Korrikaren 23. edizioa asteburuan iritsiko da Iruñera ,eta auzoetako kaleetan barna ibiliko da euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko. Iruñeko Udalak, udal-talde gehienen babesarekin, kilometro bat erosi zuen, 500.a, eta bertatik igaroko da Korrika larunbatean, 16:12ean, Udaletxe plazatik abiatuta. Udalak udal-taldeak zein herritarrak, oro har, Korrika egitera animatu ditu.
Korrikaren 500. kilometroa Udaletxe plazatik abiatu eta Alde Zaharreko kale hauetatik joanen da: San Domingo kalea, Merkatuko kalea eta Maiatzaren Biaren kalea, Pamplona Catedral hotela, Barquilleros kalea, Casa Ibarrola aterpetxea eta Carmen kalea. Kilometro hori egiteko hiru minutu beharko dira, gutxi gorabehera.
Lasterketa herrikoia Irunen hasi zen ostegunean eta martxoaren 24an, igandearekin, amaituko da Baionan, 2.500 kilometro inguru egin ondoren. Bi urtean behin antolatzen du AEK Helduen Alfabetatze eta Euskalduntze koordinadorak, eta besteak beste, euskararen irakaskuntzan, ikerketan, material didaktikoen argitalpenean, irakasleen berariazko prestakuntzan, euskarazko kultur jarduerak prestatzen eta enpresa eta instituzioendako normalizazio-planak prestatzen egiten du lan.
Udalak bi arrazoirengatik egin du bat lasterketa horrekin: euskara sustatzeko helburuarekin bat egiten duelako eta entitate babesle gisa agertzeak hiriari ekarriko dion publizitate-inpaktuagatik. Aurten ere ibilbidea aplikazio eguneratu baten bidez jarraitzen ahal da, Korrika aplikazioa, eta IOS eta Android sistema eragileetarako eskuragarri dago. Aplikazioaren bidez lekukoaren ibilbidea eta lasterketaren garapena ikusten ahal dira.
XXIII. KORRIKA 2024
Korrika Irunen hasi zen ostegunean eta Baionan amaituko da martxoaren 24an, igandearekin.
- Ibilbidea, guztira: 2.500 kilometro inguru
Korrikak Iruñean eginen duen ibilbidea eta ordutegia:
- Mendillorri (14:19)
- Lezkairu (14:33)
- Mutiloa (14:52)
- Sadar (15:15)
- Milagrosa (15:20)
- Azpilagaña (15:30)
- Iturrama (15:35)
- Zabalgunea (15:57)
- Alde Zaharra (16:01)
- Alde Zaharra, 500. kilometroa (16:12): Udaletxe plaza, San Domingokalea, Merkatuko kalea eta Maiatzaren Biaren kalea, Pamplona Catedral hotela, Barquilleros kalea, Casa Ibarrola aterpetxea eta Carmen kalea
- Beloso (16:38)
- Txantrea (17:14)
- Arrotxapea (17:43)
- Buztintxuri (18:31)
- Sanduzelai (18:36)
- Donibane (18:50)
- Ermitagaña (19:05)
- Etxabakoitz (19:25)