Esparru guztiz ezberdinetako bost emakumeri omenaldi ofiziala egin zaie Emakumeen Nazioarteko Egunean, gizarte-aurrerabidean eta berdintasunaren alde egindako ekarpenagatik

Esparru guztiz ezberdinetako bost emakumeri omenaldi ofiziala egin zaie Emakumeen Nazioarteko Egunean, gizarte-aurrerabidean eta berdintasunaren alde egindako ekarpenagatik
Aurretik Udaletxe Plazan ekitaldi instituzionala egin da eta eguna amaitzeko Udaletxeko fatxada morez argiztatuko da
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak gaur eguerdian, Emakumeen Nazioarteko Egunean, harrera egin die bost emakumeri, zeinek ekarpena egiten baitiote bere lanarekin gizarte-aurrerabideari honako esparru hauetan: ikerketa, osasuna, kirola, justizia eta gizarteratzea. Enrique Maya Iruñeko Alkateak, Udalbatzako zenbait kidek lagunduta, omenaldia egin nahi izan die Cristina Cadenas Sánchez ikertzaileari, Isabel Rubio Rodríguez Kirurgia Onkologikoko Sozietate Europarreko lehen emakume lehendakariari, Maitane Melero Lacasia atletari, María Paz Benito Osés magistratuari eta Maite Quintana Saldise Cáritaseko idazkari orokorrari.


Cristina Cadenas Sánchez Juan de la Ciervako ikerlaria da Osasun Zientzietan, Fisioterapia arloan Tuterako campusean. “Medicines” aldizkariaren ikertzaile gazte onenaren saria jaso du. Isabel Rubio Rodríguez Bular-Patologia Unitateko zuzendaria da, Kirurgia Orokorrean eta Digestio-Aparatuan aditua, eta bere lanak bularreko kirurgia onkologikoan eta bular-patologian eragin du. Kirurgia Onkologikoko Sozietate Europarreko lehen emakume lehendakari hautatua izan da.


Maitane Melero Lacasia atleta, beste kirol merezimendu batzuen artean, Espainiako txapelduna da 3.000 metrotan, zilarrezko domina 5.000 metrotan eta Milian, eta Nafarroako errekorrak ditu atari zabalean, 1.500, 5.000 eta 10.000 metroetan, eta pista estalian, 1.500 eta 3.000 metroetan. Hori guztia nekazaritzako ingeniari gisa egiten duen lanarekin uztartzen du. María Paz Benito Osés magistratua eta Iruñeko epaile dekanoa da. Esparru profesionala eta irakaskuntza uztartzen ditu, Nafarroako Unibertsitatean Zigor Zuzenbideko eskolak emanez. Maite Quintana Saldise Nafarroako Elizbarrutiko Cáritaseko idazkari orokorra da eta bertan hogei urte daramatza lanean. Zuzenbideko, Zuzenbide Kanonikoko eta Teologiako lizentziaduna da, eta Giza Baliabideetako masterduna, eta azken urte honetan, pandemia dela-eta, COVID-19ak Nafarroako familia askorengan eragin dituen ondorio latzak ezagutu ditu.


Ekitaldia Kondestablearen jauregian izan da. Harrera-ekitaldiaren amaieran, Udalak Udaletxeko fatxadaren erreplika bat eman die bakoitzari, ekitaldiaren oroigarri gisa. Hauxe bigarren aldia da Iruñeko Udalak Iruñeko emakumeei omenaldi hau egiten diena. Iaz, harrera-ekitaldira bertaratu ziren Ekaterina Bukareva enpresaria, Celia Pinedo GKEen Koordinakundeko lehendakaria, Palmira Salinero, ONCEko kidea, Eugenia Echarren bere izena daraman kantu-eskolako zuzendari eta kantaria eta Maider Irisarri Osasunako jokalaria.


Bizitzaren jasangarritasuna erdigunean kokatzea eta zaintza-lanei balioa ematea


Harrera baino lehen, 11:30ean, Udaletxe plazan, elkarretaratzea egin da Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara. Bertan, Enrique Maya Iruñeko Alkatea eta Udaletxeko udal taldeen ordezkari diren Udalbatzako beste hainbat kide ere izan dira.


