Esleitu da garbiketa automatikoko komun berri bat Trinitariosko parkean, eta urtea amaitu baino lehen jarriko da martxan

Esleitu da garbiketa automatikoko komun berri bat Trinitariosko parkean, eta urtea amaitu baino lehen jarriko da martxan
Udalak 90.000 euro inbertitu ditu erabilera bakoitzaren ondoren desinfektatu eta garbitu egiten den komunean

aseo autolimpiable

Tokiko Gobernu Batzarrak Trinitariosko parkean garbiketa automatikoko komunaren hornikuntza- eta instalazio-kontratuaren esleipena onetsi du. Komun berria jarri eta martxan jarriko da urtea amaitu baino lehen. Udal-inbertsioa 90.000 eurokoa izan da, eta honela banatu da: 42.706 euro Aseos Públicos ibéricos, S.L enpresarentzat, lanak egiteagatik, eta 45.000 euro, egin behar diren lanetarako, hau da, argi eta uraren harguneak egitea eta hormigoizko zolataz egokitzea modulua kokatuko den lekua.
 

Hala, Trinitariosko parkea urbanizatu zenetik hara doazen pertsona ugarientzako zerbitzua izanen da, orain arte ez zutena. Eguneko 24 orduetan erabili ahalko da eta Iruñean ezaugarri horiek dituen 27.a izanen da.
 

Trinitariosko komunak eserleku zintzilikaria izanen du, altzairu herdoilezinez egina, eta material horretako estalki etzangarriaz, eta garbiketa, desinfektatze eta lehortze automatikoa egiten du erabili ondoren. Garbiketa puntu desberdinetatik eginen da desinfektatzailea eta desodorantea daukan ur-zurrutez. Konketak ur-hornidura izanen du, saneamendurako hustubideekin. Horrez gain, komunak desgaituendako laguntza-barrak izanen ditu, hala nola, komuneko paper banatzailea, zakarrontzia edo edukiontzi higienikoa eta esekitokia, eta baita aire beroa duen esku-lehorgailua, xaboia dosifikatzeko gailua eta distira-ispilua ere.
 

Komunera sartzeko eta han egoteko sistemak Iruñean dagoeneko abian dauden garbiketa automatikoko beste komunen ezaugarri berdinak izanen ditu. Atea kanpora irekiko da, espaloira, eta itxiko da sarrera automatikoaren bitartez, elektroimanen bidez presentzia antzemanez. Kanpoaldean erabiltzearen egoera-adierazle bat izanen du, eta koloretako argiek zehaztutako hiru posizio zehatz, komuna libre, okupaturik edo ez erabilgarri dagoen adierazteko.
 

Segurtasun-sistemei dagokionez, komunak kabina barruan egotea mugatuko duen sistema bat izanen du, eta baita kanpoaldeko ateko blokeo automatikoa ere, uraren hornidura eteten bada barrutik eskuz desblokeatu ahal izateko. Kanpoaldetik kabinara sartzeko ateak desblokeo-sistema bat ere izanen du, zerbitzu teknikoek izanen duten giltzaren bidez.

¿Te ha sido útil esta página?