Erritmo onean doaz Txantrea Hegoaldean Ezkaba kalea –Jesuitinas eta Irabia ikastetxeen artean– urbanizatzeko lanak, eta 2023ko martxorako amaituta egotea espero da

Erritmo onean doaz Txantrea Hegoaldean Ezkaba kalea –Jesuitinas eta Irabia ikastetxeen artean– urbanizatzeko lanak, eta 2023ko martxorako amaituta egotea espero da
Hirigintza Gerentziak bigarren faseko lanak bisitatu ditu; horien bidez trazadura berri aldera emanen diete irteera Mendigorria, Etxalar eta Kaseda kaleei
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Hirigintza Gerentziak bigarren faseko urbanizazio-lanak bisitatu ditu Txantrea Hegoaldean, gaur goizean. Joan den maiatzaren 11n abiatu ziren lan horiek, lanen lehen faseko komunikazio-ardatza Ezkaba kalearekin osatze aldera. 2023ko martxorako amaituta egotea espero da. 1,3 km-tik gorako komunikazio-ardatz berria Magdalena kalearen (Irubide institutu inguruan) eta Irabia ikastetxearen artetik doa, eta bigarren faseari dagokion tarte honek Ezkaba kaleko trazadura berrirantz emanen die irteera Mendigorria, Etxalar eta Kaseda kaleei. 

Bigarren faseko lan horien xedea da forma ematea urbanizazioaren mugan dagoen parkearen ipar ertzeko pasealekuari eta aipatu pasealekuan dauden egonlekuei, jolasguneei eta ureztatze-sistema duten berdeguneei. Instalazioei dagokienez, eremu horretan argiteria, drainatzea eta ureztatzea jarriko dira. Era berean, obren ondorioz zuzkidura-erabilerarako gune bat sortuko da erdian, eta behin-behinean aparkaleku gisa egokituko da. Argiztapena LED teknologia erabiliz eginen da, eta argi-puntu berriek argiztapen adimenduneko sistemak edukitzen ahalko dituzte etorkizunean. Obra-kontratuak aurreikusten du, halaber, eserlekuak, iturriak, paperontziak edo seinaleak jartzea, hiri-altzarien beste elementu batzuen artean.

Bideei dagokienez, proiektuak 7 kaletan aurreikusten ditu lanak. Biderik luzeena (1.337 metro), Ezkaba kalea luzatzeko izanen da. Horrez gain, 53-133 metro bitarteko luzera izanen dute, Cascante, Mendigorria, Zúñiga, Etxarri-Aranatz eta Cintruénigo kaleak luzatzeko bideek. Urbanizazio-lanek barne hartzen dute galtzadak asfaltatzea, espaloiak sortzea eta aparkalekuen seinaleak marraztea, baterian edo lerroan, kalearen arabera. Halaber, bide nagusian eta bigarren mailako bide batzuetan, bidegorria jarriko da. Eraikuntza-enpresaren lehentasuna, une honetan, espaloien, galtzaden eta bidegorrien zoladurak amaitzea da. 

Urbanizazioaren bigarren faseko esku-hartzea amaitu ondoren, lehen faseko lurzatien barruko plazak bakarrik geratuko dira egiteke, eta horiekin batera, garajetarako sotoen gaineko espazioen urbanizazioa.

Laneratze-enpresak

Magdalenako S-1 errepideko ARS-1 unitatea –Txantrea Hegoaldea izenez ezagutua– urbanizatzeko obrak Excavaciones Fermín Osés SL enpresari esleitu zitzaizkion martxoaren 23an, 2,25 milioi euroren truke, eta obraren zuzendaritza Cima Ingenieros SLUri eta Sergio Murillo Saldíasi eman zitzaien, 80.388 euroan, BEZik gabe. Lehen zenbatekotik 383.880 euro Bizinavar eta SIFU gizarteratze-enpresek egingo dituzten lanei dagozkie. 

¿Te ha sido útil esta página?