Farmazialari lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritzeko hautaprobak deitu dira

Farmazialari lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritzeko hautaprobak deitu dira
Bi zerrenda osatuko dira: bata maila baxuagoetan dauden udal-langile finkoentzat, eta bestea herritarrei orori zuzendua

Iruñeko Udalak deialdia onetsi du bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bidez osatzeko, Farmaziako lizentziadun edo gradudun lanpostuan aritze aldera, gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira. Interesdunek otsailaren 18a arte aurkez ditzakete eskabideak. 

Bi zerrenda osatuko dira. Bata B, C edo D mailetan dauden udal-langile finkoei dago zuzenduta, eta bestea herritarrei orori. Betiere Farmazian lizentziaduna edo graduduna izan behar da, enplegu publikoko deialdietan ohikoak diren baldintzak betetzeaz gain.

Hautapen-prozesua batera egingo da eta bi proba edukiko ditu. Lehen proba teorikoa izanen da, eta test erako galderak dituen galdetegi bat idatziz erantzun beharko da. Galderak deialdiaren eranskineko gai-zerrendan agertzen diren gaiei buruzkoak izanen dira; bakoitzari erantzuteko aukera batzuk egongo dira, eta horietako bat izanen da balio duena. Atal honek gehienez ere 30 puntuko kalifikazioa izanen du, eta gutxienez 15 puntu lortu beharko dira proba gainditutzat emateko.

Bigarren proba teoriko-praktikoa izanen da. Bertan, garapen-proba bat edo gehiago egin beharko da, deialdi honen gai-zerrendan agertzen diren gaien ingurukoak. Proba honen kalifikazioa 60 puntukoa izanen da gehienez, eta gainditzeko gutxienez ere 30 puntu lortu beharko dira. 

Kontratatzeko zerrendan, euskararen ezagutzagatik C1 mailako titulua izanda 10 puntu emanen dira, eta B2 mailakoa izanda, 8 puntu.

¿Te ha sido útil esta página?