Iruñeak hogeita hamar proposamen ezberdin baino gehiago eskaintzen ditu, abuztuan, kulturaz doan eta aire zabalean gozatzeko. Ongi finkatuta dagoen Harresietako Jaialdiarekin batera oraingoan Ezpeletaren Jauregiko patioko eszenatokia izanen da, eta bertan eginen dira orain arte beste leku batzuetan egiten ziren jarduera batzuk; aurten eraikin historiko horretan izanen dira pandemia hedatzea ekiditeko neurriak betetzen direla bermatu ahal izateko.
Ezpeletaren Jauregiko patioa izanen da, estreinako aldiz, abuztu honetan, aire zabaleko jardueren eszenatoki berria, musika, zirku eta antzerkiko gau eta ilunabar magikoez gozatzeko, adin guztietako jendeari zuzendutako hogeitik gora ikuskizun eta musika-kontzertu doakoen bidez. Jauregiaren erabilera, jarduera horietarako, Nafarroako Gobernuarekin egindako elkarlanari zor zaio, hura baita eraikin historiko horren kudeatzailea. Bertan, abuztuan, bost ziklo izanen dira guztira: Bertsionatuz zikloa, astelehenetan, 20:00etan; Kale-arteak, astearteetan, 20:00etan baita ere; Udako zinema, asteazkenetan, 22:00etan; Kantu eta hitza, ostegunetan eta 29ko larunbatean, 20:00etan, eta Iruña Ilunabarrean, ostiraletan. Jarduera horietarako guztietarako sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte. Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira. Espazio horretara San Frantzisko kaletik sartu behar da.
Ezpeletaren jauregiko patioan bertan Harresietako Jaialdiko zikloetako bat ere eginen da, hau da, ‘Iruña Ilunabarrean’, hilaren 7, 14 eta 21ean (ostiralak). ‘Dantza zoroan’ izeneko zikloa aldiz Jito Alain eginen da, larunbatetan, hilaren 8, 15 eta 22an, eta gainerako programazioa jaialdiaren eszenatoki nagusian geratuko da: Ziudadelan. Bertaraino iritsiko dira, abuztuan, zirko, magia eta musikako ikuskizunak, adin guztietako publikoari zuzenduak.
Ziudadela, Harresietako Jaialdiaren eszenatoki nagusia
Harresietako Jaialdia datorren asteartean hasiko da, Ziudadelan, 22:00etan, Suakai konpainiaren musika-, argi eta proiekzio-ikuskizun batekin. Zinemaren magia eta musika uztartzen dituen Argiak, Musika, Ekin! 360º graduko ikuskizuna da, non ikusle bakoitzarentzako jatorrizko esperientzia sortzen baita.
Harresietako Jaialdian Ziudadelan programatutako gainerako jarduerak asteartetik ostegunera, 20:00etan, eta ostiraletan, abuztuaren 14an eta 21ean, 22:00etan, eginen dira. Zirku-emanaldiak ere eskainiko dizkigute La banda, Circofonic, Capicúa, NueveUno, El Fedito, D’Click eta Lucas Escobedo konpainiek, eta eszenatokian jarriko dituzte akrobazia, malabarismo, jolas eta aire-dantzak. Bestelako diziplinak ere izanen ditugu, hala nola hiri-dantza Brodas Brosen eskutik, clown-istorioak, Bucraá Circusekin eta musika,Toom Pakekin.
Ezpeletako patioa, leku bikaina ikusleei ikuskizun seguruak eskaintzeko
Udako ohiko eskaintza modu seguruan eskaintzeko leku baten beharrari erantzunez, Ezpeletaren jauregiko patioa egokitu da COVID-19a hedatzea ekiditeko ezarritako neurriak bermatzeko. Horretarako, espazio publikoa diseinatu da eserlekuen artean segurtasun-tartea gordeta, eta sarreren kontrola ere diseinatu da, bertaratutakoen harremanetarako datuak jaso ahal izateko moduan. Horretaz gain, derrigorrezkoa izanen da maskara erabiltzea, hidrogel-banagailuak izanen dira eta izan daitezkeen beharrei erantzuteko langileak ere egonen dira.
