Errekoleten plazako eta Vázquez de Mellako osasun-arretarako puntuetan 179 pertsona artatu dituzte sanferminetan

Errekoleten plazako eta Vázquez de Mellako osasun-arretarako puntuetan 179 pertsona artatu dituzte sanferminetan
Joerak beherakoa izaten jarraitzen du hala ebasketa-kopuruan nola salaketa-kopuruan, oro har

foto

Errekoleten plazako osasun-arretarako postu berriak eta Vázquez de Mella ikastetxe publikoko ohikoak (Koktelera) festetan 179 arta egin dituzte guztira orain arte, eta horietatik % 41,3k artatutako pertsona osasun-zentroetara eraman behar izan dituzte. Gurutze Gorriak kudeatzen dituen Lehen Arretako Unitate (UPA) horiek sanferminetan jende asko biltzen den egunetan ospitalez kanpoko larrialdiak laguntzea eta arintzea dute helburu.  

Errekoleten plazako puntua aurtengo osasun-dispositiboko berritasunetako bat izan da. Uztailaren 6an ireki zenetik 94 pertsona artatu ditu, eta horietatik 36 beste osasun baliabide batzuetara eraman behar izan dituzte. Errekoletaseko UPAren ordutegia festen azken bi egunetan arratsaldeko 14:00etatik goizeko 06:00ak arte da. 

Bestalde, Kokteleran 85 pertsonari eman zaie arreta, eta horietatik 38 ospitaleetara edo osasun-etxeetara eraman behar izan dituzte. Erriberri kaleko puntu horrek etenik gabe ematen du osasun-arreta, uztailaren 15eko 09:00ak arte, jaiak amaitu ondoren. 

Atxilotu bat aurreko egunetan salatutako sexu-eraso batengatik
Polizia-kidegoek azken 24 orduetan gizon bat atxilotu dute aurreko egunetan salatutako sexu-eraso baten balizko egilea delakoan. Gainera, polizia desberdinek bateratutako datuetan, atzo, ostiralarekin, gertatutako sexu-eraso batengatik jarritako salaketa bat egon dela baieztatu da.

Festetan sexu-erasoak ekiditeko Iruñeko Udalak eta beste entitate eta kolektibo batzuek egiten duten prebentzio-lanarekin batera, polizia azkar eta eraginkortasunez jarduten ari da. Orain arteko jai egun hauetan salatutako erasoen balizko egile gehienak identifikatu eta atxilotu dituzte. 

Gazteluko plazan dagoen ‘Eraso sexistarik gabe, Iruña aske’ kanpainari buruzko argibide-gunean sentsibilizazio-lanarekin eta material banaketarekin aurrera jarraitzen dute. Ostiralean beste 1.133 pertsona artatu zituen, beraz festa guztietan zehar 12.400 arta baino gehiago egin dira.

Salaketak % 22 gutxiago izan ziren atzo  
Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean uztailaren 12ko (ostirala) datuen berri izan du. Jarritako salaketa kopuruak behera egiten jarraitzen du. Azken 24 orduetan 117 salaketa erregistratu dituzte polizia-kidegoek, iazko festetako egun berean baino % 22 gutxiago, orduan 150 jaso baitzituzten. 

Berriz ere, salaketen erdiak ebasketekin zerikusia du, 59 izan dira, 2023ko uztailaren 12an salatu ziren 98 ebasketen baino kopuru askoz txikiagoa. Ostiralean batez ere, indarrez eta indarkeriaz egindako lapurretengatik jarritako salaketa kopuruak gora egin duela detektatu da. 3 eta 7 izan dira, hurrenez hurren, eta iaz apenas bi erregistratu ziren.

Udaltzaingoak, Foruzaingoak, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak hogei pertsona atxilotu dituzte balizko hainbat delitugatik, horien artean aurreko egunetan salatutako sexu-eraso baten balizko egilea eta bi pertsona indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurretengatik.

¿Te ha sido útil esta página?