Gaur eguerdian banatu dituzte Iruñeko Gazteendako XXXI. Literatura-lehiaketaren sariak; lehiaketak parte-hartzea bikoiztu du 2020arekin alderatuta

Gaur eguerdian banatu dituzte Iruñeko Gazteendako XXXI. Literatura-lehiaketaren sariak; lehiaketak parte-hartzea bikoiztu du 2020arekin alderatuta
Udalaren lehiaketak 6.000 euro banatu ditu gaztelaniazko eta euskarazko narratibako eta poesiako 35 idazle berriren artean

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

2021 urte ona izan da hiriko literatur-sormen gaztearendako. 247 lan aurkeztu dira lehiaketa horren XXXI. ediziora, eta horren bidez Iruñeko Udalak, urtez urte, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei aukera eman nahi die idatzizko sormenerako duten talentua neurtzeko eta bizitza osorako izan daitekeen zaletasunean esperimentatzeko. Aurkeztutako lanak 2020an baino % 106 gehiago izan dira; izan ere, 2020ko edizioa konfinamenduko murrizketek markatu zuten, baina deialdia mantendu egin zen, modu digitalean, aisialdia sormen-lanera bideratzea bultzatze aldera Udalaren #ZurekinZureEtxean ekimenen barruan.

Hain zuzen ere, pandemiaren kontrako osasun-segurtasuneko neurriak direla-eta, Iruñeko Gazteendako XXXI. Literatura-lehiaketaren 2021eko edizioko sariak banatzeko ekitaldia berezi samarra izan da. Ez da gonbidaturik egon Gaztediaren Etxeko Ekitaldi Aretoan, gaur egungo edukiera mugatua betez. Fernando Sesma Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak eta Fernando Aranguren Hezkuntzako zinegotzi bereziak 35 sari banatu dituzte bigarren hezkuntzako bigarren ziklotik unibertsitatera bitarteko gazteen artean. Sarien zenbatekoa, guztira, 6.150 euro da, eta horri lanak digitalki hedatzeko aukera gehitzen zaio.

Honako hauek izan dira narratiba modalitatean irabazle izan diren lehenengo lauak: gaztelaniaz, Inés de Pablo Gutiérrez, ‘La campana rodó por las escaleras’ lanarekin, eta Phuc Fu Dung Dang, ‘Hasta que vuelva mamá’ lanarekin; euskaraz, Oihane León Ruiz, ‘Erruduna’ lanarekin, eta Ainhoa Salinas Díaz, ‘Flashen Higaduragatik libre izan nahi zuen margolana’ lanarekin. Poesiari dagokionez, sariaren irabazle izan dira Alejandra Osés Redondo ‘El poema más bonito del mundo’ lanarekin, eta Luis Martínez Gómiz ‘Escribir poesía’ lanarekin. Euskaraz, lehenengo postuan saritutako egileak Lorea Guembe Otxotorena (`Hotza`) eta Ainhoa Andueza San Miguel (‘Udaberri isilean’) izan dira.

Lan irabazle guztiak www.letrajoven.com / www.letragaztea.com webguneetan irakurtzen ahalko dira, gazteen literatura-lanen biltegi gisa funtzionatzen duten gune digitaletan, non Udalaren aurreko bi edizioetako lehiaketetan saritutako lanak ere biltzen baitira. Lanak PDF formatuan inprimatu eta deskargatu daitezke, ikasgeletan erabili ahal izateko, adibidez, eta Creative Commos lizentziapean argitaratuta daude, eta horrek lana erabiltzeko aukera ematen du, betiere egilea aitortzen bada, merkaturatzen ez bada eta lan horretatik eratorritako lanik egiten ez bada.

XXXI. edizioaren erradiografia

Azken edizioetan ohikoa denez, egileen adin-tarterik emankorrena 14 eta 16 urte bitartekoa da. Aurkeztutako lanetatik, % 67,2 egile gazteenenak ziren. Ikusten da ere joera argia dagoela kontakizun laburrerako (% 69,6), poesiarekin alderatuta (% 30,3).

