Harrotu udal-zerbitzuak ‘Meri, Mari eta Lari’ antzezlana proposatzen du ostiralerako, haurrendako udako antzerkia, euskaraz

Harrotu udal-zerbitzuak ‘Meri, Mari eta Lari’ antzezlana proposatzen du ostiralerako, haurrendako udako antzerkia, euskaraz
Emanaldia Salestarrak zentro komunitarioan izanen da, Txantrean, abuztuaren 19an, 12:00etatik aurrera, doan
Cartel de la obra

 

Datorren ostiralean, hilak 19, haurrek eta familiek hitzordu bat izanen dute antzerkiarekin: ‘Meri, Mari eta Lari’ lana Txantreako Salestarrak zentro komunitarioan antzeztuko da, euskaraz. Ikuskizuna –12:00etatik aurrera, doan, leku guztiak bete arte– Harroturen proposamen bat da, LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalak duen zerbitzuarena, alegia.

‘Meri, Mari eta Lari’ antzezlanak Meriren istorioa kontatzen du: haurdun dago, eta duela nahikotxo ikusten ez duen Mari lagunarekin topo egiten du, zeinak ez baitu haurtxoaren berririk. Hasierako sorpresaren eta zorionen ondoren, Marik berehala galdetzen du haurra zer izanen den. Eta bertan honako gogoeta hauek sortzen dira: Zergatik galdetu behar dugu neska ala mutila izanen den? Hori ez ote luke haurrak etorkizunean hautatu behar? Zergatik mugatu behar dugu bi aukera horietara? Haurtxoak izan nahi duen guztia aukeratzen ahalko du: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria... Arrazoi horiengatik guztiengatik, Lari deituko dela erabakitzen dute.

‘Meri, Mari eta Lari’ antzezlanak ipuinak eta abestiak ditu. Ipuinek sexu eta genero ugariz hitz egiten dute, familia-eredu ezberdinez, beldurrak saihesteaz, eta, azken batean, askatasunaz. Ikuskizunean interpretatuko abestiak Yogurinha Borovak konposatu zituen bere ‘Sentipenak askatu’ diskorako, eta ikusle gazteagoengana heltzeko asmoz argitaratu ziren. Galder Pérezek idatzi eta María Urcelay aktorearekin batera sortutako ikuskizuna haurrei zuzenduta dago, baina egokia da adin guztietako ikusleendako. 

 

HAURRENDAKO ANTZERKIA EUSKARAZ
•    Eguna: Abuztuak 19, ostirala
•    Ordutegia: 12:00
•    Tokia: Salestarrak Zentro Komunitarioa (Txantrea)
 

 

¿Te ha sido útil esta página?