Hamalau zakur eta berrogei katu adoptatzeko zain, Iruñeko Udalaren Animaliak Hartzeko Zentroan

Hamalau zakur eta berrogei katu adoptatzeko zain, Iruñeko Udalaren Animaliak Hartzeko Zentroan
Animalia bat etxera eraman baino lehen, funtsezkoa da behar dituzten zainketei eta dakarren ardurari buruz kontzientziatzea
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Guztira 54 etxeko animalia daude adoptatzeko zain Iruñeko Udalaren Animaliak Hartzeko Zentroan. Momentu honetan, zentroan hamalau zakur eta berrogei katu daude, eta etxe egoki bat aurkitzeko beharretan.

Gehienek tratu txarrak jasan dituzte edo bazterrean utzi dituzte, beste batzuk galdutakoak dira edo Gizarte Zerbitzuetako esku-hartze batekin erlazionatutako arazoren baten ondoren iritsi dira zentrora. Horrexegatik da garrantzitsua integratuta egonen diren etxe bat aurkitzea, maitasunez gizarte-ingurune batean bizitzeko haz ditzaten.

Etxe baten bila dabiltzan katuen artea daude, esaterako, Flo, Romy eta Risto, urrian, bi hilabete eskasekin bazterrean utziak, eta Silvestre, uztailean utzi zutena bi urte zituelarik. Zakurren artean, berriz, aldi baterako dago zentroan Candy, lau urteko mastina, esanekoa, baina lurraldearen zentzu handia duena eta zakur handiekin ibiltzeko ezagutza eta eskarmentua duen familia behar duena. Linda ere badago, 2015etik zentroan dagoena, eta harrera-familia baten premia handia du lokailu gurutzatuaren haustura dela eta ebakuntza kirurgikoa egin baitzioten. Animaliak Hartzeko Zentroak berariazko webgunea du, eta bertan adoptatzeko zain dauden zakur eta katuen argazkiak eta ezaugarriak ikus daitezke.

Ardura

Iruñeko Udaleko Zoonosi Zerbitzuak etxe bila dabiltzan animalia hauek ezagutzera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, Animaliak Hartzeko Zentroaren jendaurreko ordutegia, astelehenetik larunbatera 12:30etik 13.30era da, jai egunetan izan ezik (urtarrilaren 1a eta 6a). Hala ere, animalia bat ez dela opari bat azpimarratzen du, familiaren bizitzan aldaketa ugari ekartzen duen ardura bat dela. Horretarako, gogorarazten du oinarrizkoa dela behar duten zainketez eta arretaz jabetzea, eta adopzio arduratsu baten alde egiten dute bazterrean utzitako eta tratu txarra jaso duten animalia hauei bigarren aukera bat emateko.

Zentroko animaliaren bat jasotzeko, beharrezkoa da zentroan bertan (Unibertsitateko errepidea, zk.g.-Iruñeko mendebaldeko ingurabidearen zubiaren ondoan) lor daitekeen inprimaki bat betetzea edo zoonosis@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez eskatzea. Albaitariak harremanetan jarriko dira eskatzailearekin edo familia eskatzailearekin animalia eta familiaren arteko bateragarritasun profila osatzeko.

¿Te ha sido útil esta página?