Gurutzeko plazako BHIko eta Calasanz ikastetxeko ikasleek, Leyre Urbeltz eta Peio Iglesias artistekin batera, hiri-arteko horma-irudi kolaboratibo bat egin dute Milagrosan

Gurutzeko plazako BHIko eta Calasanz ikastetxeko ikasleek, Leyre Urbeltz eta Peio Iglesias artistekin batera, hiri-arteko horma-irudi kolaboratibo bat egin dute Milagrosan
‘Loregintza Z belaunaldian’ proiektuan parte hartu dutenek Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Egunean aurkeztu dute
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatu du bi ikastetxeetako ikasleek eta tokiko artistek elkarlanean egindako proiektu bat aurkeztuta ‘Loregintza Z belaunaldian’ izeneko horma-irudi bat da, Gurutzeko plazako BHIko DBHko 4. mailako eta Calasanz ikastxeko DBHko 3. mailako 40 ikaslek egina Leyre Urbeltz eta Peio Iglesias artisten zuzendaritzapean. Horma-irudia Taxoare kalearen eta Katalunia etorbidearen elkargunean dagoen biribilgunearen azpiko oinezkoendako plazan dago. 

Aurkezpenean izan dira parte hartu duten eragile guztiak, artistak eta ikastetxeetako ordezkariak barne, 50 metro karratu inguruko azalerako horma-irudiaren sorkuntza-prozesuaren berri eman dutenak. Fernando Sesma Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak ere parte hartu du.

Artelana Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorrak proposatuta sortu da, bigarren urtez jarraian eta berez iaz egindakoaren jarraipen bat da, haren ondoan kokatu baita. ‘Loregintza Z belaunaldian’ izeneko horma-irudia Z belaunaldiak ondorengo belaunaldiei utziko dien legatuaren inguruko gogoetatik sortu da, gaur egungo segurtasunik ezaren eta gatazken testuingurutik abiatuta. Hiri Hezitzaileen Elkarteak iradokita, loreen haziak parekatzen ditu hiriak ematen dituen aukerak eta bakea eta elkarbizitza ona lantzearen garrantziarekin. Parte-hartzaileek etorkizunerako zein hazi landatu nahi duten aukeratu zuten, egindako loreen argazkietan oinarrituta horiek deseraiki zituzten abstrakziora eta poesiara hurbiltzen den hiri-sorta bat irudikatzeko. Hala, posible da askotariko interpretazioak egitea. 

Proiektuko lantegiek 5.787 euroko aurrekontua izan dute eta honako helburu nagusi hauek dituzte: hiria ongizate, elkarbizitza eta gizarte-kohesioaren sortzaile izateko laguntzea, aniztasunaren balioa aintzat hartzen duen herritartasun inklusiboa sortzea, bizigarriagoak diren hiri-testuinguruak sortzea eta hezkuntzako eragileek lankidetza-proiektuetan parte hartzea. Helburu zehatzak berriz, honako hauek dira: artelanekiko gaitasun kritikoa garatzea, iritziak justifikatuz eta elkartrukea errespetatuz; galdera unibertsalei erantzun sortzaileak ematea eta ideiak eta emozioak adieraztea banakako eta taldekako esperimentazioaren bitartez, batez ere collagea, pintura plastikoa eta spraya erabilita. Gainera, prozesua ikus-entzunezko ekoizpen erraz eta intuitiboen bidez dokumentatzen da, banaka zein taldeka, mugikorrerako aplikazioak erabiliz, hala nola, Tik Tok eta Instagram Stories.

Iruña, hiri hezitzailea
Iruñeak Hiri Hezitzaileen Sarean parte hartzen du, zeinak hezkuntza eguneroko bizitzaren ardatz gisa kokatzen baitute. Hiri hezitzaileak, hezkuntza formaleko erakundeekin eta esku-hartze ez-formal eta informalekin, xede du bizitza osoan ikaskuntza, berrikuntza, aberastasun kulturala eta soziala sustatzea, eta biztanleen bizitza seguruagoa eta duinagoa egitea. Aurtengo leloa ‘Hiri Hezitzailea, bakearen eta aukeren hiria’ da.


‘LOREGINTZA Z BELAUNALDIAN’. URRIAK 19TIK AZAROAK 30ERA BITARTEKO PROIEKTUA
•    1. lantegia (bi saio): ikasleei proposatu zitzaien haiek egindako argazkietatik abiatuta, loreak banatutako forma geometrikoetan deseraikitzea, eta horretarako artisten lanen ereduak erakutsita.
•    2. lantegia (saio bat): horma-irudia eginen zuten tokira bisita egin eta ondoren Catalina de Oscáriz arte-eskolan egin zuten lantegia. Bi taldeak batera joan ziren azpitaldeak egin ahal izateko bi ikastetxeetako ikasleak nahastuta.
•    Aurreko lana oinarri hartuta, artistek horma-irudiaren zirriborroa diseinatu zuten.
•    3. lantegia (bi saio): Ikasleek eta artistek elkarrekin horma-irudia eta hausnarketa egitea.
 

¿Te ha sido útil esta página?