'Gaiteroak’, 1. kartelak, iragarriko ditu 2024 sanferminak, Txupinazoaren ondoren gaiteroak Udaletxe plazara irteten direneko irudi batekin

'Gaiteroak’, 1. kartelak, iragarriko ditu 2024 sanferminak, Txupinazoaren ondoren gaiteroak Udaletxe plazara irteten direneko irudi batekin
Txupinazoaren beste irudi batekin 2009an lehiaketa irabazi zuen Ángel Blanco Egoskozabal euskal diseinatzailearen lanak botoen % 33,3 jaso du
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Sanferminetako lehen uneetako bat izanen da 2024ko jaiak iragarriko duen kartelaren protagonista. Ángel Blanco Egoskozabal euskal diseinatzailearen 'Gaiteroak' kartelak (1. zk.) Txupinazoaren ondoren Udaletxe plazara atera zeneko alaitasuna eta algarak jasotzen ditu, sanferminetako musika tradizionala interpretatzeko, jendetzak inguruan salto egiten duen bitartean. Herri bozketan erregistratutako 10.018 botoen % 33,3 jaso du. 

Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Maider Beloki Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak eta egileak berak jakinarazi dute gaur goizean 2024ko sanferminak iragarriko dituen kartelaren berri. Ez da Ángel Blanco Egoskozabalek une hori bizi duen lehen aldia, 2009an dagoeneko lehiaketa irabazi baitzuen txupinazoa protagonista zuen eta antzeko teknikarekin egindako kartel batekin. Lehiaketa irabazteagatik lanaren nazioko eta nazioarteko oihartzunaz gain, 6.000 euroko saria ere jasoko du. 

Kartelean, jantzien eta zapien zuriak eta gorriak gaiteroen janzkeraren beltzarekin bat egiten du, plazan tarte fisiko eta kromatikoa eginez eta atzealdean Iruñeko Udaletxeko ate nagusia lausotuta dagoela. Egileak berak lehiaketara aurkeztean dokumentazioari atxikitako lanaren deskribapenean, "Sanferminetako une txundigarri" gisa islatzen den unea deskribatu zuen.

Kartel finalisten aurkezpenean, apirilaren 22an, epaimahaiak herri-bozketarako hautatutako hamar lanak deskribatu zituen. Bozketan 1. zenbakia zuen ‘Gaiteroak’ lanari buruz haren “balio piktorikoa” nabarmendu zuen, “faktura tradizionalagoa berreskuratzen duen eta, aldi berean, berritzailea den” lan batean. Kartelak "Udaletxe plazara ateratzen denean, bibrazio, tentsio eta mugimendu handia dagoen une hori jasotzen du”. 

10.000 boto baino gehiago jasota, sistema horrek parte-hartze handiena izan duen bigarren urtea da
Jasotako 10.018 botoak bigarren erregistrorik onena dira 2008an herri-bozketako sistema abian jarri zenetik. 2019an bakarrik izan ziren boto gehiago, zehazki 10.629. Aurten, bozketa-aldiak 15 egun iraun du, eta apirilaren 22tik maiatzaren 6ra arte (astelehena) egin da. Botoen ratioari dagokionez, 2024 da parte hartze gehien izan duen hirugarren urtea, eguneko 667 botorekin batez beste. 2022an, 8.191 boto jaso ziren hamar egunetan (819 boto egunean, batez beste), eta 2019an, berriz, 10.629 boto zenbatu ziren hamabost egunetan (708 boto egunean, batez beste). 

Aurten ere, www.pamplona.es/eu eta www.pamplonaescultura.es/eu udal-webguneak izan dira Iruñean erroldatutako pertsonek beren kartel gogokoenaren bidez bozkatzeko aukeratutako bide nagusiak. Jasotako 10.018 botoetatik % 64,4, hau da 6.455, telematikoki jaso dira. Hiriko zazpi Civivoxetan jarritako hautetsontzietan aurrez aurreko 3.356 boto (% 33,5) jaso dira. Azkenik, 010 telefono bidezko arreta-zerbitzuan 207 boto (% 2,1) jaso ziren. 

