Eskuahaldunak-Azken Muga kolektiboaren laurogeita bat eskultura daude ikusgai Ziudadelako Mistoen eraikinean Topaketak 2022 programaren barruan

Eskuahaldunak-Azken Muga kolektiboaren laurogeita bat eskultura daude ikusgai Ziudadelako Mistoen eraikinean Topaketak 2022 programaren barruan
‘Topaketak 2022: Eskultura’ programak sustrai artistikoak eta sormen-prozesuaren zailtasunak islatzen ditu abangoardien lekukoa hartzen duten lanetan
Irudia
Irudia
Irudia
Fitxategi
cartel.pdf1.58 MB

Ziudadelako Mistoen eraikinean egonen da ikusgai gaurtik irailaren 11ra bitarte Eskuahaldunak-Azken Muga eskultore elkartearen ‘Topaketak 2022: Eskultura’ erakusketa, zeinak Iruñean aurkeztuko baitu 81 kideren lanaren hautaketa bat. Erakusketa Topaketak 2022 programaren barruan kokatzen da, 72ko Topaketak deitutakoen berrogeita hamar urte betetzen direnean. Nazioarteko abangoardiako jaialdi horrek protagonismoa eman zien joera esperimental eta minoritarioei, artisten eta ikusleen arteko elkarrekintzaren ikuspegitik.

Ikusgai egonen diren piezen artean artista nafarren hogei bat lan daude eta, batez ere, sormen-prozesuaren aniztasuna islatzen dute. Hainbat teknika eta material ikus daitezke, kolektiboaren ekoizpen berrienean ibilbide luzea egiten dutenak, aurtengo piezekin eta zaharrago batzuekin, 72ko jaialdiaren espiritu abangoardista gogora ekarri eta birsortzeko eta eskulturaren egungo indarra agerian uzteko. Nabarmentzekoa da mota guztietako materialen erabilera, tradizionalenetatik hasita, zura, harria eta burdina, esaterako, beira zuntz eta aluminiora, baita mendiko elurra ere. Heterogeneotasun hori egileen adinean ere ikus daiteke, izan ere, badago sortzaile gazteen lana, hala nola, Irene Zarranzena, eta beteranoagoena ere, Vicente Larrearena kasu, zeinak duela bost hamarkada ‘Egungo euskal artearen’ jatorrizko topaketen erakusketan parte hartu baitzuen Nafarroako Museoan. 

Askotariko belaunaldiek, materialek eta arte-formek beren bilakaera eta azken urteetako arte-ekoizpenaren aberastasuna islatzen dute, bai eta emakumeak pixkanaka sartzen ari direla ere, oraindik gutxiengoa izanik ere etengabe hazten ari baitira. Eskultura topagunea da, espazio komuna, horien sortzaileak bezain askotarikoak diren lanen erroa. Erakusketako obra guztiak jardunean dauden artistenak dira eta artearen alor horretako egungo panorama biltzen dute.
Erakusketa Mistoen Eraikineko lehen solairuan egonen da ikusgai eta Ziudadelako ordutegian bisitatu daiteke, asteartetik larunbatera: 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30etik. Igande eta jaiegunetan soilik goizez bisitatu daiteke, 11:30etik 13:30era, eta astelehenetan itxita egonen da. 

Beste erakusketa batzuk Ziudadelan
Egun, Ziudadelan beste erakusketa batzuk daude ikusgai jaietan egondako geldialdiaren ostean, hala nola, Florencio Alonso artista nafarraren ‘Ibilbide esperimental baten laburpena. 1995-2020’ Mistoen eraikinean ere, baina beheko solairuan; Naroa Armendarizen ‘Tinta txinatarra eta Metabertsoa: K.a. 2500-K.o. 2500’, Bolborategian, eta Patxi Araujoren ‘Ehime Daruma’ instalazioa, Labean.
 

