ivivox zentroen sareak jarraitzen du, beste lauhileko batean, Pablo Sarasate konpositore eta biolin-jotzaile iruindarraren berri ematen. Sarasatearen ondarea zikloan, oraingo honetan, familiendako bi arte-lantegi eta bi kontzertu -Joaquín Maya Musika Eskolako ikasleek emanak- eginen dira, bai eta Museo-aretorako bisita gidatuak ere, martxotik maiatzera.
Lartunbatean, 11:30etik 13:00etara, izanen da familiendako lehenbiziko arte-lantegia, Sarasate bildumagile izenburupean. Ana Rosa Sánchez arte-hezitzaileak emanen du, eta bertan bildumagile-kutxa sortzaile bat eginen dute, Pablo Sarasateren biografia eta biolinen zein beste objekturen bildumak ezagutzera emateko. Bi arte-lantegiak 5 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta haietan haurrak helduek lagunduta egonen dira. Doan da izena ematea, eta lantegia hasi baino 24 ordu lehenago bitarte egin behar da. 16 toki eskaini dira. Bigarren lantegia martxoaren 24an izanen da, 11:30etik 13:00etara hau ere, eta euskaraz izanen da. Sarasateren koadernoa du izenburua, eta bertan bisita gidatu bat eginen da Pablo Sarasate Museo-aretora, konpositore iruindarraren objektuak ezagutzeko, eta horrela, sortu ahal izateko musika-motiboekin eta irudiekin apaindutako koaderno batzuk. Amaia Artica haur-hezitzaileak emanen du saioa.