Estrategia pertsonal zein emozionalen eta hezkuntza-estrategien inguruan, gurasoei prestakuntza eskainiko dien Gurasotasun positiboko taldeak programaren kontratua esleitu da

Estrategia pertsonal zein emozionalen eta hezkuntza-estrategien inguruan, gurasoei prestakuntza eskainiko dien Gurasotasun positiboko taldeak programaren kontratua esleitu da
Ikastetxe publiko eta itunduetan emanen da, eta 79.453,44 euroko aurrekontua izanen du

Tokiko Gobernu Batzarrak goizean onetsi du ikastetxe publiko eta itunduetan eginen den Gurasotasun positiboko taldeak hezkuntza-programaren kontratuaren esleipena. Prestakuntza gurasoei eskainiko die, estrategia pertsonal zein emozionalen eta hezkuntza-estrategien inguruan, familian elkarbizitza onuragarria lortzeari begira. Agintzari S Gizarte Ekimeneko Koop. enpresari esleitu zaio kontratua, 79.453,44 euroan, eta, horrenbestez, % 20ko beherapena aplikatu zaio 99.316 euro jotzen zuen lizitazio-prezioari. Kontratua urte batez izanen da indarrean, eta eta aukera dago luzatzeko, urtebetez, lautan.

Programaren helburua gurasotasun positiboko taldeak sortzea da, ikastetxe bakoitzeko gurasoek osatuak, prestakuntza-prozesua antolatzeko, elkarrizketa eta partekatutako hausnarketa oinarri dituen guraso-rola ardatz. Gurasoen burujabetzaren alde egin nahi da, segurtasun- eta autoestimu-sentimendua zein jokamoldeak hobetuz, parte-hartzaileen benetako bizipenetatik beraietatik. Taldeak gaztelaniaz zein euskaraz osatu ahalko dira. Enpresa esleipendunak zeregin hauek izanen ditu, besteak beste: parte-hartzaileek aukeratutako gaiak egituratzea; eta familiaren erantzunkidetasuna sustatuko duten zein emakumeen eta gizonen arteko parekotasuna ahalbidetuko duten jarreren garapena bultzatzea. 

Programa honen helburuek bat egiten dute Iruñeko Haur eta Nerabeendako I. Planarenekin zein Nafarroako Komunitatean Familiari, Haurtzaroari eta Nerabezaroari Laguntzeko II. Plan Integralarekin (2017-2023). Halaber, Udalaren Gizarte Zerbitzuen auzo-unitateetako haurtzaroko lantaldeekiko koordinazioa aurreikusten da. 

¿Te ha sido útil esta página?