Ostiralean, abuztuak 16, Alde Zaharreko Zinema-gauak Handia filmaz (2017, Espainia, 114 min) estreinatuko dira; filmatu den jatorrizko hizkuntzan proiektatuko da filma: euskaraz. Handia filma, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendua, ez da 12 urtetik beherakoentzat gomendatzen.
Argumentua, benetako gertaeretan oinarritua, lehen gerra karlistaren ostean abiatzen da Gipuzkoako baserri batean. Gerratik itzulitakoan, Martinek anaia txikia, Joaquín, ohikoa dena baino askoz altuago topatzen du. Martínek eta anaiak, “Altzoko erraldoia” ezizenaz feria-jostetan ikusgai egonen denak, Europan barnako bira hasiko dute orduan, eta beren bizitza betiko aldatuko da.
Filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, eta epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen. Gainera, Goya sarien 32. edizioan filmak 13 izendapen zituen, eta horietatik 10 irabazi zituen; tartean, aktore berri onenari emandako saria dago, Goenkale telesailean parte hartzeagatik oso ezaguna den Eneko Sagardoyrentzat.
Film honetaz amaituko da Zinema-gauak ziklorako aurreikusitako bost asteetan hirugarrena; eta horrelaxe inauguratuko da udal-proiektagailua astelehenetik ostiralera pizten den hiriko 10 eremu publikoetan azkena. Zikloa uztailaren 29an hasi zen, eta abuztuaren 30ean amaituko da. Film guztiak 22:00etatik aitzina dira.
HURRENGO PROIEKZIOA
Abuztuak 16, ostirala
- Pelikula: Handia (2017, Espainia, 114 min). Euskaraz.
- Tokia: San Frantzisko plaza.