Gatazkak kudeatzea, jendaurrean hitz egitea, Canva, Visual thinking edo Zapalduaren antzerkia dira Zentroren eskaintzaren edukiak, herritar guztiei, kolektiboei eta elkarteei zuzenduak

Gatazkak kudeatzea, jendaurrean hitz egitea, Canva, Visual thinking edo Zapalduaren antzerkia dira Zentroren eskaintzaren edukiak, herritar guztiei, kolektiboei eta elkarteei zuzenduak
Iruñeko Udalak gaur ireki du epea 2024ko azken hiruhilekoan Herritarren Partaidetzako aurrez aurreko ikastaroetan izena emateko

cartel cursos participación eus


Gaur hasi da hiru hilean behingo Partaidetzako ikastaroetan behin-behineko izen-ematea egiteko epea; ikastaro horiek batez ere adinekoei, eta, oro har, herritarrei, kolektiboei eta elkarteei zuzenduak dira. Irailetik abendura bitarteko aldirako doako 10 ikastaro ezberdin eskaintzen dira, 2 ordutik 12 ordura bitartekoak, egun bakarrean edo elkarren segidako saioetan egitekoak, baita iraupen luzekoak ere (120 ordu), hilean 12 orduko moduluetan egitekoak, ikasturte osoan zehar.

Ikastaro horietako edozein osorik eginez gero bertaratze-ziurtagiria eskuratuko da. Behin-behineko izen-ematea egiteko online inprimaki bat bete beharko da egin nahi den ikastaro bakoitzeko, eta http://participa.pamplona.es/eu webgunean sartuta egin ahal izanen da.

Ikastaro bakoitzean behin-behineko izen-ematea egiteko epea hura hasi baino bi aste lehenago itxiko da, eta une horretan jakinaraziko zaie pertsona guztiei ikastaroan onartuak izan diren ala ez. Ikastaroren batean eskainitako lekuak baino eskaera gehiago badira, teknikariek ikastaro bakoitzaren berariazko irizpideen arabera hautatuko dituzte parte-hartzaileak, betiere Iruñean erroldatuta daudenei zein Iruñeko gizarte- eta kultura-elkarteetako kideei lehentasuna emanez.

Ikastaroek irailaren 20tik abenduaren 22ra arteko iraupena izanen dute, Zentro Elkarlaneko Gunean (Kale Nagusia 2, 2. sol.) emanen dira eta etengabeko prestakuntzatzat hartuko dira. Aldi honetako gaiak honako hauei buruzkoak dira: boluntariotza eta herritartasun aktiboa; parte hartze sozial antolatua: elkartegintza; herritarren antolakundeen eta erakunde eta sare komunitarioen garapena, hiru irizpide orokor hauek aintzat hartuta: parte hartzeko gizarte-trebetasunak bultzatzea, parte hartzeko trebetasun teknologikoak eta boluntariotza.

Modulutan eskaintzen ez diren ikastaroetako edukien artean honako hauek daude: gatazkak kudeatzea, jendaurrean hitz egiteko teknikak, elkarteen kudeaketa, maketazioa Worden, kartelak, irudiak eta bideoak sortzea Canvan, Visual thinking, Zapalduaren antzerkia eta laguntza emozionala mentoretza sozial gisa. Aurten, talde-jarduna bideratzeko ohiko oinarrizko ikastaroak segida izanen du, urte hauetan eskolaren zutabea izan baita, eta ikasturte honetan berritasun handi bat dakar, oinarrizko ikastaroa gaindituta dutenendako erdiko maila eskainiko baita. Partaidetza Eskolaren zortzi urteko ibilbidean lehen aldiz eskainiko da talde-jarduna bideratzeko erdiko maila.
participa.pamplona.es/eu webgunean eskuratzen ahal da ordutegiei eta edukiei buruzko informazio guztia.

¿Te ha sido útil esta página?