Gaur hasiko da, 00:00etan, 2019ko txupinazoa nork jaurtiko duen erabakitzeko bozketa, www.iruna.eus webgunearen, 010 telefonoaren eta Civivox sareko zentroetako hautetsontzien bidez

Gaur hasiko da, 00:00etan, 2019ko txupinazoa nork jaurtiko duen erabakitzeko bozketa, www.iruna.eus webgunearen, 010 telefonoaren eta Civivox sareko zentroetako hautetsontzien bidez
La Pamplonesa musika-bandaren eta Luis Sabalza Osasunako lehendakariaren artean da norgehiagoka, jaiei hasiera emateko ohorea nork lortu

Bihartik (asteartea, maiatzak 28) ekainaren 10era (Interneten eta 010 telefonoan) edo ekainaren 9ra (aurrez aurre bozkatuz gero), erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek 2019ko sanferminetako txupinazoa nork jaurtiko duen bozkatzeko aukera edukiko dute. Bi hautagai daude norgehiagokan: La Pamplonesa musika-banda eta Luis Sabalza Osasunako lehendakaria, biak Sanferminetako Mahai Orokorreko elkarteek proposatuta.

Herritarrek digitalki bozkatu ahalko dute www.iruna.eus-ren atarian. Telefonoz ere bozkatu ahalko da, 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta (948 420 100 zenbakira, mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero); eta aurrez aurre, Civivox sareko edozein zentrotan, ohiko ordutegian. Prozesuan, hautesleak bere NANa edo antzeko egiaztagiria adierazi beharko du.

Bozketa hilaren 10ean amaituko da Interneten eta 010ean, 24:00etan eta 19:00etan hurrenez hurren. Civivox sareko zortzi zentroetan aurrez aurre bozkatzea erabakitzen dutenentzat epea ekainaren 9an amaituko da, zentroak ixtearekin batera. Hautagaitza irabazlea ekainaren 11n ezagutaraziko da; eta, oinarriekin bat, berdinketa egonez gero, Alkatetzak txupinazoa bi hautagaiek elkarrekin jaurti dezaten proposatuko du.

Aurten, berriro ere –eta laugarren aldiz jarraian–, herritarrek aukera dute bozketa bidez hautatzeko sanferminei hasiera emango dien pertsona edo elkartea. Iaz 12.213 lagunek bozkatu zuten aurkeztutako lau hautagaitzetako bat, % 89k digitalki bozkatu ere. 2018ko irabazlea, 5.098 boto izan zituena (guztizkoaren % 42), Motxila 21 taldea izan zen, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak proposatua. Nafarroako Down Sindromearen Elkartearen ondoren hauek gelditu ziren: Rastrojo, entzierroetako unaiek egiten duten lana aintzatetsi nahian; Chrysallis Nafarroa, adingabe transexualen familien elkartea; eta Artearen Adiskideak elkartea.

¿Te ha sido útil esta página?