Hamar kontzertuk osatzen dute Musika-aretoak kalean zikloa: tokiko musikaren aldeko apustua udako arratsaldeetan, Iruñean, Tuteran, Erronkarin eta Elizondon

Hamar kontzertuk osatzen dute Musika-aretoak kalean zikloa: tokiko musikaren aldeko apustua udako arratsaldeetan, Iruñean, Tuteran, Erronkarin eta Elizondon
Basotxo kaleko agertokian hainbat estilotako zazpi emanaldi eginen dira uztailaren 30etik irailaren 17ra bitarte, eta sarrera librea da
smc

 

Basotxo kalea izanen da berriz ere Musika-aretoak kalean zikloaren agertoki nagusia Iruñean, Iruñeko Udalak Navarra Music Commission / NICDOrekin lankidetzan antolatuta. Kontzertuak asteazkenetan eginen dira, uztailaren 30etik irailaren 17ra bitarte, 20:00etatik aurrera, eta hainbat estilo jorratuko dira, hala nola, rocka, punka, indiea, reggae esperimentala eta heavya.

Programa Maider Beloki Unzu Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zinegotzi ordezkariak eta Fernando Fernández Garayoa Navarra Music Comissioneko koordinatzaileak aurkeztu dute. Aurreko edizioan bezala, Musika-aretoak kalean zikloko programa beste hiru agertokitara hedatuko da, Tutera, Erronkari eta Elizondokoetara hain zuzen, non kontzertu bana eginen baita herri horietako musika aretoekin lankidetzan. 

Zikloak xede du edukiera txikia zein handia duten aretoei babesa ematea, estilo eta jatorri guztietako musikaren alde egiten duten apustuagatik eta musika-talentua sustatzeko eta identifikatzeko duten inplikazioagatik. Aurtengo edizioan honako areto hauek parte hartuko dute: Garazi, Canalla, Geltoki, Txintxarri, Terminal, Krawill eta Zentral, Iruñean; eta La Guarrida, Tuteran, Errota Erronkarin eta Txokoto Elizondon. 

Programaren izenak adierazten duen bezala, aretoetan ateak itxita entzun ohi den musika kalera aterako da orain edozeinek aire zabalean entzuteko. Honako talde hauek parte hartuko dute: Big Member, Tiburona, Kbless, Los Bengala, Black Beltz, Patxa, Chuleria Joder, Exuvia + Chicarela, Aurora Beltrán eta Monte del Oso. Zikloa Tuteran abiatuko da Exuvia + Chicarela taldeen punk rockarekin La Guarridaren eskutik, uztailaren 25ean, ostiralarekin.

Iruñean lehenengo kontzertua uztailaren 30ean eginen da, asteazkenarekin, Big Member taldearen rock musikarekin, Garazi aretoaren eskutik, eta zikloa ixteko, irailaren 17an, asteazkena, Chulería Joder taldeak bere punk rocka eskainiko du Zentralen eskutik.
 

MUSIKA-ARETOAK KALEAN, 2025

IRUÑA

  • Basotxo kalean, 20:00etan

    • Uztailak 30, asteazkena: Big Member, Garaziren eskutik. Rocka

    • Abuztuak 6, asteazkena: Tiburona, Canallaren eskutik. Punka - Indiea

    • Abuztuak 13, asteazkena: Kbless, Geltokiren eskutik. Reggae esperimentala

    • Abuztuak 20, asteazkena: Los Bengala, Txintxarriren eskutik. Rock and Rolla / Indiea

    • Irailak 3, asteazkena: Black Beltz, Terminalen eskutik. Heavya

    • Irailak 10, asteazkena: Patxa, Krawillen eskutik. Heavya

    • Irailak 17, asteazkena: Chulería Joder, Zentralen eskutik. Punk rocka

GAINONTZEKO HERRIETAN

  • Tuteran, 21:00etan

    • Uztailak 25, ostirala. Exuvia + Chicarela, La Guarridaren eskutik. Punk rocka

  • Erronkarin, 20:00etan

    • Abuztuak 8, ostirala: Aurora Beltrán, Errotaren eskutik. Pop Rocka

  • Elizondon, 20:00etan

    • Irailak 6, larunbata: Monte del Oso, Txokotoren eskutik. Power popa.

¿Te ha sido útil esta página?