Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Udaletxe plazan uztailaren 14an egiten duen agurrean, eta Coletas kilikiaren irudia izango dira uztailaren 7ko ONCE kupoiaren protagonistak. Goizean, Enrique Maya Iruñeko alkateak Udaletxeko bulegoan egin dio harrera Valentín Fortún ONCEko lurralde-ordezkariari, zeinak salduko diren 5,5 milioi kupoietan agertuko den diseinua aurkeztu baitu.
Ez da lehen aldia izango; erraldoiak, buruhandiak, kilikiak eta zaldikoak lehendik ere atera dira tokiko geografiaz haratago kupoien bidez, hiriko jaiak gogorarazteko eta tradizioak erakusteko. Adibidez, 2017an Caravinagre uztailaren 6ko irudia izan zen. Lehendik ere, helburu solidarioa duen zozketan Iruñeko gaiak islatu izan ziren. Izan ere, zezenak eta sanferminetako entzierroan lasterketa egiten dutenak izan ziren kupoietan irudi, 2012an; eta 2014an, San Ferminen irudia zein Udaletxe plazaren irudia ere bai.
Era berean, sanferminei lotuta, aurten ere, ONCEk programaren brailleko kopia eskatu du, euskaraz eta gaztelaniaz, 2009tik ikus-zailtasunak dituztenentzat eskuragai jartzen dena, Udaletxeko ezkaratzean eta erakundeak Aralar kalean duen egoitzan. Jai-girora ere herritar guztiendako irisgarritasun-irizpideak helaraztea da helburua.
ONCEren asteburuko kupoiak honako sari hauek eskaintzen ditu: 300.000 euroko sari nagusia, bost zifrei eta sail-zenbakiari; hilean 5.000 euro 20 urtez; hilean 2.000 euroko 4 sari, 10 urtez; 20.000 euroko 54 sari; eta, halaber, 400, 200, 30, 4 eta 2 euroko sariak. Kupoiak saltzen dira ONCEko 20.000 saltzaileen bitartez. Saltoki-terminalari esker, bezeroak nahien duen zenbakia aukeratu ahal du. Gainera, ONCEko jokoen webgunean eros daitezke (www.juegosonce.es), eta baimendutako establezimendu kolaboratzaileetan.