Gazteluko plazako izotz-pistak 14.000 sarrera erregistratu ditu Eguberrietako lehen zatian

Gazteluko plazako izotz-pistak 14.000 sarrera erregistratu ditu Eguberrietako lehen zatian
Hiriko erdigunean patinatzera adoretu direnen artean 12 ikastetxetako ikasle-taldeak daude
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Orain arte 14.000 lagun inguru aritu dira Gazteluko plazako izotz gaineko patinaje-pistan. Gazteluko plazako patinaje-pista aisialdi- eta kirol-proposamen paregabea da Iruñeko Udalaren Eguberrietako programazioaren barruan. Urtarrilaren 6ra arte egonen da irekita, egun hori barne, astelehenetik igandera, 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 22:00etara. Salbuespen gisa, bihar, abenduak 31, 19:00etan itxiko da, eta urtarrilaren 1ean, ostegunarekin, 12:00etan irekiko da.

60 minutuko saioen prezioa 8 eurokoa da, patinen alokairua barne, eta hainbat deskontu daude eskuragarri: familia- eta lan-egoeraren arabera, eta erabiltzaileek desgaitasunen bat badute, prezio osoaren % 25 eta % 100 bitarteko deskontuak eskaintzen dira. Adin guztietarako egokia da jarduera, baina gogorarazi beharra dago eskularruak beharrezkoak direla patinaje-pistan aritzeko. Hala, azaroaren 29an ireki zenetik, 12 ikastetxetako eskola-taldeak aritu dira patinaje-pistan.

390 metro karratuko gune bat da, 27 metro kubiko izotz barne hartuta: guztira 200 lagun aritzen ahal dira batera patinatzen, eta sarreran bankuz osatutako gune bat dago oinetakoak jartzeko. Pista Eguberrietako elementuekin dago apainduta, eta musikaz girotuta dago; halaber, figuren profilez osatutako hondo bat du, “photocall” gisa.

Ez da ezagutza-maila jakin bat behar patinaje-pistan aritzeko, eta gainera, antolamenduko arduradun bat laguntzeko prest egonen da beti, pistaren eta ekipamenduaren erabilera egokia bermatu eta izotza egoera onean dagoela egiaztatzeko. Patinaje-pistan guztira 14 langile ari dira txandaka lanean.


IZOTZ-PISTA GAZTELUKO PLAZA

  • Data: urtarrilaren 6ra arte
  • Ordutegia: 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 22:00etara, 31n eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan 19:00etan itxi eta 12:00etan irekiko baita, hurrenez hurren
  • Prezioa: 8 euro ordu bakoitzeko
  • Deskontuak:
    • Hiru urtetik beherako haurrak: doan (soilik laguntzaileak ordaintzen du)
    • 65 urtetik gorakoak: bi euroko deskontua prezioaren gainean
    • Langabeak: bi euroko deskontua prezioaren gainean
    • 55 urtetik gorako langabeak: hiru euroko deskontua prezioaren gainean
    • Familia ugariak: bi euroko deskontua pertsona bakoitzaren prezioaren gainean
    • Guraso bakarreko familiak: bi euroko deskontua pertsona bakoitzaren prezioaren gainean
    • % 33tik beherako desgaitasuna dutenak: bi euroko deskontua prezioaren gainean
    • % 33tik gorako desgaitasuna dutenak: doan
    • Itsuak: doan
    • Eskola-programak: 2 euroko deskontua prezioaren gainean
    • Gizarte-esparruko elkarteren bateko kideak: 2 euroko deskontua prezioaren gainean
    • 25 pertsona baino gehiagoko taldeak, aurrez hitzordua hartuta: bi euroko deskontua prezioaren gainean
    • Garun-paralisia duten parte-hartzaileak, kolektiboek eta elkarteek antolatutako taldeen barruan: doan
    • Down-en sindromea edo beste desgaitasun kognitibo batzuk dituzten parte-hartzaileak, kolektiboek edo elkarteek antolatutako taldeen barruan: doan
¿Te ha sido útil esta página?