Hamar proposamenek osatu dute 5. Femkultur diziplinarteko jaialdia: emakumeen presentzia bultzatzen du gaur egungo sorkuntza artistikoan

Hamar proposamenek osatu dute 5. Femkultur diziplinarteko jaialdia: emakumeen presentzia bultzatzen du gaur egungo sorkuntza artistikoan
Martxoaren 2tik 16ra, antzerki-emanaldiak, dantza, zinema, lantegiak eta erreferentziazko emakume sortzaileen erakusketak eginen dituzte Iturramako Civivoxean eta Kondestable Civivoxean
femkltur

 

Martxoaren 2tik 16ra iznen da Femkultur diziplinarteko jaialdia: sei artistak hamar proposamen jarriko dituzte ikusgai, emakumeek arte-sorkuntza garaikidean duten presentzia eta arte-sortzaile gisa duten rola aldarrikatzeko. Jaialdiak emakume sortzaileei ematen die ahotsa, bai bertakoei bai nazioartekoei. Arte-proposamenak eta sormen-lantegiak egiten dituzte, eta horien bidez beren lana eta sormen-prozesua erakusten dute, bai eta sorkuntza garaikidean duten esperientziaz hausnartu ere.   
Aurten sei sortzailek hartuko dute parte: Las chicas del barro kolektiboko Irene Fernández Arévalo aktore, sortzaile eta gizarte-langileak eta Xandra Gutiérrez dantzari, orekari eta clownak; Doos kolektiboko Eva Guerrero sortzaile, zuzendari eta pedagogoak; Macarena Recuerda Shepherd arte eszenikoetako, pedagogiako eta ilusionismoko ikertzaileak, Andrea Jaurrieta zuzendari, gidoilari eta ekoizleak eta Txaro Fontalba artista bisual, eskultore eta margolariak.          Lanak Iturramako Civivoxean eta Kondestable Civivoxean jarriko dituzte ikusgai.
Jaialdiaren programari hasiera emateko, Cos(i)ficades antzerki-ikuskizuna eginen dute Las chicas del barro kolektiboko Irene Fernández-Arévalo eta Xandra Gutiérrez antzezle katalanek. Martxoaren 2an (igandea) izanen da, 19:00etan, eta 18 urtetik gorakoendako da, 3 euroren truke. Ikuskizunak buztina, zirkua, dantza, antzerkia, zuzeneko musika eta umorea uztartzen ditu, eta ikusleak gorputzari buruz taburik gabe hitz egin daitekeen unibertso batera eramaten ditu. 
Bi artista horiek bizipenen antzerki-lantegi bat antolatu dute hilaren 3rako (astelehena): Oinak lurrean. Lokatzetatik eta mugimendutik abiatuta kolektiboki berreraikitzea. 17:00etatik 20:00etara eginen dute, Kondestable Civivoxeko areto gotikoan. 18 urtetik gorakoendako da, eta ez da aurreko esperientziarik behar. Gorputzei eta onarpenari buruzko hausnarketa bat da, esplorazio eta sorkuntza kolektiboetatik abiatuta. Lantegia doan da, baina aurrez izena eman behar da.
Martxoaren 5ean (asteazkena), 18:00etatik 20:30era, beste arte-lantegi bat eginen da, Txaro Fontalba artista iruindarraren eskutik. Doako lantegi bat da, ez da aurreko esperientziarik behar, eta 18 urtetik gorakoei dago zuzenduta. Lantegiarekin batera, Klitoria izeneko erakusketa jarriko dute Kondestable Civivoxeko ezkaratzean, martxoaren 1etik 16ra. Lantegia eta erakusketa hartu-emanean daude, eta, horren harira, Fátima Djara Dunia Musso elkartearen fundatzaileak emakumeen mutilazio genitala izanen du hizpide. Praktika artistikotik abiatuta, lantegiak plazerari eta emakumeen askatasunari buruzko hausnarketak bultzatzen ditu, liluragarria eta arriskutsua baita gai horiei buruz hausnartzea.
Txaro Fontalbaren Klitoria erakusketa bertatik bertara ikusteko, Femkultur jaialdiak 18 urtetik gorakoendko doako bisita gidatu bat antolatu du ostiralean: 19:00etan izanen da, eta sarrera librea du, leku guztiak bete arte. Erakusketa emakumeen plazera sinbolizatu eta ospatzeko proiektu esperimental bat da, eta batez ere klitorian jartzen du enfasia: historikoki ikusezina izan den organo bat, sinbolikoki baztertua, eta leku batzuetan mutilatu egiten dutena.

