Etxabakoitz Kirol eta Aisialdi Elkarteak dagoeneko badu ia 1.700 m2-ko atletismoko kirol-pista estalia

Etxabakoitz Kirol eta Aisialdi Elkarteak dagoeneko badu ia 1.700 m2-ko atletismoko kirol-pista estalia
Iruñeko alkateak eta Herritarren Aferen Batzordeak gaur bisitatu dute azpiegitura berria, zeinetan 659.053 euro inbertitu baitira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

Etxabakoitz KAEk gaur estreinatu du instalazioak hobetzen dituen azpiegitura berria Udalaren esku-hartzeari esker. Gaur goizean, Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Herritarren Aferen Batzordeko kideek altetismoko pista estali berria bisitatu dute, zeinak hiriko atletismoko kirol-eskolek klimatologia gora behera entrenatu ahal izatea ahalbidetuko baitu. Pista estalia argiztatuta eta prestatuta dago hastapeneko eta hobekuntzako atletismoa irakasteko nahiz errendimendu handiko entrenamenduak egiteko, 1.687,50 m2-ko azalera erabilgarriarekin.

Estaltzeko lanak Lacunza Hermanos enpresak egin ditu 659.053 euroan, eta lehendik estalkian eta fatxadan partzialki egina zegoen egitura metalikoa baliatu du. Hala, eraikinaren inguratzailea egin da estalkian eta pilotalekutik hurbil dauden fatxada ez estankoetan, non egun lau padel-pista baitaude. Bertan, altzairuzko bi xaflaz osatutako panelak instalatu dira, harri-zuntzezko barne-isolamenduarekin, txapa tolestu mikrozulatuekin eta polikarbonato zelularrarekin, fatxada mota bakoitzak eskatzen duen tratamenduaren arabera.

75 x 22,5 metroko pista zolaberritu da, beraz, orain gainazal sintetikoa du. Horrek energia gehiago xurgatzen du, oinean presio txikiagoa egiten du eta trakzio ezin hobea du. Honako hauek barne hartzen ditu: lasterketarako zuzengunea, hasierako irteerako eremuarekin (2-3 m) eta galgatze eremuarekin (12-16 m); jauzi-korridore bikoitza, bata luzerakoa eta bestea hirukoitzekoa, erortzeko zuloarekin; pertika-jauziko korridorea, erortzeko espazioarekin; gorako jauzia egiteko 18 metrotik gorako bulkada hartzeko korridorea, erortzeko gunearekin eta pisua jaurtitzeko zati batekin.

Azkenik, argiztapenean esku hartzeaz gain, sartzeko kontrol-sistema autonomoa sortu da, ate birakariekin, langilerik behar ez duena. Espazioa Barañaingo eta Ipar Etxabakoitzeko goi-lautadarekin komunikatzen duten maldatik eta hiri-igogailutik mendebaldera dago. Esku-hartzea Andrés Serra Chiófalo arkitektoaren eta Ingeniería INARQ enpresaren proiektuari jarraiki egin da.

¿Te ha sido útil esta página?