Gazteluko plazako txistu- eta gaita-dantzaldiak bueltan dira asteartean, irailaren 24ra arte

Gazteluko plazako txistu- eta gaita-dantzaldiak bueltan dira asteartean, irailaren 24ra arte
Txistulariek eta gaiteroek kalejirak, pasodobleak, polkak, zortzikoak eta porrusaldak joko dituzte abuztuan, 19:00etatik 21:00etara



Gazteluko plazako txistu- eta gaita-dantzaldien saioak udako kultur programaziora itzuliko dira asteartean. Kalejirak, pasodobleak, polkak, zortzikoak eta porrusaldak... Askotariko doinuak entzunen dira Gazteluko plazako kioskoan: txistulariek eta gaiteroek interpretatuko dituzte 19:00etatik 21:00etara bitarte, abuztuaren 18an eta 25ean (astearteak) eta 20an eta 27an (ostegunak). 

Irailean dantzaldien ordutegia aldatuko da, egunaren iraupenera egokitzeko: astearte eta ostegunetan izaten jarraituko dute baina abuztuan baino ordu erdi lehenago, 18:30ean, hasiko dira eta 20:30ean amaitu. Ordutegi hori zikloa amaitu arte mantenduko da: irailaren 1, 3, 8, 10, 15, 17, 22 eta 24an.

Dantzaldien programazioa ekainaren 16an abiatu zen, eta San Joan eguneko bezperako saioa bertan behera utzi behar izan zuten erregistratu ziren muturreko tenperaturak zirela eta. Aurten 18 saio antolatu dira, eta oraindik 12 hitzordutan parte hartzeko aukera dago. Jarduera honetan interesa duen pertsona orok parte hartzen ahal du.

Txistu- eta gaita-dantzaldiak 1943tik antolatzen dituzte Iruñean Iruñeko Txistulari Taldeak eta Iruñeko Gaiteroak elkarteak. Kokapena aldatuz joan da urteak aurrera joan ahala eta, besteak beste, Sarasate pasealekuan eta Basotxoan egin izan dira.
 

TXISTU- ETA GAITA-DANTZALDIAK. GAZTELUKO PLAZA
•    Abuztuan:  18an, 20an, 25ean eta 27an, 19:00etatik 21:00etara
•    Irailean: 1ean, 3an, 8an, 10ean, 15ean, 17an, 22an eta 24an, 18:30etik 20:30era
 

 

 

¿Te ha sido útil esta página?