Zinema, dantza, eta mugimendu-lantegia

Andrea Jaurrieta sortzaile, zuzendari, gidoilari eta zinema-ekoizle nafarrak bere azken filma proiektatuko du: Nina filma da, 2024ko Malagako jaialdiko Kritikaren Sariaren irabazlea. Martxoaren 6an izanen da, 18:30ean, Kondestable Civivoxean. Filma western bat da, eta doan ikusten ahal da, aurretik izena emanda. 16 urtetik gorakoendako da, eta filma ikusi eta gero, zuzendari iruindarrak ikusleekin elkartuko da. 
Matxoaren 9an (igandea), 19:00etan, dantza-ikuskizun baten txanda izanen da: Eva Guerrero sortzailearen Tierra de nadie (Inorena ez den lurra); Inorena ez den lurra gorputzen artean jartzen du ikuskizunak. 3 euroan erosten ahal dira sarrerak, eta 18 urtetik gorakoendako da. Bestalde, martxoaren 12an (asteazkena), 18:00etatik 20.00etara, sortzaile horrek berak doako dantza-lantegi bat eskainiko du Kondestable Civivoxean: Gorputzean barna, gorputzaren inguruan. Manipulazioa, artikulazioak eta inprobisazioa. Lantegian mugimenduari buruz duen ikuspegia eta sormen-tresnak partekatzen ditu: manipulazioa, hautemate-lanak, gehigarririk gabeko mugimenduak, artikulazioen mugak, inprobisazioa... 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago lantegia, eta ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea.
2025eko Femkultur jaialdiari amaiera emateko, bi ekitaldi antolatu dituzte martxoaren 15ean (larunbata): goizean, 12:00etatik 13:00etara, Macarena Recuerda Shepherd ikertzaile euskaldunak hizkera berriak landuko ditu: Gorputzaren bidezko ilusionismoari buruzko doako lantegi bat eskainiko du 6 eta 12 urte bitarteko haurrendako, eta aurrez izena eman beharko da bertan parte hartzeko. Lantegian gorputz fikzionatuak eraikitzen dituzte, ilusio bat balitz bezala; izan ere, ohiko gorputzekin alderatuta, neurri eta gorputz-adar desberdinak dituzte. Arratsaldean, 18:30ean, The watching machine (Ikusgailua)  ikuskizunaren txanda izanen da: argiekin eta itzalekin jolasean, ilusioa zer den, antzezpena zer den eta antzerki-konbentzioa zer den ezagutuko du ikusleak. Ikuskizuna adin guztietako ikusleei zuzenduta dago, eta FETEN saria irabazi zuen 2023an. 

Femkultur 2025. Martxoak 2 – 16 Iturrama eta Mendillorriko Civivoxak

  • Klitoria erakusketa: martxoak 1 –16, Kondestable Civivoxeko ezkaratzean.

    •  Erakusketa

    • Artista: Txaro Fontalba 

    • Sarrera doan

  • Abenduak 2, astelehena: 19:00etan, Civivox Iturrama zentroan

    • Cos(i)ficades Antzerkia

    • Artistak: Irene Fernández-Arévalo eta Xandra Gutiérrez. Las chicas del barro (Katalunia)

    • Sarrerak: 3 euro. Aldez aurretik izena eman behar da

    • 18 urtetik gorakoendako jarduera:

  • Abenduak 3, astelehena: 17:00etatik-20.00etara, Kondestable Civivoxean

    • Oinak lurrean. Lokatzetatik et amugimendutik abiatuta kolektiboki berreraikitzea Antzerki-lantegia (ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea)

    • Artistak: Irene Fernández-Arévalo eta Xandra Gutiérrez. Las chicas del barro (Katalunia)

    • Doan, aurretik izena emanda

    • 18 urtetik gorakoendako jarduera

  • Abenduak 5, asteazkena: 18:00etatik 20.30era, Kondestable Civivoxean

    • Bihotzak plazera behar du lehenik  Arte-lantegia (ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea)

    • Artista: Txaro Fontalba

    • Doan, aurretik izena emanda

    • 18 urtetik gorakoendako jarduera

  • Nina: martxoak 6 (osteguna), 18:30ean, Kondestable Civivoxean.

    •  Zineforuma (proiekzioa eta solasaldia)

    • Artista: Andrea Jaurrieta

    • Doan, aurretik izena emanda

    • 16 urtetik gora

  • Abenduak 7, ostirala: 19:00etan, Kondestable Civivoxean:

    • Bisita gidatua Klitoria erakusketara.

    • Artista: Txaro Fontalba

    • Doan. Sarrera librea, leku guztiak bete arte

    • 18 urtetik gorakoendako jarduera

  • Abenduak 9, astelehena: 19:00etan, Iturramako Civivoxean:

    • Inorena ez den lurra Dantza

    • Artista: Eva Guerrero

    • Sarrerak: 3 euro. Aldez aurretik izena emanda

    • 18 urtetik gorakoendako jarduera:

  • Abenduak 12, asteazkena: 18:00etatik 20.00etara, Kondestable Civivoxean:

    • Gorputzean barna, gorputzaren inguruan. Manipulazioa, artikulazioak eta inprobisazioa Dantza-lantegia (ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea)

    • Artista: Eva Guerrero

    • Doan, aurretik izena emanda

    • 18 urtetik gorakoendako jarduera

  • Gorpuztaren bidezko ilusionismoa: martxoak 15 (larunbata), 12:00etatik 13:00etara, Iturramako Civivoxean.

    •  Ilusionismo-lantegia

    • Artista: Macarena Recuerda Shepherd

    • Doan, aurretik izena emanda

    • 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua

  • Maiatzaren 25ean, larunbatarekin, Iturramako Civivoxean.

    • Ikusgailua Hizkera berriak

    • Artista: Macarena Recuerda Shepherd

    • Sarrerak: 3 euro. Aldez aurretik izena emanda

    • 6 urtetik gorakoei zuzendua

¿Te ha sido útil esta página?