Uztaila iristearekin batera, hainbat udal-zerbitzuk ordutegia aldatuko dute. Arrotxapeko Ingurumen Hezkuntzako Museoa (San Pedroko Monasterio Zaharreko kalea z.g.) itxita egonen da uztail osoan, eta abuztuan irekiko da berriz, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Uztaileko lehen hamabostaldian, Gaztediaren Etxea (Zangoza kalea 16) itxita egonen da, eta 16an irekiko da berriz, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera; genero-arrakala digitalean espezializatutako EMATIC zentroa (Compañía kalea 16) uztailaren 16an, asteartea, irekiko da berriz, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, irailaren 15era arte (egun hori barne).
Emakumeen Etxea soilik jaietan egonen da itxita, uztailaren 6tik 14ra bitarte. Uztailaren 1etik 3ra bitarte, ohiko ordutegia izanen du, 17:00etatik 21:00etara; ostegunean eta ostiralean, berriz, goizez ere irekita egonen da, 10:30etik 13:30era; eta uztailaren 15etik 31ra bitarte, 09:30etik 14:30era egonen da zabalik, astelehenetik larunbatera. Civivox sareko zentro guztiak itxita egonen dira sanferminetan, Kondestable Civivoxa izan ezik: lehenengo bi egunetan itxiko da, baina ondoren, uztailaren 8tik 14ra, ateak zabalduko ditu, Zentzumenen Babeslekua bertan egonen baita 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era; sanferminen inguruko erakusketak, Fiesta: 100 urte eta Beste Sanferminak, 11:00etatik 14:00etara bisitatzen ahalko dira.
Sanferminetan itxita egonen dira, halaber, Harrotu LGTBI kolektiboaren inguruan informazioa emateko eta kolektibo horren parte-hartzea eta eskubideak sustatzeko zerbitzu publikoa (San Gregorio k. 28), Silvia Fernández Viguera Dokumentazio-zentro eta Emakumeen Liburutegia (Emakumeen Etxea) eta Iruñeko Udal Artxiboa (Merkatuko kalea, Udaletxearen atzealdean).
Liburutegi publikoek ere ordutegia aldatuko dute: udan, ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte, 08:30etik 14:30era egonen dira irekita, astelehenetik ostiralera. Sanferminetan, bederatzi udal -liburutegiak (Etxabakoitz, Iturrama, Mendillorri, Arrosadia, San Frantzisko, Sanduzelai, San Pedro, Txantrea eta Yamaguchi) egun hauetan egonen dira itxita: uztailaren 6an (astelehena), 7an (asteartea) eta 8an (asteazkena). Horietatik lau –Arrosadia, San Pedro, Txantrea eta Yamaguchi– uztailaren 9an (osteguna), 10ean (ostirala), 13an (astelehena), 14an (asteartea) irekita egonen dira 09:30etik 14:30era, udako gainerako egunetan baino ordubete beranduago; beste bostak –Etxabakoitz, Iturrama, Mendillorri, San Frantzisko eta Sanduzelai– itxita daude sanferminetan.