren 3an eginen da, transen T letraren inguruan; bigarrena, abuztuaren 17an, lesbianen L eta bisexualen B letren inguruan; eta hirugarrena, irailaren 21ean, bisexualen topagune gisa. Irailean baita ere, asteartean, hilak 19, LGTBI+ gazteen topaketa intersekzionala eginen da, arratsaldeko seietan. Gainera, irailaren 23an, larunbatarekin, Bisexualitatearen Nazioarteko Eguna ospatuko da.
Gizarte- eta kultura-jarduerak
Nafarroako Antzerki Eskolan ‘Identitarteak’ 'antzezlana taularatuko da abuztuaren 10ean, osteguna, arratsaldeko zazpietan. Gilkitxaro konpainiarena da lana. Ane Zabalak eta Galder Pérezek, Aitor García de Vicuña (Gartxito) musikariarekin batera, testu-antzerkia, soinu-esperimentazioa eta performance-zipriztinak nahasten dituzte lan horretan. Ikuskizun honetarako sarrera doakoa da, leku guztiak bete arte, Nafarroako Antzerki Eskolan aurrez gonbidapena jasota.
Irakurketak ere badu lekua jarduera-plan honetan; abuztuaren 30ean (asteazkena), LGTBI+ Irakurketa Klubaren saio berri bat eginen da 19:00etan, Harrotun.
Sentsibilizazioa eta oinarrizko prestakuntza
Irailean, ‘Collages Grupo Bisex’ erakusketarekin irekiko da sentsibilizazio-programa. Erakusketa San Gregorio kaleko zentroan bertan egonen da ikusgai, irailaren 4tik 30era bitartean. Asteartean, irailak 12, Juan Artega zinema eta ikus-entzunezkoetan aditu eta LGTBI+ aktibistak ikus-entzunezko hitzaldi bat eskainiko du, zinema komertzialak hainbat hamarkadatan LGBTI+ pertsonak eta gaiak nola irudikatu dituen azaltzeko. Hitzaldi horrek underground zinema ezezagun, ausart, probokatzaile eta jai-giroko film eta zuzendaritza-lanen gaineko ikus-entzunezko ibilbidea ere egiten du.
HARROTU
LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte-hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren Zerbitzua:
- San Gregorio k. 28
- Telefonoak: 948 226 326 - 699 384 965
- Hekbide elektronikoa: lgtbi@pamplona.es
Udako ordutegia: ekainaren 15etik irailaren 15era:
- Astelehen eta ostiraletan: 10:30 – 14:00
- Astearte, asteazken eta ostegunetan: 17:00 – 21:00
Zerbitzu iraunkorrak:
- 1. LGTBI Argibide Zerbitzua
- 2. Aretoen lagapena eta mediateka mailegua
- 3. LGTBIfobiaren aurkako Behatokia