Hain zuzen ere, pasa den osteguneko Osoko Bilkuran gaurko eguna ospatzeko adierazpen instituzional bat onetsi zen. Adierazpen horrek jasotzen du bizitzaren jasangarritasuna politika publikoen erdigunean jartzea, eta lehentasunezko lan-ildo gisa sartzea Udaleko agenda politikoan eta tokiko garapena sustatzen duten ekintzen diseinuan. Halaber, ikusarazi eta balioetsi nahi dira bizitzaren jasangarritasuna ahalbidetzen duten eta nagusiki emakumeek egiten dituzten zaintza-lanak. Azkenik, herritarrak sentsibilizatu nahi dira banaketa justua eta bidezkoa lortzeko, familietan zaintza-lanen erantzunkidetasuna sustatuz, eta aitortu nahi dira mugimendu feministak arlo honetan egindako ekarpenak eta lana.


Ekintza instituzionalei dagokienez, jardunaldiari amaiera emateko, aurten ere, Udaletxeko fatxada morez argiztatuko da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borrokaren identifikatzaile gisa erabiltzen den koloreaz.


Zineforuma eta kontzertu eszenikoa bihar udal-programaren barruan


Udalak martxoaren 8a ospatzeko hainbat jardueraz osatutako antolatu duen programak bihar, martxoaren 9an, jarraituko du, proposamen bikoitzarekin. 18:00etan, Sanduzelaiko Civivoxean, zineforuma izanen da eta bertan ‘Ellas dan el golpe (A League of their Own)’ filma proiektatuko da, María Castejónek koordinatutako ‘Emakume heroiak’ zikloaren barruan. Sarrera librea izanen da, aldez aurretik izena emanda online www.pamplonaescultura.eswebgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre Civivox zentroetan. Filma, drama eta komediaren artean, II. Mundu Gerran kokatzen da, Ipar Amerikako gizonak lubakian borrokatzen ari zirenean, eta beisbola desagertu ez zedin, salbuespenez, liga femeninoa sortu zenean.


Ordu bete beranduago, 19:00etan, hasiko da Nafarroako Antzerki Eskolan, ‘Incorrectas’ kontzertu eszenikoa, musika-ikuskizun bat, non Joli Pascualenak, Leire Celestino piano-jotzailearekin eta Paula Azcona biolontxelo-jotzailearekin batera, musikaren historiara pasatu diren abeslari handi eta ezagunen, hala nola, besteak beste, Janis Joplin, Chavela Vargas, Nina Simone eta Dolly Partonen abestien bertsio original askoak eginen baititu. Ikuskizuna lotzen duten testuek beste begirada bat osatzen dute, XX. eta XXI. mendeko emakume konpositore eta aktoreen bizitza pertsonalaren zein profesionalaren inguruan hain ezagunak ez diren alderdi batzuei buruz; izan ere, haien bizitza eta karreretako uneren batean “ez-zuzenak” izan ziren. Sarrera librea da; horretarako gonbidapena hartu behar da leihatilan, gaurtik aurrera eta kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago arte.


Azkenik, martxoaren 12an amaituko da bideoak aurkezteko epea “emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko Tiktok Lehiaketan”, hainbat udalerrik bultzatutako ekimenean. Helburua da, #Pamplonaporlaigualdad hashtag-aren inguruan, bideoak jasotzea, kontzientziatzeko eta genero-berdintasunaren alde borrokatzeko eta matxismoari aurka egiteko. Parte hartzeko izena emateko formularioa bat bete behar da (eta bertan ere oinarriak kontsultatu daitezke). Lehiaketak bi sari ditu: lehen saria, 200 eurokoa, eta bigarren saria, 100 eurokoa. Bideoen iraupena, gehienez ere, 60 segundokoa izanen da, eta TikTok sare sozialak berak ematen dituen sormen-aukerak erabil daitezke.

¿Te ha sido útil esta página?