San José udal-hilerrian 2.048 hileta-zerbitzu eman dira guztira aurten, urtarriletik irailera. Horietatik guztietatik % 77,9 errausketak izan dira, Iruñeko Udalak bildu dituen azken datu estatistikoen arabera. Kopurutan, 1.596 izan dira errausketak, eta 452 ehorzketak. Azken horietatik, 278 nitxoetan egin dira, 144 panteoitan eta 30 lurrean.
Irailaren 30era arte bildutako datuek aditzera ematen dutenez, zertxobait egin du behera zerbitzu kopuruak, 2018ko aldi horretan emandako zerbitzuak 2.106 izan baitziren. Alderaketa eginez gero, nitxoetan egindako ehorzketetan dago alderik nabarmenena. Orduan 331 izan ziren, eta ekitaldi honetan 278 dira gaur gaurkoz (53 gutxiago), hots, aurten emandako hileta-zerbitzu guztien % 13,5.
2017an izandako geldialdi txikiaren ostean, errausketen eskariak gora jarraitzen du, ehorzketen kalterako. Hori horrela, 2006an hileta-zerbitzuen erdira ozta-ozta iristen zirenak –1.975 zerbitzuetatik 969 ziren errausketak– % 80 dira orain, errausketen kopurua bikoiztu den honetan. Egun, hilerrian bi errausketa-labe daude, eta bertan hamar zerbitzu bitarte egin daitezke eguneko.
Kanposantuaren 128.000 metro koadroetan tokia dago lurreko 4.000 ehorztokirako eta 4.000 panteoirako, 1.800 kolunbariorako eta 800 errauts-kolunbariorako, eta, horrez gain, 16.500 nitxo inguru daude. Gaur egun 3.700 bat nitxo (% 22,4) eta 70 kolunbario (% 2,7) hutsik daude.
Azaroaren 2ra arte –Domu Santuen Egunaren biharamunera arte–, hilerria 08:00etatik 19:00etara egonen da zabalik. Azaroaren 3tik aurrera eta martxoaren 31ra arte apur bat laburtuko da ordutegia, 08:00etatik 18:00etara irekiko baita. Edozein kasutan, bertatik azken orduan irten nahi izanez gero ate nagusia erabili beharko da, gainerakoak ordu erdi lehenago ixten dira eta. Bulego-ordutegia berdina da urte osoan zehar: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.
Iruñeko hilerriko datuak
|
|
Errausketak |
Nitxoak |
Panteoiak |
Hobiak, lurrean |
Guztira |
|
2006 |
969 |
739 |
229 |
38 |
1.975 |
|
2007 |
1.181 |
695 |
244 |
35 |
2.155 |
|
2008 |
1.263 |
632 |
221 |
37 |
2.153 |
|
2009 |
1.346 |
622 |
245 |
30 |
2.244 |
|
2010 |
1.336 |
534 |
218 |
29 |
2.117 |
|
2011 |
1.440 |
560 |
220 |
17 |
2.237 |
|
2012 |
1.500 |
510 |
197 |
20 |
2.227 |