‘Gaiteroak’ kartela argi eta garbi gailendu zaie beste bederatzi finalistei, bigarren sailkatuaren boto kopuru bikoitza baino gehiago lortuta. 3.333 boto lortu ditu, boto guztien % 33,3, eta atzetik doa 5. kartela, "Ezpata-Dantza", Andrea Ganuza Santafé iruindarrarena, 1.492 botorekin (% 14,9). Hirugarren postuan Irene Chandía Sarasate iruindarraren ‘Koloreak ateratzen’ 6. kartela geratu da 1.190 botorekin (% 11,9). Era berean, mila boto baino gehiago jaso ditu Martín Lasaga Cortés iruindarraren ‘Ondare enblematikoa’ 2. kartelak, 1.034 botorekin (% 10,3).

Samuel Adebola Akinfenwa Onwusa aragoiarraren ‘Multzoa’ 10. kartelak 890 boto (% 8,9) jaso ditu eta María Lozano Beorlegui nafarraren ‘Jaiaren Doinua’ 3. kartelak 823 (% 8,2). Javier Aristu iruindarraren ‘Adarrak eta zirriparra’ 4. kartelak 671 boto (% 6,7) jaso ditu eta Hèctor Ferñandez Cousiño katalanaren ‘Bizi sanfermina’ 7. kartelak 248 boto (% 2,5). Azkenik, Tadeo Ciáurriz Taberna nafarraren ‘Josemiguelerico’ 8. kartelak 238 boto (% 2,4) lortu ditu eta Álvaro Sesma Telleria iruindarraren ‘Hari eroalea’ 9. kartelak 99 (% 0,9). 

Ohikoa da kartelen lehiaketetan
Ángel Blanco Egoskozabal Errenterian (Gipuzkoa) bizi den donostiarra da eta askotan aurkeztu da kartelen lehiaketetara. Arte Aplikatuetan graduatu zen, Publizitate Marrazketako espezialitatean, Castellóko Escola d'Art i Superior de Disseny eskolan (1990) eta diseinatzaile grafiko eta sortzaile gisa lan egiten du. Bere curriculum zabalari esker hainbat kartel lehiaketa irabazi ditu, hala nola Gazteizko Andre Mari Zuriaren jaietakoa 2019an, Donostiako Aste Nagusikoa 2018an, Donostiako Euskal Jaietakoa 2007an eta 2020an eta Iruneko Sanmartzialetakoa hainbat urtetan.

Iruñean irabazten duen bigarren aldia da, 2009an ‘Gora San Fermín, viva San Fermín’ lanarekin irabazi ondoren. Bitxia bada ere, orduan ere 1. Kartela izan zen herri-bozketan, orduan zortzi finalista bakarrik bazeuden ere. Urtebete lehenago, 2008an, herri-bozketa egin zen lehen urtean, finalista ere izan zen, 1. kartelarekin beste behin. Lan kontzeptualago bat aurkeztu zuen orduan: ‘San Fermín: un punto de encuentro’. 2005ean eta 2006an, epaimahaiak zuzenean kartel irabazlea hautatzen zuenean, lan onenen hautaketekin egiten ziren erakusketen parte izan ziren lanak ere aurkeztu zituen.

Ángel Blanco Egoskozabal jaiak iragartzen dituen kartelaren irabazle izatea errepikatzen duen lehen egilea da, 2008an herri-bozketa ezarri zenetik. 90Ko hamarkadatik Mikel Urmenetak bakarrik irabazi du bi aldiz lehiaketa, 1990ean eta 2004an, Marta Coronadorekin batera aurkeztu zenean. Aurreko hamarkadetan ohikoagoa zen izen eta artista errotuak aukeratzea. Xabier Idoate Iribarren, Javier Cejuela, Fernando Galle, Nicolás Ardanaz eta Martín Baldak, besteak beste, gutxienez Sanferminetako bi kartel egin zituzten. Mendearen hasieran, Juan García de Larak lau kartel egin zituen eta Javier Zigak sei. Pedro Lozano de Sotés da jaiak iragartzeko kartel gehien egin dituena, zazpi 1941 eta 1974 urteen artean, azkena Francis Bartolozzi emaztearekin batera.

