Gabon eta Urtezahar gauetan eremu urdina 18:00ak arte egonen da martxan, eta ez 20:00 arte, astearte arruntetan ohikoa den bezala

Gabon eta Urtezahar gauetan eremu urdina 18:00ak arte egonen da martxan, eta ez 20:00 arte, astearte arruntetan ohikoa den bezala
Aldaketa horretatik salbuetsita dago RENFEren geltokiko eremua, hango aparkalekuak 24 orduko eta egonaldi luzeko erregulazio berezia baitu


Zona azul

 

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du Gabon eta Urtezahar gauak direla-eta aldaketa bat egitea hiriko aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onetsi du. Abenduaren 24an eta 31n, biak astearteak, eremu urdina 18:00etara arte ordainduko da, eta ez 20:00etara arte, ohikoa den bezala. 

Aldaketatik salbuetsita dago RENFEren geltokiko eremua; izan ere, ohiko ordutegia mantenduko dute, 24 orduko eta egonaldi luzeko aparkalekuen berariazko erregulazioarekin bat eginez. Erregulazio urdin eta berdeko edo gorri eta berdeko eremuetan, behin 18:00etako erregulazio-ordutegia bukatuta, dagokien sektoreko indarreko txartela duten egoiliarrek aparkatzen ahalko dute soilik.

Garabi-zerbitzuko langileek eta garabi-biltegian arreta ematen dutenek normaltasunez lan eginen dute, haien lana ezinbestekoa baita egun horietan eginen diren Olentzeroren kalejirarako eta San Silvestre lasterketarako. 

¿Te ha sido útil esta página?