
Etxabakoitzeko Auzo-eztabaidagunea asteartean eginen da, 18:30ean, Erretiratuen elkartean, eta Endika Alonso auzoko zinegotziak parte hartuko du bertan. Eztabaidagunea 18:30ean abituko da eta sarrera librea izanen da, leku guztiak bete arte. Saiora bertara joateko aukera dago, bai eta saioaren garapena streaming bidez jarraitzeko ere www.pamplona.es/eu udalaren webgunearen eta udalaren YouTubeko kanalaren bidez.
Lehen-lehenik, Alonso zinegotziak auzorako ekintzak eta proposamenak aurkeztuko ditu, eta, ondoren, udal-teknikariek intereseko eta/edo gaurkotasuneko proiektuak edo programak azalduko dituzte. Ondoren, parte hartzeko txanda irekiko da, bertaratutakoei hitza eman eta posta elektroniko bidez eta online eginiko kontsultei erantzuteko.
Eztabaidagunea Youtubeko Participa Pamplona kanalaren, Iruñeko Udalaren partaidetzako sare sozialen eta sare orokorren bidez jarraitzen ahalko da, eta #EtxabakoitzekoEztabaidagunea eta #ForoEtxabakoitz traolen bidez egin ahal izanen dira iruzkinak. Online parte hartzeko aukera dago, emanaldiaren kanaleko txataren bidez.
Iruñeko Udalaren Herritarren Partaidetza arautzen duen Erregelamenduaren arabera, Auzo-eztabaidagunea “auzoak parte hartzerako duen organo irekia da, eta auzoko gizarte- eta ekonomia-ehuna osatzen duten kolektibo guztiek, herritar aktiboek eta herritarrek, oro har, parte hartzen dute bertan”.
ETXABAKOITZEKO AUZO-EZTABAIDAGUNEA
- Martxoak 12, asteartea. 18:30 – 20:00. Erretiratuen elkartea (liburutegi publikoko beheko solairua)
- Auzoko zinegotzia: Endika Alonso
- Traolak: #ForoEtxabakoitz eta #EtxabakoitzekoEztabaidagunea.
- Hurrengo Auzo-eztabaidagunea: Arrotxapea, martxoak 19, asteartea. 18:30 – 20:00. Juslarrocha Civivoxa
- Auzoko zinegotzia: Endika Alonso