Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak datozen 13 hilabeteetan 136.000 bazkari eta 37.916 afari emanen ditu, Iruñeko Udalaren 819.233 euroko inbertsioarekin

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak datozen 13 hilabeteetan 136.000 bazkari eta 37.916 afari emanen ditu, Iruñeko Udalaren 819.233 euroko inbertsioarekin
Tokiko Gobernu Batzarrak kontratua adjudikatu du, zeinak elikagai hobeagoen, asteko menuen, jasangarritasunaren eta premia-kasuei erantzutearen aldeko apustua egiten baitu

 

 

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onetsi du Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Garapeneko eta Kiroleko Alorraren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileak janariz hornitu eta etxez etxe banatzeko kontratuaren adjudikazioa. Aurreikuspenen arabera, aurtengo azaroaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarte, gehienez 136.000 bazkari eta 37.916 afari emanen dira, 819.233 euroko udal-inbertsioarekin.

Kontratu berri horretan txertatutako berrikuntzen artean honako hauek aurkitzen dira: kalitatea hobetzea elikagaiei buruzko eskakizunak handituz, asteko menua zehaztea eta eguneroko plateraren egitura. Berrikuntzek ere barne hartu dituzte ingurumen-jasangarritasuneko irizpideak txertatzea eta artatu behar diren premia-kasuak tipifikatzea. Aurten, baldintza teknikoen plegua egiteko, Alorra lankidetzan aritu da Udaleko Haur Eskoletako eta CEPAEN Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko dietistekin.

Bazkariak eta afariak ematea Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren osagarria da Erabiltzaileei eskaintzen dizkie haientzat bereziki prestatutako dieta osasungarriak eta jasangarriak; araudi higieniko-sanitarioarekin bat datorren ontziratzea, eta ontziratutako menuak garraiatu eta etxez etxe banatzea. Bi menu mota daude, bat bazkaltzeko eta beste bat afaltzeko. Menuak berotzeko prest daude eta ez dute prestakuntza osagarririk behar.

Adjudikazioak onetsi du bazkari bakoitzaren prezioa 5,02 euro izatea (BEZa kanpo) eta afari bakoitzarena, 1,57 euro (BEZa kanpo). Aurten Udalaren gastua 117.032 euro izanen da, azaroko eta abenduko 19.500 eta 5.416 afariei dagozkienak, eta 2022rako 702.201 euro bideratuko dira, 117.000 bazkari eta 32.500 afarirengatik.

¿Te ha sido útil esta página?