Espezie exotiko inbaditzaileek dakarten arriskua eta nola arindu, Geltokin urtarrilaren 24ra arte ikusgai egonen den erakusketa baten ardatz

Espezie exotiko inbaditzaileek dakarten arriskua eta nola arindu, Geltokin urtarrilaren 24ra arte ikusgai egonen den erakusketa baten ardatz
Iruñeko Udalaren sentsibilizazio-jarduera hori Runa 2025 proiektuaren parte da eta arazo horren inguruan gogoeta egiteko hiruhileko epea zabaltzen du

foto

 

Urtarrilaren 8tik 24ra bitarte Geltoki espazioan “INBA-EXOTIK! Jende askok Arga ibaiaren ertzetako espezie ezezagunen berri eman dute” erakusketa egonen da ikusgai. Erakusketa ibiltari hori Iruñeko Udalaren dibulgazio-proposamen bat da eta ibai-inguruneari lotutako espezie exotiko inbaditzaile nagusiak ezagutaraztea du xede.

Erakusketak Iruñeko ibai-ekosistemarako kaltegarriak diren espezieei buruzko hainbat azalpen-panel ditu. Hirian, ibaiek garrantzi handia dute bioaniztasun-adierazleetan; izan ere, udal-mugartean hiru ibai daude, eta horiekin batera ibaiertzeko pasealeku jarraitu bat, ibai-parkea. Erakusketa horren antolaketa Runa 2025 proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horrek, hainbat jarduketaren bitartez Iruñeko ibai-inguruneak birnaturalizatuz hiriko ingurumena hobetzea du xede. Runa Erdi Aroan Arga ibaia izendatzeko erabiltzen zuten izena da.

Gunea astelehenetik ostegunera bisitatzen ahalko da 10:00etatik 21:00etara eta asteburuetan ordutegia gauera arte luzatuko da, ostiraletan 10:00etatik 00:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 00:00 egonen baita ikusgai. Gainera, urtarrilaren 10ean eta 17an (asteazkenarekin) 18:00etatik 20:00etara eta urtarrilaren 12an eta 19an (ostiralarekin) 11:00etatik 19:00etara, aretoan ingurumen hezkuntzan aditua den teknikari bat egonen da doako ibilbide komentatua egiteko. Urtarrilaren 13an, larunbatarekin, 11:00etatik 14:00etara, jende orori zuzendutako animazio antzeztu bat egiteko asmoa aurreikusita dago.

INBA-EXOTIK! erakusketa Iruñeko Udalak espezie exotiko inbaditzaileei buruz 2024ko lehen hiruhilekorako programatu duen lehen sentsibilizazio-jarduera da. Horreki batera, urteko lehen hilabeteetan ikastetxeetan lantegi tematikoak egitea, lorezainendako lantegi espezifikoak ingurumen-boluntariotzako jardunaldiak egitea ere aurreikusi da, "Inba-exotik lagun-taldea erreskatean!" ekimenaren bidez.
RUNA 2025 proiektuak 2,7 milioi euro lortu ditu Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodibertsitate Fundazioaren laguntzen deialdian, Europar Batasunak eta Next Generation EU funtsek finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Esparru horretako sentsibilizazio-ekintzak Iruña 2023 Hiri Agendaren konpromisoen barruan daude.

Argibideak eta aholkuak
Espezie exotiko inbaditzaileek hainbat modutan baztertu eta kaltetzen dituzte espezie autoktonoak eta haien ingurunea, eta, horregatik, Udalak ingurune naturalean espezie horiek hedatzearen aurkako borrokan engaiatu nahi ditu herritarrak. Espainian antzemandako 200 espezie exotiko inbaditzaileetatik 40 daude Nafarroan. Horietatik, % 30 landare-espezieak dira eta gainerako % 70a arrainak, narrastiak, ugaztunak eta krustazeoak dira. Gure kasuan, bai ura kutsatzen dutelako, bai kate trofikoa aldatzen dutelako, arazo larriak eragiten dituzte ekosistemetan. Kalkuluen arabera, espezie inbaditzaileak dira munduan desagertzen diren espezieen % 16aren erantzule, eta Europan bakarrik, azken 20 urteetan, 12.000 milioi euroko gastua eragin dute urtean.

Erakusketak zehatz mehatz azaltzen du hori guztia, hiriko ibai-eremua aldatzen duten espezieak zein diren, hori nola egiten duten eta zer ondorio dituen, eta batzuetan, ezjakintasunagatik, herritarrek berek eragiten dutela nabarmentzen du, sustraitzea eta sakabanatzea nekez kontrolatzen ahalko den espezie batzuk ekarriz. Erakusketa modu librean bisitatzen ahal da, baina ingurumen-hezkuntzako langileekin bisita gidatu espezializatuak egitea ere aurreikusida, edukiak interpretatzen laguntzeko eta Geltoki bisitatzen dutenek eskatutako informazioa zabaltzeko.

Edukietan, lorategien osaera erabakitzeko edo maskota erosteko orduan bertako espezieei modu errazean laguntzeko aholkuak ere badaude. Baita kontrol-praktikak mantentzea ere, hala nola bidaietatik espezimenik ez ekartzea edo Inaturalist plataformaren gisako aplikazioak erabiltzea, tokiz kanpo dauden espezie exotiko inbaditzaileak ikusi direla ohartarazteko. 

 

BISITA-ORDUTEGIA ETA IBILBIDE GIDATU ESPEZIALIZATUAK

Ordutegi orokorra. Urtarrilaren 24ra arte

  • Astelehenetik ostegunera 10:00etatik 21:00etara 
  • Ostiraletan, 10:00etatik 00:00etara
  • Larunbatetan, 11:00etatik 00:00etara

Arreta espezializatua

  • Urtarrilak 10, asteazkena: 18:00 – 20:00
  • Urtarrilak 12, ostirala: 11:00 – 13:00
  • Urtarrilak 17, asteazkena: 18:00 – 20:00
  • Urtarrilak 19, ostirala: 11:00 – 13:00

logo

¿Te ha sido útil esta página?