Gaur, astelehenarekin, abiatuko dira Crispín Pintorearen kaleko asfaltatze-lanak, eta asteartean, Iturrama kalekoak, Pio XII.aren etorbidearen eta Fuente del Hierro kalearen artean

Gaur, astelehenarekin, abiatuko dira Crispín Pintorearen kaleko asfaltatze-lanak, eta asteartean, Iturrama kalekoak, Pio XII.aren etorbidearen eta Fuente del Hierro kalearen artean
Errepideko zirkulazioa unean-unean moztu eta Iruñerriko hiri-garraioa desbideratuko dute lanak direla eta
asfaltado iturrama

 

Zoladura-lanak aste honetan abiatuko dituzte hiriko kale batzuetan: zatika eginen dira, ahalik eta eragin gutxien izateko. Gaur, astelehenarekin, Crispín Pintorearen kalean abiatuko dituzte lanak, eta kale horretan lanak bukatu eta gero, asteartean Iturrama kalean arituko dira, Pio XII.aren etorbidearen eta Fuente del Hierro kalearen artean. Asteazkenean, berriz, Fuente del Hierro kaleko zoladura fresatuko dute, hirira sartzeko noranzkoan, Iturrama kaletik Serafín Olave kaleraino: obrak ez du bidegurutzean eraginik izanen, eta ostegunean Antso Azkarraren etorbideraino doan tartean arituko dira lanean. Ostiralean eta datorren asteko astelehenean Fuente del Hierro kalean jarraituko dute lanean, hiritik ateratzeko noranzkoan, Antso Azkarraren etorbidetik Iturrama kaleraino, Serafín Olave kalearekiko bidegurutzea barne.

193.899,09 euroko aurrekontua dute asfaltatze-lanek, eta haien ondorioz, zirkulazioa unea-unean moztuko dute eta Iruñerriko garraioaren ibilbideak desbideratuko dituzte, baina ez dira geltoki berriak sortuko. 7 lanegun izanen dituzte asfaltatze-lanak gauzatzeko, eta beste 8 egun beharko dituzte seinaleak jarri eta gunea egokitzeko. Eremu publikoak birgaitzeko lanetarako 2024-2026 esparru-akordiotik eratorritako kontratuaren barruan eginen dituzte bide-zorua konpondu eta erregularizatzeko lanak, eta 7,2 milioi euroko inbertsioa izanen dute guztira.

Crispín Pintorearen kalea erabat asfaltatuko dute astelehenetik aitzina, eta gune hori aldatzearen ondorioz, oinezkoendako pasabide goratu bat sortuko dute kale horrek eta Basiano Pintorearen kaleak bat egiten duten tokian; hala, dagoeneko oinezkoendako pasabide bat sortu dute gune horretan, baita espaloiak handitu ere, auzoko oinezkoendako bideak hobeki lotu eta irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. Iturrama kalean iparraldeko galtzada-tartean eginen dituzte lanak, Iturrama kaleko biribilgunetik (biribilgunean eraginik izan gabe) Pio XII.aren etorbideko lanei esker eraiki zuten junturaraino.

Eta asteazkenean, Fuente del Hierro kalea asfaltatzeko lanak hasiko dituzte, Iturrama kaleko biribilgunetik Antso Azkarraren etorbideraino (bidegurutzean eraginik izan gabe). Halaber, kale horren eta Serafín Olave kalearen arteko bidegurutzeko oinezkoendako pasabideen espaloiak zabaltzen ari dira, irisgarritasuna hobetu eta oinezkoendako bideak hobeki lotzeko, baita bidegorria handitzeko ere; bestalde, berdegune txiki bat sortuko dute, lur gaineko drainatze-eremu gisa.

¿Te ha sido útil esta página?