81 ARTELANAK
•    Aitor de Mendizabal. Metamorphose de psyche.     Aluminio eta zur gaineko kobrea. 2006. Arcangues
•    Aitor Ruiz de Egino. Betitxua. Altzairua. 2018. Hernani
•    Alberto Aldaba. De cero. Altzairua, buztina, erretxina. 2018. Iruña
•    Alberto Letamendi. El iluso que mira las estrellas. Brontzea. 2018. Tolosa
•    Alberto Torres Aierdi. Scha. Zura. 2018. Elgoibar
•    Amaia Conde. Asfisia. Akazia-zura. 2022. Bilbo
•    Amparo Lozano. El trabajo nos hará libres. Gresa. 2021. Bilbo
•    Angel Navas. Aralarko San Miguelen txorimaloa. Burdina eta harriak. 2022. Tolosa
•    Anton Mendizabal. Pildain estela. Kobrea, alabastroa. 2000. Oiartzun
•    Ariel Elizondo. El vuelo de la gaviota. Corten altzairua, harria. 2022. Donostia
•    Barbara Camhi. Segmentos de sueños. Beirazko botilak. 2022. Bilbo
•    Carlos Ciriza. El poder del tiempo. Burdina. 2021. Iruña
•    Carlos Purroy. Tensión vertical de tres cuerpos en ángulo. Burdina forjatua eta harria. 2017. Iruña
•    Christiane Giraud. Harpe du vent. Burdina eta zura. 1998. Ustaritze
•    Corne Nuham. Rebirth. Altzairua. 2019. Donostia
•    Cuichan. Espíritu lunar. Aluminioa eta metakrilatoa. 2022. Iruña
•    Efren. Babelia II. Altzairu pigmentua. 2012. Bilbo
•    Eskerri. Azken zuhaitza. Zementua, brontzea eta beruna. 2015. Bilbo
•    Eugenia Maraval. Punto de vista. Brontzea. 2021. Bilbo
•    Faustino Aizkorbe. Izenbururik gabe. Altzairua. 2017. Iruña
•    Félix Alanga. Bigarren atsedena. Zura. 2017. Gasteiz
•    Félix Lizarraga. Dantza. Corten altzairua. 2022. Lizoain
•    Fertxu Martinez. Dradom. Corten altzairua. 2019. San Fuentes
•    Fito Cuevas. Fantasía onírica. Brontzea. 2021. Bilbo
•    Gerardo Armesto. Menos uno/II. Zura. 2018. Gasteiz
•    Germán de los Ríos. Hambre. Harria eta altzairua. 2022. Bilbo
•    Guillermo Olmo. Gardetasuna. Zinka. 2021. La Arboleda
•    If. Basajaundere V. Eukaliptoa, burdina, larrua, oihala, zurdea.     2020.    Ustaritze
•    Iker Sanz. Ditux. Haritza. 2022. Laukiz
•    Imanol Marrodán. Nieve de la cima del Amboto. Elur aldagaiak. 2019. Gasteiz
•    Iñaki Olazabal. Izenbururik gabe. Zinka. 2020. Zumaia.
•    Iñaki Ormaechea.    iio-159ª. Altzairu herdoilgaitza eta poliuretanoa. 2019. Martzilla
•    Iñaki Ruiz de Eguino. Pulso de la luz. Altzairua. 2011. Hondarribia
•    Iñigo Aristegi. La lectura del vacío. Brontzea. 2021. Donostia
•    Iñigo Arregi. Izenbururik gabe. Zur margotua. 2021. Arrasate.
•    Iñigo Manterola. Paseos por el soporte. Corten altzairua. 2019. Zarautz.
•    Irene Zarranz. Hopiemakumea hustuz bete seriea. Ohial eta zur gaineko igeltsu-iztukua.    2010. Iruña
•    Javier Perez Fabo. Composición espacial. Altzairua. 2021. Otxobi
•    Javier Santurtun. Pentaedro blanco. Altzairu lakatua. 2009. Barakaldo
•    Jesús Lizaso. Deskribapenik gabe. 2006. Basauri
•    Jokin Arman. Primer ciclo de la vida. Brontzea. 2012. Bera.
