Gayarre antzokian eginen da, edukiera osoarekin, ‘Kutsidazu bidea Ixabel’ euskarazko musikala, 2021eko ikuskizun musikal edo liriko onenaren atalean MAX saria jaso duena

Gayarre antzokian eginen da, edukiera osoarekin, ‘Kutsidazu bidea Ixabel’ euskarazko musikala, 2021eko ikuskizun musikal edo liriko onenaren atalean MAX saria jaso duena
Gaurtik aurrera, azaroak 19, sarrerak txarteldegian eta antzokiaren webgunean eros daitezke

Irudia

Abenduaren 1ean, 20:00etan, Gayarre antzokian ‘Kutsidazu bidea Ixabel’ euskarazko musikala izanen da ikusgai, katramilen komedia-klabean idatzitako istorio bat garatzen duen eta euskararen ikaskuntzan oinarritzen den Joxean Sagastizabalen izen bereko eleberrian oinarritutako libretoarekin.

Lana karteletan jarri da bere lehen antzezpenetik urtebete igaro ondoren, berriz ere Demodé Quartet taldearen eskutik. Ikuskizunak jaso berri du 2021eko ikuskizun musikal edo liriko hoberenaren atalean MAX Antzerki Saria. Komedia musikal hori hamabost bat aldiz taularatu da 2020ko urriaren 20an Arriaga Antzokian estreinatu zenetik. Sagastizabalen eleberria, halaber, 2006an estreinatu zen izen bereko filmaren oinarria izan zen.

Iruñeko Udalak antolatutako emanaldirako sarrerak salgai daude Gayarre antzokiaren txarteldegian eta www.teatrogayarre.com webgunean.

XX. mendeko 70. hamarkadan girotuta dago eta argumentuan batera doaz umorea, maitasuna eta dantzatzeko moduko kantak Juan Martinen istorioa kontatzeko: euskaraz duen maila hobetzeko asmotan baserri batera doan gazte donostiarraren istorioa. Juan Martinek aurre egin beharko die, alde batetik, hizkuntzarekin dituen arazoei eta, bestetik, landa inguruari buruz duen ezagutza faltari eta sortzen dion egonezinari, ingurua musikaren bidez komunikatuko baita berarekin: zuhaitz raperoak, «a Kuppela» abesten duten sagarrak edo behi dantzariak.

 

¿Te ha sido útil esta página?