Gazteluko plazan kokatutako komun-kamioi batek, sareari lotutako 17 komunek eta 20 komun kimikok indartuko dituzte osasun- eta higiene-instalazioak sanferminetan

Gazteluko plazan kokatutako komun-kamioi batek, sareari lotutako 17 komunek eta 20 komun kimikok indartuko dituzte osasun- eta higiene-instalazioak sanferminetan
Iruñeko Udalak jaietan komunak instalatu, zaindu eta mantentzeko kontratuaren lizitazioa onetsi du
baños

 

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du sanfeminetan hainbat komun-instalazio jarri, zaindu, mantendu eta kentzeko kontratuaren lizitazioa. Aurreikuspenen arabera, komun-kamioi bat instalatuko da Gazteluko plazan eta sareari lotutako 17 komun eta 20 komun kimiko banatuko dira hiriko hainbat lekutan. Kontratuaren lizitazioaren prezioa 130.000 euro da. Komun guztiek instalatuta egon beharko dute uztailaren 4rako.

Komun-kamioiak gutxienez emakumeendako 4 kabina eta gizonendako 2, hainbat pixatoki, haurren aldaleku bat eta desgaitasuna duten pertsonendako egokitutako kabina bat izan beharko ditu. Hiriko hainbat puntutan kokatutako 17 instalazioak bi moduluz osatuta egonen dira, bat emakumeendako eta beste bat gizonendako, zehazki beste zerbait adierazten denetan salbu. Komun-kamioiak eta beste 15 instalazioek (salbuetsita daude Trinitariosekoa –feria-langileendako– eta azienda feriakoa –uztailaren 7rako besterik ez da gaituko–)  langileak izanen dituzte zaintza-, garbiketa- eta mantentze-lanez arduratzeko eta komunak erabiltzeko ezinbestekoak diren eta une oro eskuragarri egon beharko duten produktuez (komuneko papera, eskuetako xaboia) hornitzeko.

Zaintza- eta arreta-ordutegiari dagokionez, komun-kamioiak eta instalatutako 15 komunetatik 14k ordutegi jarraitua izanen dute uztailaren 6ko 08:00etatik uztailaren 15eko 08:00etara. Askatasun plazako instalazioak beste ordutegi bat izanen du, festetako egun guztietan 10:00etatik 22:00etara zabalik egonen baita. Gainera, feria-lekuko instalazioan (Zamargileen zubiaren ondoan) ordutegia zabalduko da, izan ere, uztailaren 5ean 18:00etatik 00:00etara eta uztailaren 15ean 12:00etatik 00:00etara ere zabalik egonen da.

20 komun kimikoen tipologia aldez aurretik definituko dute Iruñeko Udalak eta enpresa adjudikaziodunak. Mantentze teknikoari dagokionez, depositu kimikoa aldatu beharko da, gutxienez, 24 orduan behin, eta hura erabiltzeko ezinbestekoak diren osagarriak garbitu eta hornitu beharko dira. Kabina horietako batzuk emanaldien agertokietan jarriko dira eta arte-konpainiek soilik erabiltzen ahalko dituzte.

Kontratu horretarako proposamenak aurkezteko epea lizitazio-iragarkia Nafarroako Kontratazio atarian argitaratu eta gero hasiko da.

 

Sareari lotutako komun-instalazioen kokapena. 2022ko sanferminak

  • Feria-lekua (Zamargileen zubia)
  • Zezen-plaza (Amaia k.)
  • Labriteko aldapa
  • San Frantzisko plaza
  • Antoniutti (Joan XXIII.aren plaza)
  • Pellejerías zokoa
  • Caldereria
  • Ziudadela kalea
  • Museoko aldapa
  • Taconera parkea
  • O-ko Andre Maria plaza
  • Santa Ana plaza
  • Redín pasealekua
  • Gaztelugibel (Erruki Etxea) Askatasun plaza
  • Trinitarios
  • Azienda-feria (Agustindarren industrialdeko merkataritza-gunearen ondoan)
  • Gazteluko plazako komun-kamioia

 

¿Te ha sido útil esta página?