Jarduerak Ezpeletako patioan
‘Bertsionatuz’ dugu aurtengo udan Ezpeletaren jauregian lehenengo aldiz eginen den programetako bat, orain arte San Jose plazan egiten baitzen. Eraikin honen patioan eginda leku-kopuruaren kontrola bermatzen da, bai eta pandemia hedatzeko eskatzen diren segurtasun-neurriak ere. Zikloak zenbait estilotako musika-kontzertuak barne hartzen ditu, hala nola Funk, Rock & Roll, Soul, Rithm &Blues, etab.
Astearteetan, 20:00etatik aurrera, interpretazioaren txanda izanen da, leku horretan bertan, Gayarre Antzokiaren eskutik. Lau ikuskizun izanen dira, adin guztietako publikoei zuzenduak, eta eszenaratutako istorioen bitartez ametsen, pasioen, jolasen eta fantasiaren munduetan barrena eramanen dituzte bertaratuak. Ezpeletaren jauregiak hartu du aurreko urteetan Gayarre Antzokiaren fatxadan egiten zen eskaintza hau.
Asteazkenetan, 22:00etan, behin ilunduta, udako zinema-saioen proiekzioak hasiko dira: animazioko lau film proiektatuko dituzte familia osoari zuzenduak, horietako hiru gaztelaniaz (Pesadillas 2, abuztuaren 5ean, Cómo entrenar a tu dragón 3, abuztuaren 12an, eta Angry birds 2, abuztuaren 26an) eta bat euskaraz (Smallfoot, abuztuaren 19an). Saio horiek Civivox sareak aire zabaleko zinema auzoetara hurbiltzeko asmoz hiriko gune ezberdinetan antolatutako programaren parte dira.
Ostegunetan eta abuztuko azken larunbatean euskarazko musika-taldeen kontzertuen txanda da, ‘Kantu eta Hitza’ programaren barruan. 20:00etan, abuztuaren 13, 20 eta 27an (ostegunak), eszenatokitik pasako dira Estitxu Pinatxo, Tenpora eta Thierry Biscary, eta hilaren 29an, larunbatarekin, Ibil Bedi. Kantu eta Hitza programa, duela urte askotik hona, Erraldoien Txokoan egiten da, udaberrian. Aurten, alarma-egoera dela-eta bertan behera geratu ziren aurreikusitako kultur programazio guztiak, eta horregatik, bada, udan eginen da, beste leku batean, eguraldi ona lagun aire zabalean egin ahal izateko, gauden egoerak eskatzen dituen segurtasun-berme guztiak betez.
‘Iruña Ilunabarrean’ programa O-ko Andre Mariaren plazatik Ezpeletaren jauregira joanen da aurten, hau ere bai osasun-zioak direla-eta. Ostiraletan izanen da, 18:45etan eta 20:00etan, eta bertan lantegiak eta ondoren ikuskizunak eskainiko dira, teknologia, artea eta energia berriztagarriak uztartuz. Programazio hau conCienciArte-rekin elkarlanean garatua da.
Azkenik, Ezpeletaren jauregiko patioak ‘Flamenco On Fire’ jaialdiko bi proposamen ere hartuko ditu. Bi saio izanen dira, flamenkoa txikiei hurbiltzeko, Torombo taldearen eskutik, abuztuaren 29 eta 30ean, 12:30etik aurrera.
‘Dantza zoroan’ zikloa, Jito Alain
Aurtengo udako kultur proposamenetarako hirugarren eszenatokia Jito Alai frontoia dugu, eta bertan ‘Dantza zoroan’ zikloa izanen da, Harresietako Jaialdiaren barnean. Oraingo honetan harresi-txokoetako dantza-ibilbideen eskaintza espazio bakar batera eramanen da, eta horretatik zenbait dantza-konpainia nazional eta internazionalak pasako dira. Abuztuaren 8, 15 eta 22an, 20:30ean, izanen dira emanaldiak, eta, aurreko edizioetan bezala, parkour-erakustaldiekin lotuko dira. Ziklo hau duela 5 urtetik egiten ari da, Carmen Larraz dantzari eta koreografoaren koordinazio-lanari esker.
