Gorriz pintaturiko bi bidegorri-tarte estreinatuko ditu Iruñeak, Sanduzelaiko Juaristi doktorearen eta Txantreako Andre Maria Laguntzakoaren kaleetako igarobide jasangarrietan

Gorriz pintaturiko bi bidegorri-tarte estreinatuko ditu Iruñeak, Sanduzelaiko Juaristi doktorearen eta Txantreako Andre Maria Laguntzakoaren kaleetako igarobide jasangarrietan
Aurreikusitakoarekin bat, bi igarobide jasangarrietako obrak irailaren amaierarako amaituko dira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia


Sanduzelaiko Juaristi doktorearen kaleko eta Txantreako Andre Maria Laguntzakoaren kaleko igarobide jasangarrietan hasi dira itxura hartzen bidegorri bereizi, bi noranzkoko eta gorriz pintatuak, segurtasuna indartzeko neurri gisa eta kontuan hartuta, gainera, txirrindularien kolektiboen eskariak. Bi eremuetan jarraitzen dute berrurbanizazio lanek, eta irailaren amaierarako amaituko direla aurreikusi da.
 

Bi proiektu horietan Iruñeko Udala lanean ari da hiriko bi auzotan bi igarobide jasangarri sortzeko, jarduketa ‘taktiko’ edo ‘leunen’ bidez, inbertsio handirik eskatzen ez dutenak eta azkar egiten direnak. Bi esku-hartzeak kilometro inguru luze duten bi bidetan egin dira; aldaketak egin dira kaleen sekzioan aparkalekuak berrantolatzeko, bi noranzkoko bidegorri bereizia sortzeko eta gune berriak gaitzeko, horietan egonaldirako guneak eta gune berdeak egiteko herritarrek erabili eta disfrutatu ditzaten.
 

Bidegorri gorrien tarteak ia guztiz amaiturik daude, seinaleztapen horizontala eta bertikala baino ez da falta. Obrak guztiz amaitzeko falta dira, horrez gain, hiri-altzariekin eta lorezaintza-lanekin loturiko alderdiak. Jarduketa hauek ‘Go Green Iruña’ estrategiaren barnean sartzen dira; estrategia horrek hiriak klima-aldaketari aurre egiteko garatutako jarduketa guztiak hartzen ditu barne, eta datozen urteetarako jarduketa-ildo berriak zedarritzen ditu, haiek gauzatzeko behar diren baliabideak, adierazleak eta jarraipen- zein kontrol-xedeetarako bitartekoak baloratuz.
 

Lanak Juaristi doktorearen kalean
 

Juaristi doktorearen kalean lanak ekainaren amaieran abiatu ziren. Sanduzelaiko eta Nafarroako etorbideen arteko tartean amaituta dago bidegorria, eta seinaleztapen horizontala eta bertikala baino ez dira falta. Bidegorriaren paralelo doazen ilarako aparkalekuak ere prest daude.
 

Nafarroako etorbidearen eta Sanduzelai kalearen arteko tartean iparraldeko espaloiko aparkalekuak kendu dira, eta esku-hartzearen eremua garbitu da. Orain gainazalaren galtzadaren aldez aurreko petatxu-lanetan ari dira, eta ondoren asfaltatuko da.
 

Obrak Andre Maria Laguntzakoaren kalean
 

Txantreako Andre Maria Laguntzakoaren igarobide jasangarrian ere obretan jarraitzen dute tarte ezberdinetan, eta, aurreikusitakoarekin bat, irailaren amaieran bukatuko dituzte. Gaur egun, hasieran, Aita Adoain eta Imarkoain kaleen artean, kale-sekzio berria finkatu da ilarako aparkalekuekin, bidegorriarekin eta ibilgailu-zirkulaziorako erraiarekin. Hurrengo tartean, Iruñerria kaleraino, galtzadako bi aldeetako aparkalekuak kendu dira eta petatxu-lanei ekin diete, lehenengo slurry-geruza baino lehen. 
 

Bernat Etxepare ikastetxe publikoaren inguruan ere egin da petatxu-lana asfalto-gainazalean zoladuraren lehenengo geruza aplikatu baino lehen, eta Subiza kalearen inguruan hasi dira esku-hartzearen eremua garbitzen, aurreikusitako jarduketei heltzeko. Amaierako tartean, San Kristobal kalerantz, eginak daude hala bidegorria nola aurreikusitako oinezkoendako pasabideak.
 

Aldi berean, edukiontziak lekuz aldatzeko lanak egin dira, bai eta eskualdeko hiri garraioko autobus-geltokiak birplanteatu ere. Halaber, oniritzia eman zaio ‘hidrojardinera’ prototipo bati, eta fabrikatzen hasi dira jarduketa-eremuan jartzeko. Lorezaintza-lanei dagokienez, zehaztu dira zer espezie jarriko diren eta zein dentsitatetan.

¿Te ha sido útil esta página?