Literatura-generoa hautatzeari dagokionez, 2021 honetan, gaztelaniaz 148 narratiba-lan aurkeztu dira: 104, 14 urtetik 16 urtera kategorian, eta 44, 17 urtetik 18 urterakoan; epaimahaiak epaitu behar izan ditu ere 61 poesia-lan, eta horietatik 46, 14 urtetik 16 urtera kategoriari dagozkio, eta 15, 17 urtetik 18 urtera kategoriari.

Kategoria eta adin-tarte horietan bertan, euskaraz 38 lan aurkeztu dira. 24 narratiba-lan, 16, adin-tarte handienean, eta 8, 14 urtetik 16 urtera; eta poesian 14 lan izan dira, 8, gazteenen artean eta 6, 17 urtetik 18 urtera adin-tartean.

Sarituen zerrenda

GAZTELANIA

NARRATIBA

14 urtetik 16 urtera:

 

Izenburua

Egilea

Lehen saria

La campana rodó por las escaleras

Inés de Pablo Gutiérrez

Bigarren saria:

¡Que se abra el telón!

Aimar Armendáriz Iriarte

Hirugarren saria:

El shock de la abadesa Teresa

Ainara Liras Candela

Lehen accesita:

Destino incandescente

Martín Orenes Peñas

Bigarren accesita:

Noche del olvido

Haizea Alonso Noguera

 

17 urtetik 18 urtera:

 

Izenburua

Egilea

Lehen saria

Hasta que vuelva mamá

Phuc Fu Dung Dang

Bigarren saria:

Schiele

Mario Sarría Úriz

Hirugarren saria:

Solve et coagula

Oihane García Rípodas

Lehen accesita:

¡Maricón!

Jon Etxalar Lazkanotegi

Bigarren accesita:

Posdata; no te olvidaré

Leire Cabrero Martínez

 

OLERKIA

14 urtetik 16 urtera:

 

Izenburua

Egilea

Lehen saria

El poema más bonito del mundo

Alejandra Osés Redondo

Bigarren saria:

Al igual que la muerte

Laura Soto Alonso

Hirugarren saria:

Crezco

Leixuri Etxaide Arbizu

Lehen accesita:

Recuerdos de color añejo

Haizea Alonso Noguera

Bigarren accesita:

Oda a la música

Álvaro García Durán

 

17 urtetik 18 urtera:

 

Izenburua

Egilea

Lehen saria

Escribir poesía

Luis Martínez Gómiz

Bigarren saria:

Enciérrame

Elena Esteban Rezusta

Hirugarren saria:

Escribir

Iván Sánchez Marañón

Lehen accesita:

La muerte

Juan Suárez Valdés

Bigarren accesita:

En favor del arte

Miriam Oroz Caballero

 

EUSKARA

NARRATIBA

14 urtetik 16 urtera:

 

Izenburua

Egilea

Lehen saria

Erruduna

Oihane León Ruiz

Bigarren saria:

Andrea

Itsaso Súarez Barquín

Hirugarren saria:

Eman gabe

 

17 urtetik 18 urtera:

 

Izenburua

Egilea

Lehen saria

Flashen Higaduragatik libre izan nahi zuen margolana

Ainhoa Salinas Díaz

Bigarren saria:

Badaezpada

Irantzu Olariaga Zubizarreta

Hirugarren saria:

Hil aurretik amesten dudana

Oihane García Rípodas

Lehen accesita:

Karanbola

Lucia Rodríguez Domeño

 

OLERKIA

14 urtetik 16 urtera:

 

Izenburua

Egilea

Lehen saria

Hotza

Lorea Guembe Otxotorena

Bigarren saria:

Maitasunaren gorrotoa

Miren Yoldi Eceolaza

Hirugarren saria:

Poesia maitasunaren esku

Ana Khadi Loum Yañez

Lehen accesita:

Bizitzaren maite-sua

Marcos Zazuar Peña

 

17 urtetik 18 urtera:

 

Izenburua

Egilea

Lehen saria

Udaberri isilean

Ainhoa Andueza San Miguel

Bigarren saria:

Ezkutuan

Izaro Caballero Gómez

Hirugarren saria:

Orbantxoa

Miren Salvoch Goia

Lehen accesita:

Pandemiarekin arima miatzen

Ane Arreche Latienda

 

 

 

¿Te ha sido útil esta página?