•    Jon Iñaki Ormazabal. Txotx. Harria, zura. 2022. Villabona
•    Jose Cos. Ahí va un nuevo parado. Gaztainondo-zura eta hareharria. 2005. Gasteiz
•    Jose Luis Gonzalez Pazos. Raíces de la tierra.    2004. Santurtzi
•    Jose Ramon Anda. Ikusmira II. Brontzea. 1995. Bakaiku
•    Joseba Galarza. Izenbururik gabe. Zura, burdina. 2021. Bilbo
•    Josi Alonso. Paseando por la ría. Haritza eta altzairu forjatua. 2017. Bakio
•    Juan Chillida. Menhir. Alanbre galvanizatua. 2022. Donostia
•    Julian Lizarraga. Ritmo hasta los huesos. Hezurra, zura, marmola. 2022. Lizoain
•    Koke Ardaiz. Garai berriak. Zur polikromatua. 2021. Gares
•    Koldobika Jauregi. Estudio para torso. Haritza. 2005. Alkiza
•    Lesagibe. Berria. Haritza. 2020. Beintza-Labaien
•    Luis Beguiristain. Ida y pingala. Gereziondoa, haritza, akazia. 2022. Lekunberri
•    Luis Morea. Centro de energía y casa. Burdina eta harriak. 2007.    Uharte
•    Luisa Aldaburu. Basoa. Papera, zementua, igeltsua, zura eta pintura. 2021. Lekunberri
•    Maite Canto. Horizon. Zuntz-haria eta erretxina ekologikoa. 2018. Iruña
•    Mariemi Otaola. Refugio II. Corten altzairua. 2021. Bilbo
•    Marijose Lacadena. El ciclón interior. Zura, goma-aparra eta tula. 2012. Donostia
•    Marijose Recalde.    Adelaida. Mistoa. 2020. Eraul
•    Maximilian Pelzmann. Pre columbian. Poliespana, beira-zuntza, pintura. 2017. Hondarribia
•    Michel Ruiz. Herida. Haritza. 2022. Bilbo
•    Mikel Lertxundi. Izenburu Gabe. Harria, burdina eta zura. 2021. Berriatua
•    Olatz Pereda. Cubed. Portzelana, erregogorra eta pinu-zura. 2017. Alonsotegi
•    Pablo Juarros. Serie un jardín para Marte. Burdinazko xafla. 2021. Izko
•    Pablo Zuriarrain. Lotura. Zura. 2022. Oiartzun
•    Paco San Miguel. Izenbururik gabe. Elizondoko kareharri gorria. 2019. Agurain
•    Paul Montague. Orange oasis. Altzairua. 2012. Biloria
•    Peio Iraizoz. Eguzkilore. Artaxoako hareharriz. 2000. Iruña
•    Rafa Cantera. Platera. Erregogorra, engobea eta kanthala. 1996. Barakaldo
•    Ramon Arias. Akelarre. Olibondo-egurra. 2021. Bilbo
•    Ramon Balerdi. Hacia lo divino. Zura, buztina, burdina. 2021. Villabona
•    Ramon Roteta. Seducción. Harria. 2009. Donostia
•    Ramon Ruiz Cabestany. Presunto expolio. Keramika, zura, kristala.    2022. Iribas
•    Regis Pochelu. Zortzigarren probintzia. Larruneko harria. 2016. Hazparne
•    Ricardo Ugarte. Proa de San Pedro. Burdina. 2018. Lasarte
•    Roscubas. Totem. Kontratxapatua eta akrilikoa. 2021. Bilbo
•    Susan Bart. In-a-con-fluir. Ezkia, amarantoa, haritza, madariondoa. 2021. Bilbo
•    Txemi Novoa. Hito. Burdina. 2012. Ortuella
•    Uxue Lasa.    L-ur azpian. Eskaiola eta pintura. 2022. Villabona
•    Vicente Larrea. Navona. Brontzea. 2005. Getxo
•    Virginia Bosch. Futuro ancestral. Portzelana hotza eta gres naturala.    2021. Muez
 

¿Te ha sido útil esta página?