Garbiketa-lanak egiten ari da Iruñeko Udala aste honetan, Arga ibaiaren ibaiertzetako sei gunetan

Garbiketa-lanak egiten ari da Iruñeko Udala aste honetan, Arga ibaiaren ibaiertzetako sei gunetan
12.251 euroko operatiboa da, eta saihestu nahi du ibaiak goraldietan hondakinak herrestan eramatea eta eremu sentikorrak buxatzea
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak garbiketa-lanak hasi ditu aste honetan: pilatutako hondakin organiko eta ez-organikoak kendu dira Arga ibaiak igarotzen dituen sei zubi eta pasabidetan. 12.251 euroko operatiboa da, aurten egiten den hirugarrena. Oraingoan, eremu hauetan eginen dira lanak: Club Natación-en ondoko oinezkoen pasabidean; Santa Engraziako zubiko presan; Oblatas inguruko zubiko zubi-brankan; eta Miluzeko zubian. Arrotxapeko toki hauetan ere eginen dira lanak: Plazaolako tunelera sartzeko zubian, San Pedroko presan eta Cuatro Vientoseko zubiaren eremuan. Helburu hauekin egin dira hondakinak kentzeko lanak: ibaiak goraldietan herrestaka eramaten dituen hondakinen eragina txikiagotzea eta uholdeetan zubiak buxatu daitezen saihestea. Halaber, lanak onuragarriak dira ingurumenerako, bildutako hondakinetako batzuk berriz erabiltzen baitira. 

Zortzi eta hamar pertsona arteko hiru talde arituko dira lanean; aurreikuspenen arabera, lau egunez.  Gainera, beharrezkoa da makina espezializatua erabiltzea, esaterako, garabi-besodun egokitua, dunper artikulatu bat eta edukiontziak garraiatzeko kamioi bat. Astean zehar, operatiboarekin hasi aurretik, prest jarri dira hiru erauzketa-puntuetara sartzeko sarbideak, eta, halaber, oztopatzen duten enborrak ainguratzeko eta goratzeko sistema ezarri da.

Ibai-ibilguetatik kendu eta gero, enbor horiek Miluzeko udal-mintegira bidaliko dira, eta bertan erabakiko da zein erabil daitekeen eta zein ez. Batzuk xehatu eta biomasa gisa erabiltzen dira. Horiek horrela, beroa ekoizteko zentraletara bidaliko dira beste batzuk, bertan inausketa-hondakinak kudeatzeko lehenbiziko probak egiteko. Gainerakoak hondakindegira bidaliko dira, edo, bestela, egituratzaile gisa erabiliko dira egin ohi diren konpostatze-prozesuetan. 

¿Te ha sido útil esta página?