Ikuskizun eta jardueren agenda osoa
HARRESIETAKO JAIALDIA
Abuztuak 4, asteartea. 22:00
- INAUGURAZIOA
- SUAKAI. ARGIAK, KAMERA, EKIN!
- Musika- eta proiekzio-ikuskizuna
Abuztuak 5, asteazkena. 20:00
- La Banda. Kimera
- Zirkua
Abuztuak 6, osteguna. 20:00
- Circofonic. Tea Time
- Zirkua eta dantza
Abuztuak 11, asteartea. 20:00
- Capicúa. Koselig
- Zirkua
Abuztuak 12, asteazkena. 20:00
- BRODAS BROS. Dance is life
- Hiri-dantza
Abuztuak 13, osteguna. 20:00
- Bucraá Circus. El Gran Final
- Clown-a
Abuztuak 14, ostirala. 22:00
- NUEVEUNO. SUSPENSIÓN
- Zirkua
Abuztuak 18, asteartea. 20:00
- El FEDITO. OYUN
- Zirkua
Abuztuak 19, asteazkena. 20:00
- D CLICK. ISLA
- Zirkua
Abuztuak 20, osteguna. 20:00
- TOOM PAK. RECICLART 2.0
Musika
EZPELETAREN JAUREGIKO PATIOA
Bertsionatuz (astelehenetan, 20:00etan).
- 2020/08/03 KOMANDO FUNK.
- 2020/08/10 CHANGE COVER.
- 2020/08/17 THE MIRRORBALLS.
- 2020/08/24 NAKAMA PLANET.
Kale-arteak (astearteetan, 20:00etan)
- 2020/08/04 ORGANIK. Ameztu konpainia
- 2020/08/11 ROMEO ENMASCARILLADO. Atikus antzerki-taldea
- 2020/08/18 DISTANS. Konpainia: Vol’e temps
- 2020/08/25 ANTIPASTI. Konpainia: El que ma queda de Teatre.
Udako zinema (asteazkenetan, 22:00etan)
- 2020/08/05 PESADILLAS 2.
- 2020/08/12 CÓMO ENTRENAR A TU DRAGÓN 3.
- 2020/08/19 SMALLFOOT (euskaraz).
- 2020/08/26 ANGRY BIRDS 2.
Kantu eta hitza (ostegunetan, 20:00etan)
- 2020/08/13 ESTITXU PINATXO.
- 2020/08/20 TENPORA.
- 2020/08/27 THIERRY BISCARY.
- 2020/08/29 IBIL BEDI. (Larunbata, 20:00etan)
Iruña Ilunabarrean (ostiraletan, 18:45ean, lantegia, eta 20:00etan, ikuskizuna)
- 2020/08/07 LANTEGIA (kometak) + AMICO ON THE BEACH, Amico teatro
- 2020/08/14 LANTEGIA (Zianotipia) + LA MAQUINA Y YO, Circo Davitxi.
- 2020/08/21 LANTEGIA (Fraktala) + JUGANDO CON FUEGO, Circonciencia.
DANTZA ZOROAN (Jito Alai frontoia)
Abuztuak 8, larunbata. 20:30
- Fabian Thomé (Madril). "Moi Je", 2019ko Madrilgo lehiaketaren pieza irabazlea.
- Olatz de Andrés (Bilbo). "Lokke".
- Led Silohuette (Lesaka). "Errata Natural".
Abuztuak 15, larunbata: 20:30
- Kenji Shinohe (Alemania). "K (-A-) O".
- Zukdance (Nafarroa/ Madril). "Jeonmi Park".
- Larrua proiektua (Gasteiz). "Idi Begi".
Abuztuak 22, larunbata: 20:30
- Seung Hwang, (Suedia). "Nightmare"
- 2020ko egoitza artistikoa, La Faktoríarekin elkarlanean: Martín López, Diego Pazo, Lucía Burguete (Iruña/Galizia/Zaragoza). "La Levedad"
- Fabio Liberti (Italia). "Don´t Kiss"