Lau urtetan agertu da txupinazoa kartelean
Jaien abiapuntua bada ere, Txupinazoa ez da hainbestetan agertu sanferminak iragartzen dituzten karteletan. 1984an Francisco Bastida Machiñenak txupinazoa konpartsaren, santuaren eta adar batzuen irudiekin batera agertzen zen kartel bat diseinatu zuen. Hogeita bost urte geroago, 2009an, Ángel Blancok berak, berriro nabarmendu zuen bere obran jaien hasiera suziriaren jaurtiketaren unean, zuriz eta gorriz tindatutako konposizioan. 2019an, Edurne Taíntak irabazi zuen lehiaketa, Txupinazoaren osteko poztasuna erakusten zuen irudi batekin. Balkoi batetik hartutako irudia zen, konfetia plazaren gainean erortzen zen bitartean.

Gaiteroak ere ez dira askotan irudikatu jaietako karteletan. Entzierroak, eta azken urteotan, erraldoi eta buruhandien konpartsa erabili dira munduari jaien idiosinkrasia erakusteko kartel gehienetan historian zehar. Gaiteroak txistulariak baino gutxiago agertu izan dira. 1900. eta 1929. urteetan Pueyoren eta Jesús Basiano Martínezen lanetan, gaiteroak jai-giroan agertzen dira, zezen-plazan edo Udaletxe plazan konpartsari laguntzen, hurrenez hurren. Beste lan batzuetan, gaiteroen presentzia testigantzazkoa da, hala nola 1910ekoan, 1918koan eta 1951koan.
 

2024KO SANFERMINETAKO KARTELA HAUTATZEKO HERRI-BOZKETA

Erregistratutako boto baliodunak

  GUZTIRA %
1. 3.333 33,3%
2. 1.034 10,3%
3. 823 8,2%
4. 671  6,7%
5. 1.492 14,9%
6. 1.190 11,9%
7. 248 2,5%
8. 238 2,4%
9. 99 0,9%
10. 890 8,9%
GUZTIRA 10.018 100%


Aurreko herri-bozketak

Urtea 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2022 2023 2024
Emandako botoak 3.474 5.124 6.078 5.682 6.511 10.629 8.191 6.242 10.018
Bozketa-egunak 19 12 12 17 13 15 10 13 15
Botoen batezbestekoa eguneko 182,8 427,0 506,5 334,2 500,8 708,6 819,1 480,1 667,8


2024ko kartel finalistak

  • 1. 2087. plika. Gaiteroak. Angel Blanco Egoskozabal. Errenteria (Gipuzkoa)
  • 2. 2094. plika. Ondare enblematikoa. Martín Lasaga Cortés. Iruña (Nafarroa)
  • 3. 2096. plika. Jaiaren Doinua. María Lozano Beorlegui. Zangoza (Nafarroa)
  • 4. 2118. plika. Adarrak eta zirriparra. Javier Aristu. Iruña (Nafarroa)
  • 5. 2197. plika. Ezpata-Dantza. Andrea Ganuza Santafé. Iruña (Nafarroa)
  • 6. 2260. plika. Koloreak ateratzen. Irene Chandía Sarasate. Iruña (Nafarroa) 
  • 7. 2305. plika. Bizi sanfermina. Hèctor Ferñandez Cousiño. Sabadell (Katalunia)
  • 8. 2435. plika. Josemiguelerico. Tadeo Ciáurriz Taberna. Mutiloa (Nafarroa)
  • 9. 2560. plika. Hari eroalea. Alvaro Sesma Telleria. Iruña (Nafarroa)
  • 10. 2570. plika. Multzoa. Samuel Adebola Akinfenwa Onwusa. Zaragoza (Aragoi)
¿Te ha sido útil esta página?