Gaur goizean Enrique Maya Iruñeko alkatea, Udalbatzako beste kide batzuekin batera, Fernando Redón arkitekto iruindarraren omenezko plaka jartzeko ekitaldira bertaratu da, bere izena daraman pasealekuan. Ekitaldira María Castiella bere alarguna eta Elisa bere alaba bertaratu dira, egun Iruñean bizi diren beste hainbat senideez gain. Fernando Redón Karlos III.aren etorbidean jaio zen 1929. urtean eta 2016an zendu zen.
Erruki Etxearen ondoan dagoen oinezkoendako pasealekuak profesional hori omentzen du, zeina entitate horretako zuzendaritza batzordeko kide izan baitzen. Horrez gain, hirian bere ukitua duten hainbat eraikin utzi zituen, Vianako Printzea Erakundea zuzendu zuen, Kultura Ministerioari aholku eman zion, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Proiektuen irakaslea izan zen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide eta buru izan zen.
Fernando Redónek Alde Zaharreko berrurbanizazioaren hastapenetan lan egin zuen eta Iruñeko eraikin esanguratsuenetako batzuk bere sinadura dute. Adibidez: Felipe Huarteren etxea; Huntzen etxea, Nafarroa Behereko etorbidean; Uharteko dorreak, eta Erroz dorrea. Eta beste batzuek ere bai, hala nola Ultzamako golf-klubak, Elkano errehabilitazio-zentroak, Ubarmin klinikak edo Sevillako 92ko Expoko Nafarroako eraikinak.
Bartzelonako eta Madrilgo goi-mailako eskoletan egin zuen prestakuntza, eta garai hartako arkitekto espainiar garrantzitsuenetako bat izan zen, arkitektura argazkigintzarekin eta pinturarekin uztartu zuena. Eta ondaretzat utzi zituen Nafarroako naturari, arteari eta ondareari buruzko kalitate handiko hainbat argitalpen. Bere lan ibilbideagatik 2004. urtean, Kulturaren Vianako Printzea Saria jaso zuen.
Gaur jarritako plaka arkitektoari egindako omenaldiaren amaiera da. Arkitektoa argazkilari, margolari eta arte-argitalpen editore ere izan zen; izan ere, hiriko kaleei, plazei eta monumentuei izenak jartzeak, pertsonak eta erakundeak ohoratu eta aintzatesteko aukera ematen du, hiriari egiten dioten ekarpenagatik eta garrantzi profesionalagatik.